Iragarkia
44. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 4a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
4E/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, 2011ko kanpainako ostatuetarako, jatetxeetarako, bisitetarako eta turismo jardueretarako laguntzen deialdiko oinarri arautzaileak onesten dituena.
Oro har sektore ekonomiko guztiek pairatzen duten gaur egungo atzeraldiak turismo sektorea ere jotzen du. Horrek Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua behartu du ohiz kanpoko neurri batzuk planifikatzera, "Nafarroa, geratuko zara" kanpainiaren barnean. Apeu gisa "Nafarroak doan hartzen zaitu" eslogana erabiliko du. Neurri horien funtsezko helburua da Nafarroako turismo sektorea dinamizatzea eta izan litezkeen turistek Nafarroa aukeratzeko bulkada ematea, abagune bereziki ahul batean ostatuetako, jatetxeetako, jardueretako eta abarretako kontsumoa sustatuz.
Kanpaina horrekin Nafarroa bisitatu eta bertan lo egiten duten turistek Nafarroako turismoko eta kulturako zentro eta ekipamendu gehienetarako doako sarrerak izaten ahal dituzte, edo deskontuak, turismo jardueretan eta jatetxe eta ostatu zerbitzuetan.
Funtsean, hauxe da neurria: kanpainari atxikitako ostatuetako bezeroek, deialdiaren oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek, deskontu-bonu bat behera kargatzen ahal dute. Bonu horrek zenbait deskontutarako eskubidea ematen du ostatuetarako, jatetxeetarako eta bisita edo jardueretarako.
Kanpainari atxikitako ostatuek, jatetxeek, jarduera enpresek, bidaia agentziek eta ekipamenduek bonu horiek onartuko dituzte beren zerbitzuen ordain, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan aurkeztuko dituzte, deskontatutako kopurua konpentsa dakien.
Nafarroako Gobernua krisiaren kontra sustatzen ari den neurrien esparruan, eta Gobernuak 2011ko urtarrilaren 31n hartutako Erabakiaren bidez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariari baimena eman zitzaion aurreko lerroetan aipatzen den deialdia banakako ebaluazioaren bitartez tramitatzeko.
Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuaren 2.2) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1.-"Ostatuetarako, jatetxeetarako, bisitetarako eta turismo jardueretarako 2011. urteko laguntzen deialdia" onestea, baita haren oinarri arautzaileak ere, foru agindu honen eranskinean jaso baitira.
2.-Deialdi honi aurre egiteko gastua baimentzea, hemen jaso den zenbatekoaren eta kontu-sailaren arabera:
ZENBATEKOA | AURREKONTUKO KONTU-SAILA | EKITALDIA |
1.820.000,00 | G/A10001/4809/432300: Krisiaren kontrako neurriak-03. Dohainikako bisitak eta deskontuak turismo jardueretan | 2011 |
3.-Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Deialdi honen eta bere oinarrien aurka, espedienteko interesdunek (administrazio publikoak ez badira) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren ondoko egunetik hasita. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren ondoko egunetik hasita. Halaber, Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin daiteke aldez aurretik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean".
Iruñean, 2011ko otsailaren 21ean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.
OSTATUETARAKO, JATETXEETARAKO, BISITETARAKO
ETA TURISMO JARDUERETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
1. Xedea.
Oinarri arautzaile hauen xedea da izan litezkeen turistek Nafarroa aukeratzeko bulkada ematea, eta Nafarroako turismo sektorea sustatu eta dinamizatzea.
2. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak.
Kanpaina honen bidez bonuak banatuko dira, eta kanpainari atxikitako establezimendu eta azpiegituretan ostatu hartzean, jatetxeak erabiltzean eta bisitak zein jarduerak egitean preziotik gehieneko zenbateko bat kenduko da bonu horien bidez. Kanpaina honi atxikitako Nafarroako ostatulekuetako bezeroek gozatzen ahalko dituzte bonu horietan jasotako deskontuak.
Kanpainak honako bezero mota eta deskontu hauek jasotzen ditu:
a) Banakako bezeroarentzako deskontuak.
a.1. Bonua eskuratzeko kanpainak dituen baldintzak.
-Banakako bezerotzat hartzen da ostatu hartzeko erreserba establezimenduarekin zuzenean egiten duena, edo bitartekari baten bidez, bezeroaren izenean, nahiz on line nahiz off line, eta modu partikularrean, berarentzat edo zenbait pertsonentzat, betiere fakturazioa norberaren izenean izanik.
-Bezero hauei aplikatuko zaizkie deskontuak: aisiagatik edo oporrengatik Nafarroara bidaiatzen diren bezeroei, kanpainari atxikitako ostatuetan gutxienez bi gau jarraian pasatzen dituztenei.
-Kanpainako deskontu-bonuak honako data hauetan egiten diren ostatu erreserbetarako kargatzen ahalko dira behera.
1. Aste Santuko asteko edozein egunetan, zubietan eta uztailaren 15a eta irailaren 15a arteko aldian.
2. kanpainaren hasiera eta uztailaren 14a arteko eta irailaren 16tik abenduaren 31rako aldietako asteburuetan. Salbuespenez, azkeneko aldi horretan astean zehar bidaiatzen diren bezeroek ere bonuaren deskontuak izan ditzakete, baldin eta egonaldiaren arrazoi nagusia aisia bada eta hala baliozkotzen badu ostatuak, bezeroa iritsitakoan.
-Kanpaina honetako deskontuak izateko, ostatu hartzeko erreserba gutxienez 24 ordu lehenago formalizatu beharko da. Salbuespenez, dagozkion deskontuak izanen dituzte bezeroek baldin eta, hasieran gau bakar bat kontrataturik, behin ostatu harturik eta neurria ezagututakoan, egonaldia luzatzen badute. Kasu horretan ostatuak bonua behera kargatzea tramitatzen edo errazten ahalko du.
-Kanpainako deskontuak gozatzen ahalko dituzte diru-kopuru bat ordainduta ostatuko plaza bat, finkoa edo gehigarria, okupatzen duten helduek eta haurrek.
-Ostatura iritsitakoan, bezeroak deskontu-bonua aurkeztu beharko du, hura baliozkotzeko. Hartarako, aldez aurretik bonua behera kargatu beharko du, horretarako prestatutako web orritik.
-Bi gauko, bonu bat erabiltzen ahalko da. Ostatu bakoitzean, gehienez ere 2 bonu pertsonako eta 4 gau jarrai edo gehiagoko egonaldi bakoitzeko.
-Bonuak pertsonalak eta besterenezinak dira.
a.2. Bonuak ekartzen dituen deskontuak.
Bonuak 4 hegal ditu, eta gehienez ere 31 euroko balioa:
-Hegal bat ostatu hartzean %20ko deskontua izateko. Gehienez ere 13 euro pertsona eta erreserba bakoitzeko.
-3 hegal, 6 euro arteko deskontua dakartenak, kanpainari atxikitako jatetxeetan, jarduera enpresetan eta ekipamenduetan aurkezteko. Irizpide hauen arabera erabiltzen ahalko dira hegal horiek:
a).-Jatetxeetan erabiltzeko. Kanpainari atxikitako jatetxeek hegal bat onartzen ahal dute pertsona bakoitzeko kontsumoak gutxienez 12 euro gainditzen dituenean; 6 euroko 2 hegal (12 euro) pertsona bakoitzeko kontsumoa gutxienez 36 euro denean; eta 6 euroko 3 hegal (18 euro) gutxienez 54 euroko kontsumoa egiten denean.
b).-Jardueretan eta ekipamenduetan erabiltzeko. Kanpainari atxikitako enpresek eta ekipamenduek 6 euro arteko hegal bat onartzen ahal dute bisita edo jarduera bakoitzeko. Hegalak ezin dira metatu.
b) Bidaia agentzietarako, erakundeetarako, entitateetarako eta enpresetarako deskontuak, talde erreserbak egiteko.
Badira 2 bonu mota:
b.1. Deskontu-bonuak taldeen egonaldietarako, gutxienez 2 gauetarako.
-Bonua eskuratzeko kanpainak dituen baldintzak:
- Talde hauei aplikatuko zaizkie deskontuak: aisiagatik edo oporrengatik Nafarroara bidaiatzen diren bezeroei, kanpainari atxikitako ostatuetan gutxienez bi gau jarraian egiten dituztenei.
- Bezeroa taldea dela ulertuko da 20 pertsona edo gehiago direnean, jardueren eta/edo zerbitzuen antolamendu berarekin iristen direnean, taldearen arduradun bat dutenean eta erreserbak bidaia agentzien bidez egin direnean, edo bestelako erakundeen bidez, eta horretarako ostatuarekin harremanetan jarri eta taldearentzako prezio bat adostu dutenean.
- Deialdi hau argitaratu ondoren formalizatu behar da ostatuaren erreserba.
- Kanpainako deskontuak izan ditzakete diru-kopuru bat ordainduta ostatuko plaza bat, finkoa edo gehigarria, okupatzen duten helduek eta haurrek. Hortaz, kanpoan gelditzen dira ostatuak dohain eskain ditzakeenak.
- Behin ostatuak promozioaren kodea agentziari edo taldeari eman ondoren, agentzia horrek gehienez ere 40 lagunentzako bonua/bonuak erreserba dezake/ditzake. Iritsi aurreko egunean, rooming list-aren bidez pertsona kopuruaren datuak eguneratu eta bonua/bonuak behera kargatzen ahalko dira.
- Ostatura iritsitakoan, taldearen arduradunak deskontu-bonua aurkeztu beharko du, hura baliozkotzeko. Hartarako, aldez aurretik bonua behera kargatu beharko du, horretarako prestatutako web orritik.
- Taldeko bonu bat, 2ko egonaldikoa, erabiltzen ahalko da. Gehienez ere 2 bonu taldeko, jarraian 4 gau edo gehiago pasatzeko.
- Kanpaina ezin aplikatuko da administrazio publiko honek edo beste batek jadanik diruz lagundutako talde erreserbetan. Bidaia agentziak edo taldearen arduradunak dagokion zinpeko aitorpena egin beharko du, baldintza hori betetzen dela adieraziz.
-2 gauko taldeko bonuak dakartzan deskontuak:
Bonuak 3 hegal ditu, eta gehienez ere 21 euroko balioa pertsonako:
- Hegal bat ostatu hartzean %20ko deskontua izateko. Gehienez ere 9 euro pertsona bakoitzeko.
- Hegal bat, 6 euro arteko deskontua dakarrena, kanpainari atxikitako jarduera enpresetan eta ekipamenduetan aurkezteko.
- Hegal bat, 6 euro arteko deskontua dakarrena, jatetxeetarako, pertsona bakoitzeko gutxieneko kontsumoa 12 euro baino gehiago denean.
Kanpainari atxikitako enpresek eta ekipamenduek hegal bakar bat onar dezakete zerbitzuko. Hegalak ezin dira metatu.
b.2. Taldeek gau bateko egonaldia egiteko deskontu-bonuak.
-Bonua eskuratzeko kanpainak dituen baldintzak:
- Bezeroa taldea dela ulertuko da 20 pertsona edo gehiago direnean, jardueren eta/edo zerbitzuen antolamendu berarekin iristen direnean, taldearen arduradun bat dutenean eta erreserbak bidaia agentzien bidez egin direnean, edo bestelako erakundeen bidez, eta horretarako ostatuarekin harremanetan jarri eta taldearentzako prezio bat adostu dutenean.
- Deialdi hau argitaratu ondoren formalizatu behar da ostatuaren erreserba.
- Kanpainako deskontuak izan ditzakete diru-kopuru bat ordainduta ostatuko plaza bat, finkoa edo gehigarria, okupatzen duten helduek eta haurrek. Hortaz, kanpoan gelditzen dira ostatuak dohain eskain ditzakeenak.
- Ostatura iritsitakoan, taldearen arduradunak deskontu-bonua aurkeztu beharko du, hura baliozkotzeko. Hartarako, aldez aurretik bonua behera kargatu beharko du, horretarako prestatutako web orritik. (Ostatuak baliozkotu ez dituen bonuak ezin dira onartu kanpainari atxikitako gainerako establezimenduetan).
- Agentziak 20 pertsonako bonu bat kargatzen ahal du behera.
- Kanpaina ezin aplikatuko da administrazio publiko honek edo beste batek jadanik diruz lagundutako talde erreserbetan. Bidaia agentziak edo taldearen arduradunak dagokion zinpeko aitorpena egin beharko du, baldintza hori betetzen dela adieraziz.
-Gau baterako taldeko bonuan jasotako deskontuak:
Bonuak hegal bakarra du, 150 euroko gehieneko balioa duena, turismo ekipamenduetan eta/edo gidatutako bisitetan erabiltzeko.
c) Taldeen hartzaile lanak egiten dituzten aldetik Nafarroako Turismo Erregistroan erregistratutako bidaia agentziak, egoitza nagusia Nafarroan dutenak.
c.1. Deskontu-bonuak taldeen egonaldietarako, gutxienez 2 gauetarako.
-Bonua eskuratzeko kanpainak dituen baldintzak:
- Nafarroako bidaia agentziek ondoren azaltzen diren deskontuak aplikatzen ahalko dituzte, bai beren eskaintzetan bai eskaeren arabera zehaztutako pakete edo zerbitzuetan, 2011ko martxoaren 1etik aurrerako zerbitzuetan.
- Talde hauei aplikatuko zaizkie deskontuak: aisiagatik edo oporrengatik Nafarroara bidaiatzen diren bezeroei, kanpainari atxikitako ostatuetan gutxienez bi gau jarraian egiten dituztenei.
- Taldetzat hartuko da 20 pertsona edo gehiagoko multzoa, jardueren eta/edo zerbitzuen antolakunde komunarekin datorrena.
- Eskaintzen paketeak honako hauek izanen ditu, gutxienez: 2 gauko ostatu hartzea, 2 bazkari edo afari eta Nafarroan egiten den jarduera bat. Jarduera hori beste enpresa batzuek egin beharko dute, eta enpresa horiek behar bezala erregistraturik eta kanpainari atxikirik beharko dute.
- Agentziak egiten dituen eskaintza zehatzak, horien baldintzak eta, kanpainarekin bat, horietan aplikatzen diren deskontuak behar bezala islatu beharko dira eskaintzan berean.
- Kanpainako deskontuak izan ditzakete diru-kopuru bat ordainduta ostatuko plaza bat, finkoa edo gehigarria, okupatzen duten helduek eta haurrek.
- Taldeko bonu bat, 2ko egonaldikoa, erabiltzen ahalko da. Gehienez ere 3 bonu taldeko, jarraian 6 gau edo gehiago pasatzeko.
-2 gauko taldeko bonuak dakartzan deskontuak:
Bonuak 6 hegal ditu, eta balioa gehienez 35 euro da pertsonako:
- Hegal bat ostatu hartzean %20ko deskontua izateko. Gehienez ere 13 euro pertsona bakoitzeko.
- 3 hegal, gehienez 6 euroko deskontua dakartena, jatetxeetan, bisitetan eta turismo jardueretan. Hegalak ezin dira metatu. Jatetxeetan, kontzeptu horregatik egiten den gutxieneko kontsumoa 12 eurokoa izanen da.
- Gehienez 4 euroko deskontua dakarren hegal bat, agentziaren gidari laguntzaile zerbitzuetarako, baldin eta paketeak garraioa hartzen badu barnean, edo zerbitzua espresuki kontratatzen bada.
c.2. Taldeek gau bateko egonaldia egiteko deskontu-bonuak.
-Bonua eskuratzeko kanpainak dituen baldintzak:
- Nafarroako bidaia agentziek ondoren azaltzen diren deskontuak aplikatzen ahalko dituzte, bai beren eskaintzetan bai 20 laguneko edo gehiagoko taldeek egiten dituzten eskaeren arabera zehaztutako pakete edo zerbitzuetan, betiere deialdi hau argitaratu ondoren egindakoetan.
- Eskaintzen paketeak honako hauek izanen ditu, gutxienez: gau bateko ostatu hartzea, bazkari edo afari bat eta Nafarroan egiten den jarduera bat. Jarduera hori beste enpresa batzuek egin beharko dute, eta enpresa horiek behar bezala erregistraturik eta kanpainari atxikirik beharko dute.
- Agentziak egiten dituen eskaintza zehatzak, horien baldintzak eta, kanpainarekin bat, horietan aplikatzen diren deskontuak behar bezala islatu beharko dira eskaintzan berean.
- Kanpainako deskontuak izan ditzakete diru-kopuru bat ordainduta ostatuko plaza bat, finkoa edo gehigarria, okupatzen duten helduek eta haurrek.
- 20 pertsonako talde bakoitzeko bonu bat erabiltzen ahalko da.
-Gau baterako taldeko bonuan jasotako deskontuak:
Bonuak %40ko deskontua dakarren hegal bat du. Deskontua, gehienez, 150 euro izanen da, 20 pertsonako.
-Bonuen baliozkotasuna, hiru ataletan aplikatzekoa:
Bonuek, bai banakakoek bai taldekoek edo hartzaile lanak egiten dituzten agentzientzakoek, ostatuaren erreserbako egonaldiko epean bakarrik izanen dute balioa.
-Neurri horretarako salbuespenak, hiru ataletan aplikagarri:
Neurri honetatik kanpo gelditzen dira, ondorio guztietarako, bonu banaketari eta jarduerak gauzatzeari dagokienez, uztailaren 6tik 14ra bitarteko aldia Iruñeko eta Iruñerriko establezimendu guztientzat (Iruña, Barañain, Burlata, Atarrabia, Mutiloagoiti, Mutiloabeiti, Uharte, Olatz, Antsoain, Berriozar, Zizur Txikia, Zizur Nagusia, Noain, Imarkoain eta Beriain) eta Nafarroa osoko turismo kanpalekuak.
Halaber, ez da bonuen banaketarik aurreikusi Lizarran, Tuteran, Zangozan nahiz Tafallan herriko zaindariaren festetan egindako ostatu erreserbetarako.
3. Erakunde laguntzaileak
Bi entitate laguntzaile mota daude:
a) Kanpainako deskontu-hegalak hartzen dituzten entitateak.
a.1. Web orria duten hotelak, hostalak, hotel-apartamentuak, apartamentuak, landa etxeak, aterpeak; eta turismo kanpalekuak eta jatetxe establezimenduak, jarduera enpresak eta bidaia agentziak (zerbitzu eskaintza banakakoa, publikoa eta ohikoa). Behar bezala inskribaturik beharko dute Nafarroako Turismo Erregistroan deialdi honi atxikitzeko epea bukatzen denean.
a.2. Izaera turistikoa-kulturala duten azpiegitura eta ekipamenduetako kudeatzaileak eta zerbitzu emaileak, baldin eta prezio bidez jendeari irekiak egoten badira, betiere behar bezala gaiturik badaude kudeaketa hori egiteko.
a.3. Turismo Zuzendaritza Nagusiaren laguntzen deialdian jasotako turismo jarduerak unean-unean eskaintzen dituzten erakundeak.
b) Bezero nafarrak dituzten bidaia agentziak, web orria dutenak eta, deialdi honi atxikitzeko epea bukatzeko unean, Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistraturik daudenak, egoitza nagusia Nafarroan izanik.
4. Entitate laguntzaileek hartzen dituzten konpromisoak eta betebeharrak.
4.a. Kanpainaren zabalpenari eta sustapenari dagokienez.
-Kanpainan parte hartzen duten enpresa guztiek konpromisoa hartzen dute informazioa sartzeko beren web orrian edo egiten dituzten liburuxketan edo publizitatean, dagokion irudiarekin eta dagokion informazio orrirako loturarekin.
-Enpresa guztiek konpromisoa hartzen dute beren zerbitzuen prezioak leku publiko eta ageriko batean jartzeko, baita kanpaina aplikatzearen ondoriozko eskaintzak ere, barnean direla azkeneko prezioa eta onura osagarriak.
-Enpresa guztiek konpromisoa hartzen dute hartarako egiten den kanpainaren ikurra ageriko leku batean jartzeko, eta Kultura eta Turismo Departamentuak haren zerbitzuan jartzen dituen informazio materialak erabiltzeko.
-Kanpainari publizitaterik ematen ez dioten eta deskontuak agerrarazten ez dituzten enpresei baja ematen ahal zaie.
4.b. Kanpainari atxikitzeari dagokionez.
-3. a oinarriko deskontu hegalen hartzaileak diren entitateek konpromisoa hartzen dute, atxikipenaren bidez, bezeroek aurkeztutako bonuak onartzeko eta dagozkion deskontuak aplikatzeko, 2.a. eta 2.b. oinarrietan ezarritakoaren arabera, fakturazioan agerraraziz.
-Bidaia agentzia hartzaileek konpromisoa hartzen dute beren paketeetan eta eskaintzetan kanpainan jasotako deskontuak aplikatzeko, 2.c. oinarrian agertutakoaren arabera.
-Atxikitako enpresek eta erakundeek konpromisoa hartzen dute ongi eguneraturik izateko beren zerbitzuei eta eskaintzen dituzten jarduerei buruzko informazioa.
-Ostatuek konpromisoa hartzen dute bezeroen bonuak behar bezala baliozkotzeko, bezeroa iristen den unean. Horretarako, establezimenduaren legezko zigilu bat izan beharko dute. Hartan, gutxienez, honakoak agertuko dira: establezimenduaren merkataritza-izena, titularraren IFK/NANa, helbidea eta telefonoa.
-Jatetxeek, enpresek eta ekipamenduek konpromisoa hartzen dute aurkezten zaizkien bonuak behar bezala baliozkoturik daudela egiaztatzeko, eta 2. oinarrian ezarritako mugen arabera onartzeko.
4.c. Era berean, entitate laguntzaile guztiek betebehar hauek izanen dituzte:
-Gastua benetan egin dela eta hartutako konpromisoak bete direla egiaztatzeko erraztasunak ematea.
-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari jakinaraztea kontzeptu horretarako beste diru-laguntzarik eskatu eta lortu ote den.
-Bezeroei fakturak ematea, fakturazio betebeharrak arautzeko erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, fakturan argi utziz kontzeptuak eta deialdi honen arabera aplikatutako deskontua.
-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak betetzea. Neurriari atxikitzeko inprimakian ageri den erantzukizuneko aitorpenaren bidez eginen da egiaztapena.
-Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako gainerako betebeharrak.
5. Kanpainari atxikitzea. Kanpainako bajaren berri ematea.
-Kanpainari atxikitzeko, hartarako prestatutako web orria erabiliko da, eta horrek aurreko konpromisoak onartzea ekarriko du berarekin.
-Zerbitzuak jadanik martxoaren 1ean kontratatu behar dituzten eta hartzaile lanak egiten dituzten agentzien kasuan, otsailaren 28a baino lehen atxiki beharko zaizkie kanpainari. Gainerako establezimendu eta ekipamenduetarako, atxikitzeko epea atxikitzeko plataforma prest egon ondoko 10 egun baliodunak izanen dira. Hasierako eguna turismoko www.turismonavarra.es web orrian eta kanpainako informazio orrian jakinaraziko da. Ondoren egiten diren atxikipenak kanpainari buruzko informazioko web orrian sartzeko onartzen ahal dira, baina ez Turismo Zuzendaritza Nagusiak egin ditzakeen argitalpenetan sartzeko.
-Turismo Erregistroan establezimenduko titular gisa agertzen denaren izenean egin beharko da kanpainarako atxikipena.
-Kanpainan zehar, enpresa batek noiznahi jakinarazten ahal du kanpainan baja hartzeko asmoa. Jakinarazpen hori atxikipenerako erabilitako bitartekoen bidez eginen da. Nolanahi ere, establezimendu batek kanpainan baja hartzea erabakitzen badu, ezin izanen zaio berriz ere atxiki.
-Enpresa/establezimendu batek kanpainan baja hartu duela jakinarazten badu, bere web orritik haren irudia kendu beharko du.
-Nolanahi ere, establezimendu horrek, baja hartu aurretik, konpromisoren bat hartu badu edo erreserbaren bat ziur egin badu, erreserbari eutsi eta bezeroei bonuak onartzeko betebeharra izanen du.
Atxikipenaren onarpena berretsi ondoren Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko da. Deialdia argitaratu eta, gutxi gora-behera hilabete bat iraganik, establezimenduek kanpainaren ikurra jasotzen ahalko dute turismo bulegorik hurbilenean.
6. Aurrekontuko zuzkidura.
Deialdi honen konpromisoei eusteko aurrekontuko gehieneko zuzkidura 1.820.000 eurokoa da, 2011ko ekitaldiko gastu aurrekontuko "Krisiaren kontrako neurriak. Dohainikako bisitak eta deskontuak turismo jardueretan" izeneko A10001 A1100 4809 432300 kontu-sailaren kargura, banaketa honen arabera:
100% | Banakako bezeroa | Taldekako bezeroa 2 gau | Taldekako bezeroa Gau 1 | Hartzaile lanak egiten dituzten Nafarroako agentziak (%12) | ||
69% | 17% | 3% | 9% | 2% | ||
2011ko aurrekontua, denera | 1.820.000 | 1.255.800 | 309.400 | 54.600 | 163.800 | 36.400 |
Jaso diren kasuen aurrekontuen banaketa kanpainan zehar berrikusiko da. Ikusten denean kontzeptu batek hartarako aurrekontuaren %80 baino gehiago erabili duela, litekeen gastuaren %70 gainditu ez duten gainerako kontzeptuetako konprometitu gabeko kantitateak berriz ere banatuko dira, aurreko ehunekoen arabera.
7. Bonuen banaketa.
Kultura eta Turismo Departamentuak bonuak luzatu eta deialdian ezarritako irizpideak betetzen dituzten bezeroei emanen dizkie, goian adierazitako gehieneko balioaren arabera, horretarako prestatutako aplikazio informatikoaren bidez.
Ildo horretan, aplikazio informatikoak ondorengo bonu kantitateak luzatuko ditu hasiera batean:
BONUAREN GEHIENEKO BALIOA | HASIERAKO GEHIENEKO BONU BANAKETA | GUZTIRA | |
Banakako bezeroa | 31 | 40.509,6774 | 1.255.800 |
Taldekako bezeroak, 2 gau | 21 | 14.733,3333 | 309.400 |
Taldekako bezeroak, gau 1 | 150 | 364,0000 | 54.600 |
Hartzaile lanak egiten dituzten Nafarroako agentzien bezeroak, 2 gau | 35 | 4.680,0000 | 163.800 |
Hartzaile lanak egiten dituzten Nafarroako agentzien taldekako bezeroak, gau 1 | 150 | 242,6667 | 36.400 |
GUZTIRA | 60.529,6774 | 1.820.000 | |
Kanpainan zehar, aitortutako gastua eta justifikazioa kontuan hartuta, eta aurrekontu mugaren barrenean betiere, egiaztatzen bada justifikatutako benetako gastua izan litekeen gastua baino txikiagoa dela, eta ikusten bada diferentzia horren balioko bonuak ateratzeko eta banatzeko aukera badagoela, aplikazio informatikoak bonuak ematea ahalbidetuko du kanpainaren aurrekontu mugara iritsi arte.
8. Neurriaren erreferentzialdia.
Kanpaina hasteko eguna turismoko web orrian (www.turismonavarra.es) eta kanpainaren informaziorako web orrian jakinaraziko da. Kanpaina 2011ko aurrekontu zuzkidura agortzen denean bukatuko da, eta betiere 2011ko abenduaren 31n.
9. Jarduteko prozedura eta espedientearen tramitazioa.
Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuak turismoko azpiegituren eta establezimenduen eta ekipamenduen atxikipenak erregistratzeko azken egunetik hasita 10 egun naturaleko epean zehaztuko du zein diren entitate laguntzaile izateko baldintzak betetzen dituzten establezimenduak (hartzaile lanak egiten dituzten agentzien kasuan, epe hori 3 egun naturalekoa izanen da). Gero, informazio hori web orrian argitaratuko du eta ostatuei promozioaren kodea jakinaraziko die.
Establezimenduko bezeroak, behin erreserba egin eta ostatuak promozioaren kodea bidali ondoren, kanpainako bonuak behera kargatzen ahalko ditu. Ostatura iristean, bonua aurkeztu beharko du, balioztatzeko.
Ostatuak zigilu baten bidez baliozkotuko du bezeroaren bonua. Zigilua bonuaren hegal guztietan jarri beharko da.
Bezeroak bonua aurkeztutakoan, bonuak jasotzen dituzten establezimendu edo enpresek hegalak bildu beharko dituzte, behar bezala baliozkotua dagoela egiaztatu, dagozkion deskontuak aplikatu eta fakturan edo tiketean jaso deskontu horiek.
Nafarroan hartzaile lanak egiten dituzten agentzien kasuan, kanpaina hasi bezain pronto jasotzen ahalko dituzte, 2.c oinarrian adierazitako deskontuekin bat, egiten dituzten eskaintzetarako erreserbak.
Hilabete bakoitzaren lehen 5 egun naturaleko epean, establezimenduaren edo enpresaren kudeatzaileak aurreko hilabetean egindako eragiketak konpentsatzeko eskaera aurkeztu beharko du, haien ordainketa egin diezaioten.
Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuak eskaerak aztertuko ditu, eta aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago, interesdunari eskatuko dio akatsak zuzen ditzala, errekerimendua jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean; horrekin batera, adieraziko zaio horrela egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.
Eskaerak azterturik, kudeaketa organoak konpentsazioaren zenbatekoak zehaztuko ditu, eta Turismo Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuak ebazpen proposamena igorriko du, Turismoko zuzendari nagusiak konpentsazioa onartu eta ordaintzea ebatz dezan.
Ebazpena eman eta Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratzeko epea 3 hilabetekoa izanen da, gehienez, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori betetzen bada argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.
10. Konpentsazioaren eskaera eta aurkezteko epeak.
Aplikatutako dekontuengatik behar den konpentsazioa jasotzeko, kanpainari atxikitako ostatuek, jatetxe/kafetegiek eta enpresa eta ekipamenduek kanpainaren web orrian dagoen inprimakia bete beharko dute, eta web horren bidez bidali.
Inprimaki horren azalean enpresaren identifikazio datuak eta konpentsazio eskaeraren laburpena jasoko dira, eta xehetasun orrian, berriz, bildutako hegalen zenbakiak adieraziko dira. Establezimenduek bonuen hegalak eta fakturak gorde beharko dituzte, administrazioak eskatzen dizkien kasuetarako.
Hilabete bakoitzaren lehen bost egunetan, azken hori barne, erregistratzen diren ordainketa eskaerak hurrengo hilabetean konpentsatzeko onartuko dira. Bi hilabete baino lehenagotik kontsumitutako jarduera edo zerbitzuen eskaerak ez dira onartuko.
Jaulkitako fakturak eta bildutako hegalak gordeko ditu establezimenduak, administrazioak eskatzen dizkion kasuetarako.
Ez-betetzerik baldin bada, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan ("Arau-hausteak eta zehapenak") ezarritakoa aplikatuko da.
11. Konpentsazioaren gehieneko zenbatekoa.
Konpentsazioaren gehieneko zenbatekoa ostatuak, jatetxeak, jardueren enpresak edo ekipamendu turistikoak atxikipena egitean aldez aurretik adierazi duen prezioarekin edo fakturan ageri denarekin bat etorriko da, eta ez dira behin ere gaindituko bonuen hegaletan adierazitako mugak.
12. Publizitatea.
Bai establezimendu eta ekipamendu laguntzaileen zerrenda, baita konpentsazioen kontzesioa eta ordainketa ere, Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroren 9ko 11/2005 Foru Legean xedaturikoarekin bat. Helbide honetan: www.navarra.es.
13. Kontzesioen eta ordainketen jarraipena eta kontrola.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak deialdi honen babesean egindako kontzesio eta ordainketen jarraipen eta kontrola eginen du, onuradunek eta entitate laguntzaileek deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten egiaztatzeko.
14. Laguntzen bateragarritasuna.
Laguntza hauek bateraezinak dira Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek edo beste administrazio publikoek xede eta helburu bererako ematen ahal duten beste edozein laguntzarekin.
15. Konpentsazioak emateko irizpideak.
Deialdi honetan aipatzen diren konpentsazioak banakako ebaluazioko araubidearen bitartez emanen dira. Hala, eskaeren aurkezpen ordenari jarraikiz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, eta aurrekontuan horretarako dirua den bitartean.
16. Laguntzak deuseztatzea, arau-hausteak eta zehapenak.
4. oinarrian aipatutako betebeharrak eta konpromisoak betetzen ez badira, onuradunak ematen dituen datu edo informazioetan iruzur edo nahasteak izaten badira, eta laguntzak eman eta ordaintzeko funtsezkoak izan diren egintza edo gorabeherak egiaztatzeko lanak oztopatu eta ezkutatzen badira, emandako laguntzak deuseztatuko dira eta, hala denean, eskuratutakoak itzuli beharko dira, berandutza interesak barne, eta bidezkoak diren zehapenak ezarriko dira, espedientea tramitatu ondoren. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako kasuetan ere bidezko izanen da jasotako laguntzak itzuli behar izatea, eta foru lege horretan adierazitako ondorioak sortuko dira.
17. Errekurtsoak.
Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, eta deialdiaren berariazko edo ustezko ebazpenaren aurka, berriz, gora jotzeko errekurtsoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariari zuzendua. Errekurtso horiek jartzeko epea hilabetekoa izanen da, errekurritutako egintza argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iragarkiaren kodea: F1103348
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
