41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 279/2010 demanda

Alfonso Pérez Ruizek, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Pablo Fco. Yoldi Chuecak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Fontaneria Eslava, S.L.ren, Fco. Javier Morales Garcíaren (konkurtsoko administratzaile bakarra) eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 279/2010 prozeduraren barnean, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da 2010eko abenduaren 15ean:

Osorik baiesten dut Pablo Fco. Yoldi Chuecak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Fontaneria Eslava, S.L.ren, enpresa horren konkurtsoko administratzaile Fco. Javier Morales Garcíaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 13.000 euro gordin ordaintzera, demandak ezartzen dituen kontzeptuengatik. Zenbateko horrek %10eko berandutza-interesa sortuko du. Konkurtsoko administratzailea eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen ditut erabaki horri men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteak kalea, 5, Iruña) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 1846 42 0005001274 kontuan (3158 0000 65 0279 10 prozedura), 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta kontu berean, kondenaren xede den dirua sartu izanarena (3158 0000 69 0279 10 zenbakia aipatuz).

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada. Legelariak ordezkari lanak ere eginen ditu, non eta hark ez duen propio ordezkari bat izendatzen.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Fontanería Eslava, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 27an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1101688