44. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2011rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, argitara ematen dira Udalaren 2011ko tributuen tasak, zerga-tasak eta prezioak, Arakil ibarreko Udalak 2010eko abenduaren 30eko bilkuran onetsiak.

-Ondasun higiezinen gaineko zerga:

Hirilurra: %0,52.

Landalurra: %0,77.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: karga-tasa, %19,33; eta portzentajeak, %2,8; %2,7; %2,6 eta %2,6 tarte bakoitzerako, hurrenez hurren.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,50.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea, 1,14.

-Ur horniduraren prezio publikoa: etxeko ura: 0,29 euro/m³. Industriarako ura: 0,39 euro/m³. Kontagailua mantentzeko kuota finkoa: 22,86 euro. Saneamendu saria eta BEZa: legez ezarritakoak. Sarera lotzeko kuotak: 190 etxeetarako eta 370 euro industriarako.

-Hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak, baita obrak egitearen ondorioz, herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezietako tasak.

1.A.-Antolamendurako plan partzial edo bereziak, Arau Subsidiarioetako aldaketak eta xehetasun azterlana: 0,14 euro/metro koadroa.

(Plan partzial edo bereziak eta Arau Subsidiarioetako aldaketak: 200 euro, gutxienez).

(Xehetasun azterlanak: 150 euro, gutxienez).

1.B.-Aldaketak plan partzial edo berezietan eta xehetasun azterlanetan: aurrekoaren %50.

(Plan partzial edo berezietako eta Arau Subsidiarioetako aldaketak: 100 euro, gutxienez).

(Xehetasun azterlanetako aldaketak: 65 euro, gutxienez).

2.A.-Birzatiketak: 0,23 euro/m² ondoriozko lurzatian.

2.B.-Aldaketak birzatiketetan: aurrekoaren %50.

3.-Urbanizazio proiektuak: %1,07 obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

4.-Lurzatitzeko edo banantzeko lizentziak: 0,18 euro/m², banandutako hirilurraren azalera osoan.

(Banantzeko lizentzia, gutxienekoa: 100 euro).

5.-Obretarako lizentzia: gutxieneko tasa, 60 euro.

6.-Lizentziak, eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

-Etxe berria: 170 euro etxebizitza bakoitzeko.

-Zaharberritzea, handitzea, egiturak berritzea, erabilera aldaketak: 110 euro etxebizitza bakoitzeko.

7.-Zangak eremu publikoan irekitzea:

-Zangaren zabalera < 1m l.: 13,20 euro/ml.

-Zangaren zabalera => 1m l.: 16,47 euro/ml.

8.-Eremu publikoa okupatzea: 0,13 euro/eguna metro karratu edo zatiki bakoitzeko (gutxienez ere 60 euro).

9.-Tasak, jarduera lizentziak, jarduera lizentzien berrikuspena, irekitzeko lizentziak eta ingurumenaren babesarekin ikusteko duten ikuskapenak: txosten teknikoaren zenbatekoa.

Arakilen, 2010ko abenduaren 30ean.-Alkatea, Javier Lazcoz.

Iragarkiaren kodea: L1103274