41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Deialdia, Atarrabiako Udalaren Amalur Haur Eskolan administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Atarrabiako Udalaren Amalur Haur Eskolan administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak argitaratu ziren 2010eko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 16an. Haren 9.1 oinarrian xedatua bete beharrez, epaimahaiak M.ª Carmen Quiles López izendatzeko proposamena egin du, probak gainditu dituzten izangaien artean berak baitu puntu gehien.

Atarrabian, 2011ko otsailaren 14an.-Alkatea, Pello Mirena Gurbindo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1102883