42. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

16/2011 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 17ko 260/2010 Ebazpenaren II. eranskinean (gai zerrenda) atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari tekniko izateko sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 17ko 260/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari tekniko izateko sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Ebazpen hori 2011ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an.

II. eranskinean, zehazki bigarren zatiko 4. eta 11. gaietan, akatsak daudela oharturik, bidezkoa da horiek zuzentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera, esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 17ko 260/2010 Ebazpenaren II. eranskinean (gai zerrenda), zehazki bigarren zatian (4. eta 11. gaiak), atzemandako akatsak zuzentzea.

Honako hau dioen tokian:

II. zatia

"4. gaia.-Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko Erregelamendua, eta jarraibide tekniko osagarriak. ITC-LAT jarraibideak, 01-06, biak barne."

Honela behar du:

II. zatia

"4. gaia.-Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko Erregelamendua, eta jarraibide tekniko osagarriak. ITC-LAT jarraibideak, 01-05, biak barne."

Honako hau dioen tokian:

II. zatia

"11. gaia.-Jasogailuen eta horien mantentzearen Erregelamendua. Jarraibide tekniko osagarriak. ITC MIE-AEM-3. 837/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa, MIE-AEM-4" jarraibide tekniko osagarriari buruzko testu aldatu eta bategin berria onesten duena."

Honela behar du:

II. zatia

"11. gaia.-Jasogailuen eta horien mantentzearen Erregelamendua. ITC MIE-AEM-4 jarraibide tekniko osagarria. 837/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa, MIE-AEM-4" jarraibide tekniko osagarriari buruzko testu aldatu eta bategin berria onesten duena."

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2011ko otsailaren 17an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1102950