2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
2011ko aurrekontuen hasierako onespena
Sunbillako Udalak, 2011ko otsailaren 18an egin bilkura berezian, 2011. urteko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Sunbillan, 2011ko otsailaren 21an.-Alkatea, José Fco. Errandonea Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L1103195