42. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

9/2011 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Turismoko enpresa eta jardueretako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena, 5. oinarria aldatzen duena epaimahaiaren behin betiko osaera ezartzeko eta oposizioko lehen ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 17ko 252/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Turismoko enpresa eta jardueretako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 18an emandako 3/2011 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2011ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaiturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Halaber, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, bidezkoa da Isabel Mauleón Goñi andrearen ordez, Laura Ibarra San Román andrea (Kultura eta Turismoko Idazkaritza Tekniko Nagusiko lan harremanetako teknikaria) izendatzea ordezko mahaikide, eta María Carmen Oña Rupérez andrearen ordez, Isabel Mauleón Goñi andrea (Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismoko Marketinaren Zerbitzuko enpresa zientzietako diplomaduna) izendatzea ordezko idazkari.

Bestalde, Administrazio Erroko Langile Batzordeak epaimahaian langileak ordezkatuko dituzten bi kideak proposatu ondoren, bidezkoa da haiek izendatzea.

Azkenik, lehenengo ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua adierazten dira.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Turismoko enpresa eta jardueretako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena, onestea.

2. Behin betiko epaimahaia nork osatuko duen zehaztea. Hona hemen:

-Mahaiburua: Carmen Oroz Iribarren andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismoko Marketinaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Amaya Alcelay Llano andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismoa Sustatzeko Euskarrien Bulegoko burua.

-Mahaikidea: Estefanía Munárriz Nuin andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Sustapenerako Baliabideen Ataleko burua.

Ordezko mahaikidea: Laura Ibarra San Román andrea, Kultura eta Turismoko Idazkaritza Tekniko Nagusiko lan harremanetako teknikaria.

-Mahaikidea: Iñaki Martínez de Virgala Lusarreta jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Sustapenerako Ekintzen Bulegoko burua.

Ordezko mahaikidea: Margarita Cueli Erice andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismoko Produktuen Garapenerako eta Kalitaterako Ataleko burua.

-Mahaikidea: José Luis Labat Ayerra jauna, langileen ordezkaria, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen proposamenari jarraikiz izendatua.

Ordezko mahaikidea: Amparo Jiménez Goñi andrea, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen proposamenari jarraikiz izendatua.

-Mahaikide idazkaria: Noemí Ayala Martínez andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismoko Marketinaren Zerbitzuko turismoko jardueretako teknikaria.

Ordezko mahaikide idazkaria: Isabel Mauleón Goñi andrea, enpresa zientzietako diplomaduna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismoko Marketinaren Zerbitzuari atxikia.

3. Adieraztea oposizioaldiko lehenengo ariketa 2011ko apirilaren 18an eginen dela, astelehenarekin, goizeko 9:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren Kalitate Kontrolerako Laborategiaren bilera gelan (Iturrondo kalea, 1, 1. solairua, Burlatako industrialdea, 31600 Iruña).

Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat.

Azterketara agertzen ez direnak edo beren nortasuna lehen adierazi bezala frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2011ko otsailaren 17an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Txanda irekia.

Onartuak:

ACEVEDO MUÑOZ, MARÍA DEL PILAR

AGUINAGA RUIZ, JESÚS LUIS

ALBÉNIZ LANDA, BELÉN

ARBIZU VÉLEZ, BEGOÑA

ARIZCUREN USTÁRROZ, MARÍA CARMEN

ASTIZ MONTERO, SALOMÉ

ASTRÁIN AQUERRETA, CRISTINA

AYALA SANZ, RAÚL

BALDA OTAZU, PATRICIA

BERRIO ARMIÑO, LUCÍA

BERROCAL GUERRERO, MARÍA TERESA

BETELU ALDAZ, AMAGOIA

BILBAO LÍBANO, AINHOA

BLASCO GUEKOLA, MARÍA JOSÉ

BURGUI MORENO, SHEILA

CALATAYUD FOGUE, JOSEFINA

CARRASCO GARATE, MARÍA DEL YUGO

CELAYA YUSTOS, PATRICIA

CHARLES GONZÁLEZ, LAURA

CRUZ ÁLAVA, BLANCA

DÍAZ DE CERIO JIMÉNEZ, SARA

DÍAZ MOÑITA, VANESA

ERVITI PAGOTO, IRATXE

ESPARZA AMILLANO, BEATRIZ

EZKUTARI ARTIEDA, MAITENA

FALCES MARTÍNEZ, MARÍA TERESA

FERNÁNDEZ SAINZ, NATALIA

GAMBOA HERRERA, TANIA

GARCÍA DE GALDEANO DE BLAS, MARÍA

GARCÍA DE LA TORRE ARANGUREN, MAIDER

GARCÍA UNANUA, ANA MARÍA

GARRIDO MORENTIN, DAVID

GONZÁLEZ ARCE, EDURNE

GONZÁLEZ CORTEA, ANA ISABEL

GONZÁLEZ DEL CAMPO DONCEL, BEATRIZ

GONZÁLEZ LÓPEZ, MARÍA JOSÉ

GOÑI EGUÍLLOR, MARÍA

GOYA ESCUDERO, PAULA

GURUCHARRI OYON, MARÍA

HERNÁNDEZ VIDAL, MARÍA DOLORES

INSAUSTI SUESCUN, ICÍAR

IPARRAGUIRRE ERBURU, SUSANA

IRAÑETA VELASCO, SONIA

IZCO MARCILLA, RAQUEL

IZU GONZÁLEZ, VANESSA

JAURRIETA IRIBARREN, MARÍA

JUSUÉ GOICOECHEA, MARÍA JOSÉ

LABIANO IDOY, LEYRE

LACUNZA PRIETO, AINHOA

LECUMBERRI UNZUÉ, ANDREA

LÓPEZ SÁEZ DE IBARRA, MARÍA LUISA

MARCO OBANOS, NURIA

MARTÍNEZ ARAQUE, MARÍA DEL PILAR

MONTESINOS SANTANDER, SONIA

MORENO TORRES, MARÍA ISABEL

OIZ IBARROLA, SERGIO

OLCINA ALTISEN, MARÍA HELENA

ORQUÍN BARRIOLA, MADDI

PÉREZ DE PIPAÓN GORRÍA, MARÍA REYES

PÉREZ LOZANO, VERÓNICA

PÉREZ SANZ, EDURNE

PULIDO RODRÍGUEZ, MIGUEL ULISSES

RECLUSA ESNOZ, MIRIAN

REDÍN LECEA, YOLANDA

RICARTE OSÉS, SUSANA

RODRÍGUEZ ARAMENDÍA, LEIRE

RODRÍGUEZ JIMÉNEZ, ANA

SACEDA GUTIÉRREZ, SILVIA

SARASA LÓPEZ, PATRICIA

SERRANO MEJÍAS, ISABEL

TERÉS SOLANO, VIRGINIA

TIHISTA SALDISE, MARÍA TERESA

URBIOLA ROMERO, ROSARIO

URZAINQUI GUILLÉN, ANA JESÚS

VICENTE PÉREZ, VANESSA

VIGUIRISTI LARREA, MIREN GURUTZE

VILLAMAYOR BABACE, RAQUEL

VILLANUEVA DURANTEZ, JESÚS

Baztertuak.

Ordaindu beharrik ez duela osorik ez frogatzeagatik:

MÚGICA LÓPEZ, MARÍA TRINIDAD

Iragarkiaren kodea: F1103015