41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

34/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren zenbait argitalpenen salmenta prezioa ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18.2 a) artikuluak dioenaren arabera, prezio publikoak jaso behar dituen organoa zer departamenturen menpe dagoen, harexek ezarri edo aldatuko du prezio publiko horien zenbatekoa.

Horrenbestez, indarra duen legedian ezarritakoarekin bat, eta Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 1. eranskinean agertzen diren Nafarroako Gobernuaren argitalpenek jendearendako izanen duten salmenta prezioa onestea.

2. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.b) artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 31n.-Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, Lola Eguren Apesteguía.

1. ERANSKINA

Le Cartulaire dit de Charles II roi de Navarre /

El Cartulario llamado de Carlos II rey de Navarra.

Lamazou-Duplan, V. (zuz.); Goulet, A.; Charon, P.

18,00 euro.

Actas de las III jornadas de estudio del carlismo (Estella 2009):

Imágenes. El carlismo en las artes.

Zenbait egile.

15,00 euro.

Iniciativas socioculturales en Navarra en la segunda mitad del siglo XX.

Homenaje a Mariano Carlón.

Zenbait egile; Berruezo Albéniz, Reyes (koord.).

6,00 euro.

Estudios de la Administración desde la Administración.

Libro homenaje a Ignacio Bandrés Urriza.

18,00 euro.

Lenarriak VIII. Eskolako lehiaketetan saritutako lanak (CD-ROMa).

Zenbait egile.

3,00 euro.

Navarra, matriz de reinos y puerta de Europa.

González Navarro, Francisco.

8,00 euro.

Iragarkiaren kodea: F1101869