41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko farmazialarien zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko farmazialarien zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2010eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 2koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenak, lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera, eta puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu ditu.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko farmazialari izateko bi lanpostutarako izendapen proposamena onesten da, honako hauen alde:

Javier Gorricho Mendivel

Francisco Javier Garjon Parra

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 14an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José M. Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F1102797