42. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 446/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa, kalte, irain, derrigortze edo iseken falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

600/10 epaia.

Iruñean, 2010eko abenduaren 22an.

Nik, Inés Hualde Juverak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko magistratuak, 446/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Sergio Jiménez Gorricho. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Sergio Jiménez Gorricho absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondorioetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Eta Sergio Jiménez Gorrichori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.-Idazkari judiziala, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1101871