44. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Norgehiagokako araubidean diru-laguntzak emateko deialdia, 2010-2011ko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan eta 2011-2012ko lehen lauhilekoan eskolaz kanpoko jarduerak egiteko

Iruñeko Andre Alkate Udalburuak 2011eko otsailaren 9an onetsi zuen diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia, 2010-2011eko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan eta 2011-2012ko ikasturteko lehen lauhilekoan eskolaz kanpoko jarduerak egiteko.

Deialdi honen helburua Iruñeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea da, 2011. urteko bi eskola-aldietan, hau da, 2010-2011ko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan eta 2011-2012ko ikasturteko lehen lauhilekoan, jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egin ditzaten, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat.

Deialdi honetan aurreikusten ez den orotan, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra aplikatuko da, zeina 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkurak hartutako erabakiaren bidez onetsi eta 2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratu baitzen.

1.-Aurrekontua.

Deialdi honi, gehienez ere, 129.000,00 euro esleituko zaio 2010-2011ko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetarako, eta 68.000,00 euro, 2011-2012ko ikasturteko lehen lauhilekorako, Udalaren Aurrekontuko 71/42220/455000 eta 71/42230/482090 kontusailen kargura, hurrenez hurren, esleitu ere.

Diru-laguntza hauetarako izendatu den gehienezko zenbatekoa deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntzen onuradun direnen artean hainbanatzen ahalko da.

2.-diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua, eta onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen xedea eta helburua Iruñeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxei diru-laguntzak ematea da, 2011. urtean jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egin ditzaten, bi helburu harturik: irakaskuntza-kalitatea hobetzera bideraturik dauden ekimenei euskarri ematea, jarduera osagarriak eginez, eta aisia-programak ikastetxeetan sustatzea.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako hauek dira onuradunen betebeharrak:

a) Diru-laguntzaren xede den helburua, proiektua edo jarduera gauzatzea edo diru-laguntzaren oinarria den jokabidea hartzea.

b) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete dituztela, bai eta jarduera egin dutela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dutela ere.

c) Organo emaileak egin beharreko egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei men egitea, bai eta kontrol-organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei ere men egitea, betiere udal-agiritegietan jaso ez eta aurreko jarduketetan eskatzen dieten adina informazio eman beharko dutelarik.

d) Helburu berbera duten beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, organo emaileari horren berri ematea. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta, betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

e) Diru-laguntzetarako ebazpen-proposamena eman baino lehen egiaztatu beharra dute egunean dituztela hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak. Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du Udalarekiko tributu-betebeharrak egunean dituztela.

f) Kontabilitate-liburuak, izapide-erregistroak eta gainerako agiriak izan behar dituzte, behar bezala ikuskatuak izan ere, onuradunari kasuan-kasuan aplikatzen ahal zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeek ezarritakoekin bat, bai eta deialdiek edo ebazpenek egiaztapen- eta kontrol-eskumenak modu egokian gauzatuko direla bermatzeko galdatzen ahal dituzten egoera-orriak eta berariazko erregistroak ere.

g) Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak, agiri elektronikoak barne, gordetzea, egiaztapen eta kontrol jarduketen xedea izan daitezkeen neurrian.

h) Behar bezalako publizitatea egitea, diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak Iruñeko Udalak finantzatu dituela jakitera emate aldera.

i) Jasotako funtsak itzultzea, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak horretarako zein kasu adierazi eta halakoetan.

3.-Diru-laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak eta horiek egiaztatzeko bideak.

Diru-laguntza helbidea Iruñean duten Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako Eskola Kontseiluek eskatzen ahalko dute, baldin eta baldintza orokorrak bete eta Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak ezarritako debeku-zioren batek ere ukitzen ez baditu.

Ez da beharrezkoa izanen udal-agiritegietan jasota dauden alderdiak agiri bidez egiaztatzea.

4.-Diru-laguntzak bideratu eta ebazteko organo eskudunak.

Hezkuntza eta Gazteria Alorreko Idazkaritza Teknikoa izanen da diru-laguntzen inguruko prozedura bideratzeko organo eskuduna, eta bere kabuz egingo ditu ebazpen-proposamena emateko behar diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezko jotzen dituen jarduketak oro.

Ebazpen-proposamena instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

Alkatetzari dagokio diru-laguntzak emateko prozedura ebaztea.

Hona Balorazio Batzordea osatuko duten kideak:

Batzordeburua: Hezkuntza eta Gazteria Zinegotzi Delegatua.

-Ordezkoa: Hezkuntza Zinegotzi Berezia.

Batzordekideak: Hezkuntza eta Gazteria Alorreko zuzendaria.

-Hezkuntza eta Gazteria Alorreko bi teknikari.

Idazkaria: Hezkuntza eta Gazteria Alorrari atxikitako letradua edo zuzenbidean lizentziaduna.

5.-Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

Interesdunen eskaerak deialdi honek ezarritako arauzko ereduarekin bat etorri eta eskatzaileak sinatu beharreko eskabide baten bitartez egin behar dira.

Hona eskabideak aurkezteko epea:

a) 2010-2011ko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoei dagozkien jardueretarako, 20 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina.

b) 2011-2012ko ikasturteko lehen lauhilekoari dagozkien jarduereterako, epea 2011ko azaroaren 16an amaituko da.

Eskabidearekin batera, deialdi honen zazpigarren oinarriak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Eskabideak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia-Kale Nagusia, 2), aurkezten ahal dira, edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura Alorra -Descalzos k., 72-2. solairua-; Garapen Iraunkorreko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua-; Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitza Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak -Zapateria k., 40-beheko solairua-) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan.

6.-Ebatzi eta jakinarazteko epea.

Deialdi hau gehienez ere sei hilabeteko epean ebatziko da, aldi bakoitzerako eskabideak aurkezteko ezarritako epea noiz hasi eta ordutik aitzina.

Behin epe horiek berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileek eskaerak ezetsitzat jotzen ahalko dituzte, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

7.-Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta argibideak.

Eskabideekin batera ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

a) Eskaera-orria beterik, deialdi honi atxiki zaion ereduarekin bat.

b) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

c) Beste erakunde publiko eta pribatu batzuei helburu bera lortzeko eskatutako diru-laguntzen zerrenda, eskatutako kopurua, erakundeen izena eta emandako zenbatekoa zehaztuta, edo, bestela, Ikastetxeko Eskola Kontseiluburuaren zinpeko aitorpena, deialdi honek diruz laguntzen dituen jarduerak egiteko beste diru-laguntzarik jaso ez izana egiaztatzeko.

d) Erantzukizunpeko aitorpena (eskabide-ereduan jasota), eskatzaileek deialdi honetan galdatzen diren baldintzak betetzen dituztela frogatze aldera. Betiere, Administrazioak aurkeztutako aitorpenak egiazkoak diren ikertzeko duen ahalmena ezertan galarazi gabe.

e) Erantzukizunpeko aitorpena, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez dituela eskatzaileak ukitzen egiaztatzeko. (eskabide-orrian erantsia)

f) Programa-aurrekontua, non 2010-2011ko ikasturteko bi hiruhileko horietan (urtarrila-ekaina) egin beharreko eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak jasoko baitira, eta beste programa-aurrekontu bat non 2011-2012ko ikasturteko lehen lauhilekoan (iraila-abendua) egin beharrekoak jasoko baitira, betiere atxiki doazen ereduekin bat. (I. eranskina)

Galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo bere erakunde autonomoen eskuetan badaude, haien ordez erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu ahalko da, eta bertan adierazi, noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota. Edozein kasutan, ezin izanen dira bost urte baino gehiago igaro, dagokien prozedura amaitu denetik.

Aurrekoan xedatutakoa alde batera utzita, Udalak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezin badute agiriren bat eskuratu, eskatzaileei eskatzen ahalko diete hura aurkezteko edo, bestela, agiria zein betekizuni dagokien eta horiek beste bide batzuk erabiliz egiaztatzeko, betiere ebazpen-proposamena egin baino lehen.

8.-Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Ikastetxe bakoitzari dagokion diru-laguntza ondoko irizpideak eta proportzioak aplikatuta kalkulatuko da:

-Aldi bakoitzerako gehienez ere ezarri den zuzkidura ekonomikoaren %50 eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien gaineko programa-aurrekontua aurkeztu duten ikastetxeen artean hainbanatuko da, betiere 1. klausularekin bat.

-Aldi bakoitzerako zuzkidura ekonomikoaren beste %50 ikastetxe bakoitzak zenbat ikasle izan eta horren araberako proportzioan banatuko da, hori ere 1. klausularekin bat.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeek eta Hezkuntza Berezikoek ikastetxe bakoitzari dagokion kopurua jasoko dute.

9.-Ebazpena jakinarazi edo argitaratzeko bidea.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta interesdunei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat.

Diru-laguntzak emateko ebazpena Iruñeko Udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da, eta horren laburpen bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

10.-Diru-laguntzen xede diren gastuak.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira diru-laguntzaren xede den jarduerarekin bat datozenak. Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Eskolako egunkaria edo aldizkaria ikastetxean emanen da argitara, bertan erabilgarri dauden baliabide teknikoez eta mekanikoez baliatuta. Ez dira diruz lagunduko, inongo kasutan, ezein inprimategitan argitaratutako egunkariak edo aldizkariak.

Diruz lagunduko dira ikastetxeko irakasleek zuzendu eta ikasleak protagonista dituzten jarduerak.

Ondoko jarduerek ez dute diru-laguntzarik jasoko:

-Udalaren edo Nafarroako Gobernuaren programetan edo deialdietan sartutako jarduerak.

-Material inbentariagarrien edo kirol-ekipoen erosketa.

-Halako jarduerak, non modu erregularrean ematen diren eskolak baitira, hizkuntzei, mekanografiari, informatikari eta abarri buruz.

-Kanpaldiak, ikasketa-bidaiak, asteak eta, oro har, bi eskola-egun baino gehiago hartzen duten bidaiak oro.

Ezin izanen dira, inolaz ere, diruz lagundu ez material inbentariagarriaren erosketen gastuak, ez jardueren monitoreendako, laguntzaileendako edo arduradunendako diru-sariak edo opariak, ezta joan-etorrietarako edozein dieta ere.

11.-Azpikontratazioa.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak ezin izanen dira azpikontratatu.

12.-Diru-laguntzen bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Deialdi honetako diru-laguntzak bateraezinak dira beste administrazio, entitate edo pertsonengandik xede bererako diru-laguntzak eskuratzearekin.

Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa.

13.-Ordainketa.

Diru-laguntza bi epetan ordainduko zaio ikastetxe bakoitzari:

-Hasierako diru-laguntzaren %50, aldez aurretiko ordainketa gisara, kasuan kasuko emakida-ebazpena ematen denean. Horrekin batera, ikastetxearen aldeko xedapen-espedientea onetsiko da.

-Diru-laguntzaren beste %50, behin aurkeztutako ziurtagiriak aztertu eta egiaztaturik horiek guztira gutxienez xedatutako diru-laguntzak adina jotzen dutela, betiere 14. klausulan ezarritako epeekin bat.

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, horiek ez badituzte tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Ikastetxe batek aurkeztutako faktura-ziurtagiriek hasiera batez eman dioten zenbatekoak baino gutxiago jotzen badute, justifikatu duen zenbatekoa ordainduko zaio.

Ondokoak hartuko dira egindako gastutzat: trafiko juridikoan baliodun izan edo indar administratiboa eduki eta egindako gastuen gainean balio frogagarria duten agirien bidez egiaztatutakoak. Nolanahi ere, ez da egiaztatu beharko ordainketa justifikazioaldia amaitu baino lehen egin dela.

14.-Justifikazioa.

Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, egindako gastuaren justifikazio-kontua aurkeztu behar da.

Onuradunak diru-laguntza zein eskola-alditarako eskatu eta horri dagozkion gastuak justifikatzeko kontua aurkeztu beharko du, honako epeetan aurkeztu ere:

a) 2011ko ekainaren 30a arte, 2010-2011ko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoei dagokien diru-laguntzen kasuan.

b) 2011ko abenduaren 31 arte, 2011-2012ko ikasturteko lehenengo lauhilekoari dagokion diru-laguntzen kasuan.

Justifikazio-kontua ondoko agiriek osatuko dute:

-Alkate andreari zuzendutako eskabidea.

-Ebaluazio-memoria, diru-laguntzen xedea den jardueraren gainean, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta haien kostua (II. Eranskina):

  • Programaren edo proiektuaren izena.
  • Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.
  • Egindako jarduerak eta erdietsi nahi ziren helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.
  • Proiektua edo jarduera garatzean egindako aldaketak.
  • Finantza bideak zerrendatuta. Norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jarduerak deskribatu, betiere kasu honetan ondokoak egiaztatu behar direlarik: funtsen zenbatekoa, jatorria eta haien aplikazioa diru-laguntzen xede diren jardueretan.
  • Ondorioak.

-Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoak guztira emanda.

-Diru-laguntza zein jardueratan erabili eta horien gastuen jatorrizko fakturak, ikastetxe bakoitzaren alde xedatu den zenbatekoak guztira zenbat egin eta horrenbestez edo gehiagoz, edo merkataritzako trafiko juridikoan baliodun izan edo indar administratiboa eduki eta balio frogagarria duten bestelako agiriak ere, betiere modu korrelatiboan ordenaturik eta zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera.

  • Justifikazio-agiriak jatorrizkoak izanen dira. Fotokopiak aurkeztekotan, zerbitzu kudeatzaileak behar bezala konpultsaturik aurkeztu beharko dira.
  • Egindako gastuak fakturen bitartez egiaztatuko dira, osagai guztiak barne, eta ez dira inongo kasutan ordainagiri hutsak edota kutxako tiketak onartuko.
  • Fakturak indarra duten legeen arabera jaulkiko dira, haietan zehazturik faktura egin duen enpresaren edo sozietatearen izena eta IFK, fakturaren jaulkitze data, kontzeptua, zenbatekoa eta fakturatu diren objektuen edo kontzeptuen xehekapena, zigilua, aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta jaulkitzailearen sinadura. PFEZren atxikipena ere adieraziko da, autonomo diren pertsonen kasuan.
  • Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZetik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.

Behin gauzatutako jarduerei dagokien justifikazioa aztertu eta gero, Udaleko teknikari eskudun batek balorazio-txosten bat egin eta sinatuko du. Bertan espresuki jasoko da guztiz bete izan dela diru-laguntzaren xedea, edo, bestela, justifikazioaren onespena eragozten duten akatsak edo inguruabarrak zein diren.

15.-Jarduera funts publikoz finantzatu dela iragartzeko publizitatea.

Diru-laguntzak jasotzen dituztenak behartuta daude behar bezala iragartzera diru-laguntzaren xede diren programak, jarduerak, inbertsioak eta ekintzak Iruñeko Udalak finantzatu dituela.

Onuradunak jarduera hedatzeko hartuko dituen neurriek bat etorri beharko dute diruz lagundutako xedearekin, hala formari nola iraupenari dagokienez; horiek horrela, ondoko bideak hartzen ahal ditu hedapenak: Iruñeko Udalaren erakundearen irudia txertatzea, edota jardueraren finantzaketa publikoa agerian uzten duten testuak paratzea, karteletan, material inprimatuetan, baliabide elektroniko eta ikusentzunezkoetan edota komunikabideetan egindako aipamenetan.

16.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Iruñean, 2010ko otsailaren 18an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

ESKABIDE-EREDUA

(2010-2011ko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoak)

Andre agurgarria:

Izen-deiturak:............................. Bizitokia: ..................................
Helbidea: ................................. IFZ: .............................. Hurrengo honen izenean: ............................................................... IFZ: ..................... Helbidea: .............................. Kalea: .........................................................
Telefonoa: ..................... Faxa:

AZALPENA

2010-2011ko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan, Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeetan eskolaz kanpoko jarduerak egiteko diru-laguntzetarako Deialdialdiaren berri izan dugu.

ESKAERA

Eskaera hau kontuan hartzea. Xede hori harturik, eskatutako agiriak atxikirik doaz, haien egiazkotasuna nik ziurtatuta.

ADIERAZPENA

-Ikastetxeak Deialdi honetan galdatzen diren baldintza guztiak betetzen ditu.

-Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez du eskatzailea ukitzen.

-Ikastetxeak ez du diru-laguntzarik jaso beste administrazio publikoetatik edo inongo entitate pribatuetatik, justifikatutako jarduerak egiteko.

Iruñean, ...........(e)ko ...........................(a)ren ......(e)an
(Sinadura)

Iruñeko Andre Alkate Udalburua.

Datuen babesa.-Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña).

ESKABIDE-EREDUA

(2011-2012ko ikasturteko lehen lauhilekoa)

Andre agurgarria:

Izen-deiturak:............................. Bizitokia: ..................................
Helbidea: ................................. IFZ: .............................. Hurrengo honen izenean: ............................................................... IFZ: ..................... Helbidea: .............................. Kalea: .........................................................
Telefonoa: ..................... Faxa:

AZALPENA

2011-2012ko ikasturteko lehen lauhilekoan, Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeetan eskolaz kanpoko jarduerak egiteko diru-laguntzetarako Deialdiaren berri izan dugu.

ESKAERA

Eskaera hau kontuan hartzea. Xede hori harturik, eskatutako agiriak atxikirik doaz, haien egiazkotasuna nik ziurtatuta.

ADIERAZPENA

-Ikastetxeak Deialdi honetan galdatzen diren baldintza guztiak betetzen ditu.

-Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez du eskatzailea ukitzen.

-Ikastetxeak ez du diru-laguntzarik jaso beste administrazio publikoetatik edo inongo entitate pribatuetatik, justifikatutako jarduerak egiteko.

Iruñean, ......... (e)ko ...........................(a)ren .......(e)an
(Sinadura)

Iruñeko Andre Alkate Udalburua.

Datuen babesa.-Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña).

I. ERANSKINA

A

Eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien gaineko programa-aurrekontua,
2010-2011ko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekorako

Ikastetxea: ..........................................................................................

Zuzendaria: ........................................................................................

Ikasleak, guztira, zenbat: ...................................................................

Egin nahi diren jardueren zerrenda:

JARDUERAREN IZENA

IKASLEEN IKASMAILA ETA KOPURUA

ARDURADUNAREN IZENA

JARDUERA, NOIZ

GASTUEN
AURREKONTUA

KONTZEPTUA

AURREIKUSITAKO DIRU-SARRERAK

B

Eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien gaineko programa-aurrekontua,
2011-2012ko ikasturteko lehen lauhilekorako

Ikastetxearen izena: ............................................................................

Zuzendaria: .........................................................................................

Ikasleak, guztira, zenbat: ....................................................................

Egin nahi diren jardueren zerrenda:

JARDUERAREN IZENA

IKASLEEN IKASMAILA ETA KOPURUA

ARDURADUNAREN IZENA

JARDUERA, NOIZ

GASTUEN
AURREKONTUA

KONTZEPTUA

AURREIKUSITAKO DIRU-SARRERAK

II. ERANSKINA

A

Zinpeko aitorpena

Izen-abizenak:....................................... NAN:.............................. Helbidea: .................. Telefonoa: ..................... Faxa: ........................................... Aurreko datuen jabeak, ........................ ikastetxeko Eskola-kontseiluburua den aldetik, Iruñeko Udalak 2010-2011ko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteagatik emandako diru-laguntzaren justifikazioari dagokionez,

ONDOKOA ADIERAZTEN DU:

Diru-laguntzak zein jardueratarako izan eta horretan erabili direla egiaztatzen duten fakturak, aitorpen honi atxikiak, jatorrizkoak direla, fakturetan agertzen den zerbitzu-emaileak edo hornitzaileak jaulkiak, eta ikastetxean egindako jardueren gastuei dagozkiela.

Ikastetxeak ez duela diru-laguntzarik jaso beste administrazio publikoetatik edo entitate pribatuetatik, justifikatutako jarduerak egiteko.

Ikastetxeak deialdi honetan galdatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela.

Iruñean, ...... (e)ko ....................................... (a)ren ...... (e)an
(Sinadura)

Datuen babesa.-Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña).

B

Zinpeko aitorpena

Izen-abizenak:....................................... NAN:.............................. Helbidea: .................. Telefonoa: ..................... Faxa: ........................................... Aurreko datuen jabeak, ........................ ikastetxeko Eskola-kontseiluburua den aldetik, Iruñeko Udalak 2011-2012ko ikasturteko lehen lauhilekoan jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteagatik emandako diru-laguntzaren justifikazioari dagokionez,

ONDOKOA ADIERAZTEN DU:

Diru-laguntzak zein jardueratarako izan eta horretan erabili direla egiaztatzen duten fakturak, aitorpen honi atxikiak, jatorrizkoak direla, fakturetan agertzen den zerbitzu-emaileak edo hornitzaileak jaulkiak, eta ikastetxean egindako jardueren gastuei dagozkiela.

Ikastetxeak ez duela diru-laguntzarik jaso beste administrazio publikoetatik edo entitate pribatuetatik, justifikatutako jarduerak egiteko.

Ikastetxeak deialdi honetan galdatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela.

Iruñean, ......(e)ko .......................................(a)ren ......(e)an
(Sinadura)

Datuen babesa.-Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña).

EGIAZTAGIRIEN ZERRENDA ZENBAKITUA

Zk.

Data

Faktura zk.

Jaulkitzailea

Kontzeptua

Zenbatekoa

Noiz eta nola ordaindu

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

GUZTIRA

(Atxiki doaz fakturen jatorrizko agiriak)

Iruñean, ...... (e)ko ....................................... (a)ren ...... (e)an
Sin.: Eskola Kontseiluburua

ESKOLAKO EGUNKARIAREN JUSTIFIKAZIOA

Ikastetxearen izena:

Argitaratutako egunkariak

Data

Nork egina

Ale kopurua

Argitalpen teknika

Gastuak

Diru-
sarrerak

GUZTIRA

FESTEN JUSTIFIKAZIOA

Ikastetxearen izena:

Ospatutako festak

Data

Parte-
hartzaileak

Gastua
(kontzeptua zehaztu)

Diru-sarrerak

GUZTIRA

ESKU-JARDUEREN ETA JARDUERA ARTISTIKOEN JUSTIFIKAZIOA

Ikastetxearen izena:

Egindako jarduerak

Arduraduna

Data

Parte-hartzaileen kopurua eta ikasmaila

Gastuak

Diru-
sarrerak

GUZTIRA: ........................................................... euro

ESKOLA-BIDAIEN JUSTIFIKAZIOA

Ikastetxearen izena: .

Egindako bidaiak

Data

Parte-hartzaileen kopurua eta ikasmaila

Gastuak

Diru-
sarrerak

GUZTIRA: ........................................................... euro

IKUSKIZUNEN JUSTIFIKAZIOA

Ikastetxearen izena: .

Zein ikuskizunetara joanak, edo zein talde kontratatu dituzten

Data

Parte-hartzaileen kopurua eta ikasmaila

Gastuak

Diru-sarrerak

GUZTIRA: ........................................................... euro

BESTE HAINBAT JARDUERA

Ikastetxearen izena:

Jardueraren izena

Data

Parte-hartzaileen kopurua eta ikasmaila

Gastuak eta kontzeptuak

Diru-sarrerak

GUZTIRA: ........................................................... euro

Iruñean, 2011eko otsailaren 9an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1103664