42. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa 2010eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

1/10 ALDAKETA

-Diru-sarrera bidezko kredituak:

Gastuen kontu-sailak:

-453 60106 "skate parkea": 44544 euro.

-432 60105 "bide gorria": 196529,80 euro.

-521 62600 "Administrazio elektronikoa": 59140,20 euro.

Diru-sarreren kontu-sailak:

-72000 "transferentzia, Estatuko Administrazio Orokorretik": 300214 euro.

2/10 ALDAKETA

Kreditu transferentzia:

-011 31001 kontu-sailetik ("Nafarroako Aurrezki Kutxaren maileguko interesak, apartamentuegatik") 12000 euro transferituko dira 42100 22712 kontu-sailera ("0-3 urteko ikastetxearen kudeaketa").

-011 31003 kontu-sailetik ("kreditu kontuko interesak") 17000 euro transferituko dira 42100 22712 kontu-sailera ("0-3 urteko ikastetxearen kudeaketa").

-121 22707 kontu-sailetik ("profesionalen txostenak eta aholkularitza juridikoa") 2500 euro 432 22000 kontu-sailera ("hirigintzako material ez inbentariagarria") eta bertze 2500 euro 45100 21901 kontu-sailera ("bestetako materialaren eta hesien kontserbazioa").

-313 22713 kontu-sailetik ("gizarte jardueren kudeaketa") 1500 euro transferituko dira 121 21500 kontu-sailera ("fotokopiagailuaren eta altzarien mantentzea").

-571 487 kontu-sailetik ("partzuergoarendako urteko ekarpena") 1000 euro transferituko dira 45100 21901 kontu-sailera ("bestetako materialaren eta hesien kontserbazioa").

3/10 ALDAKETA

-Diru-sarrera bidezko kredituak:

Gastuen kontu-sailak

432 62600 "hirigintzako oinarrizko espedienteen multzoa": 3776 euro.

121 62600 "ekipamendu informatikoa erostea": 6260 euro.

433 62100 "fluxua murrizteko eta egonkortzeko ekipoa": 11035,69 euro.

Diru-sarreren kontu-saila:

75508 "KITen diru-laguntza": 21071,69 euro.

4/10 ALDAKETA

-Diru-sarrera bidezko kredituak:

Gastuen kontu-saila:

432 62203 "partzuergoaren seinalizazio proiektua ": 5865,18 euro.

Diru-sarreren kontu-saila:

780 Feader-Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza. GAL Erdialdea": 5932,59 euro.

5/10 ALDAKETA

-Kreditu berezia:

Gastuen kontu-saila:

432 60106 "Sarriako jaurerriko errepidea zolatzea eta euri uren sarea": 7613,36 euro.

Diru-sarreren kontu-saila:

533 600 kontu-sailean ("ezpondak lehengoratzea") kreditua beheititzea: 7613,36 euro.

Garesen, 2011ko otsailaren 17an.-Alkatea, Feliciano Vélez Medrano.

Iragarkiaren kodea: L1103047