41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Kautela neurriak. 2262/2010 auzia

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaile jaunak hauxe esan du idazkari honen aurrean: baiesten duela María José González Rodríguez prokuradoreak Jardinfruit Cultivo de Frutas y Plantas S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz eskatu duen kautela-neurria, eta erabaki duela ondasunak enbargatzea auzi-ihesean den Las Villas de Augusta Golf S.L.ri, ehun eta hirurogeita hiru mila berrehun eta laurogeita bat euro eta laurogei zentimoko (163.281,80 euro) printzipala eta berrogeita zortzi mila bederatziehun eta laurogeita lau euro eta berrogeita hamar zentimoko (48.984,50 euro) interes eta kostuak (deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa) berdintzeraino, eta aldez aurretik 200 euroko kauzioa emanda, enbargatu daitezela entitate demandatuari ordaindu beharreko errenta eta pareko diru kopuru hauek, denak ere Calatayudeko (Zaragoza) golf zelaiko urbanizazioko errentamenduetakoak:

1.-Mayra Daga Castillo, Sierra de la Virgen kaleko 4ko maizterra.

2.-Lavinia Flor Fratila, Sierra de la Virgen kaleko 8ko maizterra.

3.-Elena Burgos Casinos, Sierra de la Virgen kaleko 12ko maizterra.

4.-Manuel Carcavilla Rodríguez, Sierra de la Virgen kaleko 42ko maizterra.

5.-Sergio Marín Cetina, Sierra de la Virgen kaleko 63ko maizterra."

Horiei enbargoa jakinaraziko zaie, eta demandatuari ordaindu beharreko diru kopuruak epaitegi honen kontuan sar ditzatela eskatuko zaie (1165. artikulua).

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke ondore bakarrean, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost eguneko epean (PZLaren 735. artikulua).

Hala agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Las Villas de Augusta Golf S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 19an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1101680