42. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

342/2011 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako 2020. urte arteko III. Energia Plana jendaurrean jartzen duena.

Nafarroako 2020. urte arteko III. Energia Plana Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 3 A eranskineko C) 4. atalean sartuta dago eta, beraz, Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura bete behar du.

2011ko otsailaren 22an, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak Nafarroako 2020. urte arteko III. Energia Plana aurkeztu du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, dagokion Ingurumen ondorioen azterlanarekin batera, indarreko araudiaren arabera tramita dadin.

Plana eta Ingurumen ondorioen azterlana prestatzeko prozesuan, ingurumen faktoreak ikuspuntu ezberdinetatik aztertu dira.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du Ingurumen ondorioen azterlana nahikoa dela.

Horregatik, 4/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, proposatzen da Nafarroako 2020. urte arteko III. Energia Plana jendaurrean jartzea hogeita hamar egunez.

Horrenbestez, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak irailaren 27an emandako 285/2007 Foru Aginduarekin bat, horren bidez izendatu baitziren Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari nagusi teknikoaren aldi baterako ordezkoak, organo horretako titularra kanpoan dagoenez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako 2020. urte arteko III. Energia Plana eta dagokion Ingurumen ondorioen azterlana jendaurrean jartzea hogeita hamar egunez, 4/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Horren ondorioetarako, espedientea toki hauetan egonen da ikusgai:

-Nafarroako Gobernuak Interneten duen atarian (www.navarra.es), Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren ataletan.

-Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan (Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean).

-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Iruñeko González Tablas kaleko 9an).

Departamentuen kasuan, bulegoko ordu baliodunetan aztertzen ahalko da (8:30etik 14:30 arte, astelehenetik ostiralera).

Epe horretan nahi beste alegazio aurkezten ahal dira, ahal bada propio prestatu den "Parte-hartze publikorako fitxa" betez eta planenergetico2020@navarra.es helbide elektronikora bidaliz.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 23an.-Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Enpresako zuzendari nagusiaren ordez, Ana Oláiz Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F1103499