41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

36/2011 FORU AGINDUA, urtarrilaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2011ko ekitaldirako "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailearen diru-sarreren eta gastuen aurrekontu arrunta onesteko agintzen duena.

"Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileak eskaera egin du departamentu honek Kontseilu Arauemailearen 2011ko ekitaldirako aurrekontu arrunta onets dezan.

"Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileak ekarritako dokumentazioan aditzera ematen da 2011. urteko aurrekontu arrunta, bai diru-sarreretan, bai gastuetan, 2.154.553,34 eurokoa dela, eta erakunde horrek 2010eko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran onetsi zela.

Kontseilu Arauemaileak 2011ko ekitaldirako diru-sarreren eta gastuen aurrekontu arrunta onestearen ziurtagiria aurkeztu du, Jorge Vidal Ragoût "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileko kudeatzaile jaunak luzatua, non adierazten baita Kontseilu Arauemaileak 2010eko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran erabaki zela 2011ko ekitaldirako aurrekontu arrunta onestea, eta aurrekontua, bai diru-sarreretan, bai gastuetan, 2.154.553,34 eurokoa dela. Ziurtagiriarekin batera bidalitako eranskinetan aurrekontuen xehetasunak agertzen dira. Ziurtagiri hori egiaztagiri gisa egin da eta aurrekontuen onespenaren espedienteari erantsi zaio, eta Kontseilu Arauemaileko buruak ontzat eman ondoren sinatu du, 2011ko urtarrilaren 4an.

Ikusirik Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuaren proposamen txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileak 2011. urterako aurkeztu duen aurrekontu arrunta onestea. Aurrekontu hori, hala diru-sarreretan nola gastuetan, 2.154.553,34 eurokoa da.

Aurrekontu hori onesteak ez dakarkio departamentu honi inolako konpromisorik bertan ezartzen diren diru-laguntzei dagokienez.

2. Foru agindu hau "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileari eta Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioko Kalitate Bereziaren eta Nekazaritza Ekologikoaren Zuzendaritzaordetza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 27an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F1101862