4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 344/2010 falta-judizioa
Iruñean, 2011ko otsailaren 2an.
Lorena Pegenaute Grajal andreak, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen du epaitegi honetan 344/10 falta-judizioa bideratzen ari dela, ordena publikoaren aurkako falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Hamza Houssa absolbitu egiten dut leporatu zaion kalte-faltatik.
Hamza Houssa, ordena publikoaren kontrako falta baten egilea eta erantzule kriminala izateagatik, 40 eguneko isuna ordaintzera kondenatzen dut, eta eguneko 8 euroko kuota finkatzen dut. Beraz, Hamza Houssak 320 euroko isuna ordaindu behar du.
Hamza Houssa kondenatzen dut Barne Arazoetako Ministerioari 18,56 euroko kalte-ordaina ematera.
Hamza Houssa kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.
Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Hamza Houssari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko otsailaren 2an.-Idazkaria, Lorena Pegenaute Grajal.
Iragarkiaren kodea: J1101953