41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 827/2010 prozedura

Carlos Javier Asin Basarte jaunak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak eskaturik, hipoteka dela-eta, Anders Goran Lundgren jaunaren aurka epaitegi honetan bideratu den 827/2010 betearazpen-prozesuan, erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

-Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Nekazari etxea, Ubagoko (Nafarroa) mugapean, Mendazako udalerrian, Kale Nagusiko 22an. Lizarrako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3.171. liburukia, 40. liburua, 78. orria, 3.295. erregistro-finka, 2. inskripzioa.

Enkantea egiteko, finka 63.237 eurotan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2011ko apirilaren 15ean eginen da, 11:30ean.

-Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, hots, 0030 3146 0000 05 0827 10 kontuan, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Lizarran, 2011ko otsailaren 3an.-Idazkari judiziala, Carlos Javier Asin Basarte.

Iragarkiaren kodea: J1102267