44. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 18an emandako 300/2011 Ebazpenarena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko deialdia onetsi zen.

Ikusirik ebazpen horretan akats bat egin dela, ondotik ematen da behar den zuzenketa. Ebazpena 2011ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an.

2798. orrialdeko 2. zutabean, IV. eranskinean. Programazio didaktikoa prestatzeko arautegia

Honako hau dioen tokian: "63/1993 Foru Agindua, martxoaren 31koa, Hezkuntza eta Kulturako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzaren ebaluazioa arautzen duena".

Honela behar du: "47/2009 Foru Agindua, apirilaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan diharduten ikasleen ebaluazioa arautzen duena".

Iruñean, 2011ko otsailaren 28an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1103679