2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Aldaketa Udalaren Plan Orokorrean (UPO). Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2011ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, xedapen zati osoan honela dioen erabakia hartu zuen:
"1.-Hasiera batean onestea San Adriango Udalaren Plan Orokorreko antolamenduko determinazio xehakatuetako aldaketa, Udalak berak sustatuta, hain zuzen ere 1, 2, 4, 6 eta 7. sektoreetako UT-2.3 Unitate Tipologikoetako araudi xehakatuari dagokionez, hori guztia José Martín Errea Rodríguez arkitektoak prestaturiko agiriari jarraikiz. Aldaketaren helburua da birzatiketari buruz dauden murriztapenak kentzea, eta horren ondorioz, ezartzea lurzati eraikigarrietan gutxieneko fronteak, horiek izanen baitira 5/2006 Foru Dekretuak agintzen dituen determinazioak. Foru Dekretu horrek ezartzen ditu zein diren bizigarritasuneko gutxieneko baldintzak eremu publikoarekiko frontean, betiere bizitegi programaren arabera. Halaber, ukitutako sektoreen hirigintzako araudi xehakatuaren fitxa aldatuak barne daude.
2.-Behin betiko onespenaren ondotik dagokion aldaketa zenbakia atxikiko zaio.
3.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta."
San Adrianen, 2011ko otsailaren 24an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.
Iragarkiaren kodea: L1103520