44. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

2010eko aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Ziordiko Udalak, 2011ko otsailaren 11ko osoko bilkuran, 2010. urteko udal aurrekontuko bigarren aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorrean garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ziordian, 2011ko otsailaren 17an.-Alkatea, Jesús M.ª Arrese Galbete.

Iragarkiaren kodea: L1103038