44. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 1465/2010-D hipoteka-betearazpena

Monica Pérez Orozcok, idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Nafarroako Rural Kutxak eskaturik, Carmen Muñoz Machado prokuradorea ordezkari duela, hipoteka betearazteko, Miguel Javier Nuño Artiedaren eta María del Rosario Viguria Alegríaren aurka organo judizial honetan bideratu diren 1465/2010-D autoetan, erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen den ondasun higiezinaren enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2011ko maiatzaren 12ko eguerdiko hamabietan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Banesto bankuaren gordailu eta kontsignazioen 0030 8025 90 0000 0000 00 kontuan, oharretan 3161-0000-05-1465-10 erreferentzia jarriz, enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztu beharko dute. Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (PZLaren 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (PZLaren 648. artikulua).

Hirugarrena.-Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askiestea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (PZLaren 668. eta 669.2 artikuluak).

Laugarrena.-Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Bosgarrena.-Jarduketak azterturik, ez da inolako errentamendurik ageri.

Seigarrena.-Betearazpenpekoak non diren ez jakiteagatik zitazioaren jakinarazpena egiterik ez balego ere, honako hau egiten da jakinarazteko balio izan dezan.

Enkantean jartzen diren ondasunak.-Familia bakarreko etxebizitza, Zizur Nagusian, Lurbeltzeta kaleko 52an. 128,60 m² ditu. Aparkatzeko toki bat du erantsia, 19 zenbakia duena.

Iruñeko 4. Jabetza Erregistroan inskribatu zen: 913. liburukia, 265. liburua, 70. orria, 16.650. finka. Aldatu egin zen 1.478. liburukira, 69. liburura, 146. orrira, 16.650. finka, gaur egun 2.862. finka.

Enkantearen ondorioetarako, 69.166,39 euroan baloratu da, hipoteka-eskrituran hitzartu zen bezala.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 28an.-Idazkari judiziala, Monica Pérez Orozco.

Iragarkiaren kodea: J1101893