4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 1438/2010 jabari-espedientea
Nuria Creus Portas andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan jabari-espedientearen gaineko 1438/2010 prozedura bideratzen ari da, Ana María Díaz Abizcurik, José Angel Díaz Avizcurik eta M. Cruz Díaz Abizcurik eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hasteko:
"Hiri finka.-Etxe bat bere eskortarekin eta ardo sotoarekin, Cascante hiriko César kaleko laugarrena (lehenago zortzigarrena), hogeita zazpigarren etxesailean. Mugakideak: sartu eta eskuinean, Manuel Sayas jauna; ezkerrean, José Ayala jaunaren jaraunsleak; eta atzean, Cuevas de la Virgen kalea. Azalera ez dago jasorik.
Katastroko erreferentzia: 5. poligonoko 436. lurzatia da.
Erregistroko titularrak: Ana María Díaz Abizcuri, José Angel Díaz Avizcuri eta M. Cruz Díaz Abizcuri.
Katastroko titularrak: berak.
Honen bidez, gaurko probidentzian erabakitakoa betez, dei egiten zaie katastroko eta erregistroko titularrei, eskubide errealen titularrei, mugakideei, egitezko edukitzaileari, Juan Bayona Lorente jaunari eta Juan Bayona Lorente jaunaren jaraunsleei, baita ondasunen jatorrizko jabeei, haien kausadunei eta eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera agertu ahal izan daitezen beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.
Tuteran, 2011ko urtarrilaren 24an.-Idazkaria, Nuria Creus Portas.
Iragarkiaren kodea: J1101947