44. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 194/2011 demanda

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Elena Carmen Español Fernándezek eskaturik, Vegadu Sociedad Limitada (Bar Dunkalk) enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000194/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Erabaki da:

Kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta, Vegadu Sociedad Limitadaren (Bar Dunkalk) eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka Elena Carmen Español Fernándezek jarritako demanda tramitatzeko onartzea, eta erregistro liburu egokietan erregistratzea.

Bi alderdiei zitazioa egiten zaie 2011ko martxoaren 8an 10:00etan 14. judizio-aretoan (1. solairua) ager daitezen, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Igor bekio demandaren eta gainerako agirien kopia alderdi demandatuari. Alderdiei ohartarazten zaie baliatu nahi dituzten frogabide guztiak eraman beharko dituztela epaiketara, hala nola beste alderdiak frogabide gisa proposatu eta epaitegi honek onartzen dituen agiriak ere. Bidezko arrazoirik gabe aurkezten ez badira, onartutako probari dagokionez beste alderdiak egiten dituen alegazioak frogatutzat har daitezke.

Ohartarazten da ezen, formazko zitazioa egin arren, demandatzailea agertzen ez bada edo judizioa eteteko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, ulertuko dela demandan atzera egin duela (Lan Prozedurari buruzko Legearen 83.2 artikulua) eta demandatua bidezko arrazoirik gabe ez agertzea ez dela oztopo izanen judizioa egiteko, aurrera eginen baita auzi-ihesean dagoela deklaratu beharrik gabe (Lan Prozedurari buruzko Legearen 83.3 artikulua).

Eskatutako frogak prestatzeko, eta deusetan ukatu gabe judizioan horiek onartzea, erabakitzen da:

Alderdiaren galdeketaren frogari dagokionez, froga hori eskatu baita, egin bekio zitazioa alderdi demandatuari (Vegadu Sociedad Limitada, Bar Dunkalk) eta ohartaraz bekio agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, deklaraziorik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen direla epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Legelariaz baliatzeko eskaera egina dagoela eta jakinarazpenetarako helbidea adierazita dagoela ulertzen da.

Aurka egiteko bidea: organo judizial honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazkari judizialari zuzendua, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean; errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Hori erabaki eta sinatzen dut.

Eta Vegadu Sociedad Limitadari (Bar Dunkalk) legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko otsailaren 23an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1103381