4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA
Ediktua. 1749/2010 hitzezko judizioa (PZL 2000)
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Epaia. Iruñean, 2011ko urtarrilaren 31n.
Ana Sol Lezaun Larumbe andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratu ordezkoak, epaitegi honetan bideratu diren 0001749/2010 hitzezko judizioaren (PZL 2000) autoak aztertu ditu. Auzia Distribuidora Navarra de Pinturas, S.L.k sustatu du, José María Ayala Leo prokuradore jaunak ordezkatuta eta Carlos María Bacaicoa Hualde legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean den José Servulo Ospina Ospinaren aurka.
Epaitza:
Osorik baiesten dut Distribuidora Navarra de Pinturas, S.L.k auzi-ihesean den José Servulo Ospina Ospinaren aurka jarri duen demanda, eta horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 4.707,60 euro ordaintzera, gehi ordaintzeko betebeharren mugaegunetik sortutako legezko interesak, eta auzi honetan eragindako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot. Auzi-jartzaileak José María Ayala Leoz prokuradore jauna izan du ordezkari.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta José Servulo Ospina Ospinari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.
Iragarkiaren kodea: J1101897