44. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

89/2011 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa, A-2.2, B-5.1, B-6.1.1, B-6.2, C-1.1, C-3, C-7, D-2 eta E-1.2 lurzatiei dagokiena, hasiera batez onesten duena. Proiektuaren sustatzailea eremu horretako Konpentsazio Batzordea da.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak maiatzaren 22an emandako eta 2007ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 27an, argitaratutako 797/2007 Ebazpenaren bidez, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektua behin betiko onetsi zen. Sustatzailea eremuko Konpentsazio Batzordea izan zen.

2010eko urriaren 4an, Fernando Ruiz de Alda Rodríguez jaunak, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremuko Konpentsazio Batzordeko buruak, banaketa eremu hori birzatitzeko proiektua aldatzeko proposamena aurkeztu zuen, tramita zedin. Aldaketa A-2.2, B-5.1, B-6.1.1, B-6.2, C-1.1, C-3, C-7, D-2 eta E-1. lurzatiei dagokie.

Aldaketaren funtsezko helburua lurzati horien eraikigarritasuna aldatzea da, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketaren ondorioz. Plan Sektorialaren aldaketa Nafarroako Gobernuaren 2010eko maiatzaren 17ko Erabakiaren bidez onetsi zen (2010eko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa). Azken aldaketa hori Hirigintza eta etxebizitzaren arloan urgentziazko neurriak hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen lehenengo xedapen iragankorraren 1. atalean xedatutakoari jarraikiz egin da.

Espedientearen gainean egindako txosten teknikoen arabera, aurkeztu den proposamena, eraikigarritasunei eta eraikuntzen tipologiei dagokienez, Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 17an hartutako Erabakiaren bidez onetsitako UPSaren aldaketaren araberakoa da.

Bestalde, B-5.1, B-6.1.1, B-6.2, C-1.1, C-3, C-7, D-2 eta E-1.2. lurzatien guztirako aprobetxamendua handitu da, A-2.2 lurzatiari hasiera batean esleitutakoaren kalterako, ezinezkoa izan baita Nafarroako Gobernuaren 2010eko maiatzaren 17ko Erabakiaren bidez onetsitako UPSaren aldaketak esleitutako eraikigarritasun osoa gauzatzea, une horretan eraikuntza lanak aski aurreratuak zeudelako.

Bidezkoa da, beraz, espedientea tramitatzea Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluak eta horrekin bat heldu direnek xedatutakoaren arabera, jendaurrean egoteko epean aurkezten diren alegazioen arabera berrikuspen xehakatua egitea eragotzi gabe.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hasiera batez onestea Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa, A-2.2, B-5.1, B-6.1.1, B-6.2, C-1.1, C-3, C-7, D-2 eta E-1.2 lurzatiei dagokiena. Proiektuaren sustatzailea eremu horretako Konpentsazio Batzordea da.

2. Birzatitzeko proiektua jendaurrean jartzea hogei egunez. Epe horretan edozeinek bidezkoak iruditzen zaizkion ohar eta alegazioak egiten ahalko ditu idatziz. Horretarako, interesdunek espedientea eskura izanen dute Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña).

3. Ebazpen hau Burlatako eta Eguesibarko udalei eta 1. banaketa eremuko Konpentsazio Batzordeari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F1101954