44. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula

Natividad Arregui Urizar andreak, Donostiako Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Francisco Javier Estevez Ginzo jaunak eskaturik, medikuaren alta dela-eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, lan istripu eta lanbide gaixotasunetarako ugazaben MAZ mutualitatearen, Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuaren eta Sesma Martínez, S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu diren G.S. eta lan istripuen gaineko 342/2010 autoetan, epai hau eman da:

485/10 epaia. Donostian, 2010eko abenduaren 20an.

Nik, Carlos Tulio Rodríguez-Madridejos Murcia jaunak, Donostiako (Gipuzkoa) Lan arloko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratu diren 342/10 autoak aztertu ditut. Horietan aritu dira, batetik, alderdi demandatzaile gisa, Francisco Javier Estevez Ginzo jauna, Bengoechea legelari andreak lagunduta, eta bestetik, demandatu gisa, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra, Díaz Güemez legelari andreak lagunduta, MAZ mutualitatea, Gallego legelari jaunak lagunduta, Osakidetza, Santaolalla legelari andreak lagunduta, eta Sesma Martínez, S.L. enpresa; azken hori ez da agertu judizio-ekitaldira.

Epaitza:

Ezesten dut Francisco Javier Estevez Ginzo jaunak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, MAZ mutualitatearen, Osakidetzaren eta Sesma Martínez, S.L. enpresaren aurka jarri duen demanda, eta demandatuak absolbitu egiten ditut haien aurka azaldutako auzietatik.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka erregutze-errekurtsoa aurkezten ahalko dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua. Epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost eguneko epean iragarri behar dute errekurtsoa, epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Sesma Martínez, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Donostian, 2011ko urtarrilaren 18an.-Idazkari judiziala, Natividad Arregui Urizar.

Iragarkiaren kodea: J1101906