41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik aitzina indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarrera eta prezio publikoen arauketa. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2010eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ordenantza fiskala eta prezio publikoen gaineko arauak. Espedientea jendaurrean egon da, iragarkia 2011ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 7an, baita Udal honetako iragarki oholean ere. Arauzko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez gero, behin betikoz onetsirik gelditu dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita egonen da indarrean. Ondotik, testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez.

Villatuertan, 2011ko otsailaren 14an.-Alkate udalburua, Francisco Ortega Gallardo.

ORDENANTZA FISKALEN ETA 2011KO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO ARAUEN TESTU OSOA

KUDEAKETAREN, DIRUBILKETAREN ETA IKUSKATZAILETZAREN ORDENANTZA FISKALA

0. ordenantza

I. KAPITULUA

Printzipio orokorrak

Xedea

1. artikulua.

a) Ordenantza fiskal orokor honen xedea da Villatuertako udalerriko zerga araubidea osatzen duten tributu bidezko baliabideen ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak ezartzea.

b) Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.

c) Tributuen zein zuzenbide publikoko beste diru-sarreren diru-bilketa ordenantza honen VII. kapituluan ezarritakoarekin bat eginen da, betiere gainerako ordenantza fiskaletan eta prezio publikoen gaineko arauetan aurreikusitako berezitasunak kontuan hartuta.

d) Ordenantza honetan espres xedatua ez den orotan, edo, indarra duen araudian aldaketak egitearen poderioz, eduki batzuk indarrik gabe gelditzen badira, zuzenean aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen aginduak, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrarenak eta horiek garatzeko erregelamenduenak. Lege edo erregelamendu mailako aginduetara bidalita egindako oharrak arau horietan une bakoitzean indarra duten edukien gainekoak direla ulertuko da.

Ezarpenaren orokortasuna

2. artikulua. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta bai toki ogasunei buruzko foru legeek ere -halakorik beharrezkoa ez izateagatik ordenantza partikularrik onetsi ez den kasuetan-, agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa, guztion betebeharra da, eta ukitzen ditu pertsona fisiko zein juridiko oro, eta bai eskubide eta betebehar fiskalak dituzten nortasun juridikorik gabeko subjektuak ere.

Ezin izanen dira aplikatu foru lege batean espresuki ezartzen diren hobari fiskalak baizik, eta, era berean, ez da onartuko inolako analogiarik, zergapeko egintzaren edo zerga salbuespen edo hobarien eremua bere muga hertsietatik haratago hedatzeko.

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza fiskalak Villatuertako udalerri osoan ezarriko dira, indarra hartzen duten unetik beretik indargabetu edo aldatzen diren arte.

II. KAPITULUA

Tributuen aplikazioa

Tributudunen eskubideak

4. artikulua. 1. Honako hauek dira tributudunaren eskubide orokorrak:

a) Eskubidea du, Udal Administrazioaren aldetik informazioa eta laguntza biltzeko, bere tributu betebeharrak betetzeko eta betebehar horien eduki eta irispidearen gainean.

b) Eskubidea du, tributuak aplikatzearen ondorioz behar bezala ordaindu edo jasandako zenbatekoak itzul dakizkion, kasuan kasuko tributuaren araudian aurreikusitakoarekin bat.

c) Eskubidea du, zuzen kontra egindako diru-sarrerak itzul dakizkion, eta berandutze interesa paga dakion, hartarako errekerimendurik egin gabe ere.

d) Eskubidea du, tributu-zor baten betearaztea eteteko jarri dituen abal eta beste bermeen kostua paga dakion, epai edo administrazio ebazpen irmo batek zor hori zuzen kontrakotzat deklaratu bezain laster.

e) Eskubidea du, partedun den prozeduren izapideak zertan diren jakiteko.

f) Eskubidea du, bera interesduna den tributu kudeaketako prozedurak tramitatzeko ardura duten Udal Administrazioko agintari eta langileak nor diren jakiteko.

g) Eskubidea du, berak aurkezten dituen aitorpenen ziurtagiria eta kopia eskatzeko.

h) Eskubidea du, lehendik aurkezturik dituen eta Udal Administrazioak bere esku dituen dokumentuak berriz ez aurkezteko.

i) Eskubidea du, legeek agintzen duten moduan, Udal Administrazioak lortu dituen datuak, txostenak edo aurrekariak sekretuak izateko. Ez da zilegi izanen horiek erabiltzea Administrazioak kudeatu behar dituen tributu edo baliabideak egitez aplikatzeko baizik, eta ezin izanen zaizkie hirugarrenei laga edo jakinarazi, legeek aurreikusiriko kasuetan salbu.

j) Eskubidea du, Udal Administrazioko langileek behar bezalako errespetuz eta begiramenez trata dezaten.

k) Udal Administrazioaren egintza batek tributudunak parte hartzea eskatzen badu, tributudunak ahalik eta arinen izanen zaion moduan egiteko eskubidea du.

l) Eskubidea du, alegazioak egin eta dokumentuak aurkezteko, eta erakunde eskudunak horiek kontuan hartzeko, kasuan kasuko ebazpena ematerakoan.

m) Eskubidea du, entzunaldiaren izapidean mintzatzeko, horri dagokion ebazpena eman baino lehen.

n) Eskubidea du, informazioa jasotzeko, erosi edo eskualdatuko diren ondasun higiezinek duten balioaren gainean.

o) Eskubidea du, Udaleko tributu ikuskaritza egiaztatzen edo ikertzen hastean, informazioa jasotzeko egiaztatze eta ikertze horien izaera eta irispidearen gainean, eta bai ekintza horiek dirauteino dituen eskubide eta betebeharren gainean eta ekintza horiek agindutako epeetan egin daitezen.

2. Artikulu honetan islatzen diren eskubideek ez dituzte galarazten ordenamenduaren gainontzekoak aitortzen dituen eskubideak.

3. Tributudunak aipatzen direnean, ulertzen da bertan subjektu pasiboak, erantzuleak, tributu-zor bateko oinordekoak, legezko ordezkariak nahiz borondatezkoak, Udal Administrazioari laguntza edo informazioa emateko obligazioa dutenak eta tributu prozedura batean interesdun edo parte den beste edozein pertsona ere sartzen direla.

5. artikulua. Tributudunen eskubideak gauzatze aldera, Villatuertako Udalak ondoko betebeharrak bete behar ditu:

a) Zergadunei behar duten laguntza eta eskubideei buruzko informazioa emanen die. Eginbehar hori bideratzeko ondoko ekintza hauek erabiliko dira: tributuen arloko arauen testu eguneratuak argitaratzea, jakinarazpenak igortzea, tributuen arloko kontsultei erantzutea eta balorazioak egiteko aurretiazko erabakiak hartzea. Horri dagokionez, Udal Administrazioak tributuen araudia aplikatzeko dauden irizpide administratiboei buruzko informazioa emanen die zergadunei, aipatu irizpideak biltzen dituzten informatika baseak haien esku jarriko ditu, kontsulta ditzaten, eta sektore edo jarduera jakin batzuen tributazioari buruzko informazioa emateko jakinarazpenak igorriko ditu.

Laguntza berezia emanen zaie zergadunei, Udalaren tributuak bildu eta kudeatzeko prozeduran galdagarri diren aitorpen eta autolikidazioak egiterakoan, eta, egoki den orotan, eredu normalizatuak paratuko dira haien eskura.

b) Tributu bakoitzari dagozkion arauak sorburu dituzten itzulketak egitea. Villatuertako Udalak kasuan kasuko tributuaren araudian aurreikusitakoarekin bat itzuli beharreko kopuruak itzuliko ditu, horiek tributua aplikatzearen ondorioz behar bezala ordaindu edo jasandakoak direnean.

c) Bidegabeko diru-sarrerak itzultzea. Villatuertako Udalak Udalaren Diruzaintzan bidegabeki jasotako diru-sarrerak itzuliko dizkiei tributudunei, arau-hausleei edo batzuen zein besteen oinordekoei, diru-sarrera horiek tributu-betebeharrak betetzearen edo zehapenak ordaintzearen ondorio direnean.

d) Bermeen kostuak itzultzea. Villatuertako Udalak egintza baten gauzatzea eteteko edo zor baten ordainketa geroratu edo zatikatzeko jarritako bermeen kostua itzuliko du, betiere horren zenbatekoa egiaztatu eta gero, baldin eta administrazioko ebazpen edo epai irmo batek egintza edo zor hori zuzen kontrakotzat deklaratzen badu.

e) Berandutze interesak ordaintzea, hori bidezkoa bada.

Gizartearen lankidetza

6. artikulua. Tributuen kudeaketan gizartearen lankidetza gauzatzeko, akordioak sinatuko dira gizarte-, lan-, enpresa- edo lanbide-sektoreen edo -interesen ordezkari diren entitate, instituzio eta erakundeekin.

Lankidetza hori ondoko gaietara bideratzen ahal da:

a) Informazio eta zabalkunde kanpainak.

b) Autolikidazio, aitorpen eta gaztiguak egiteko eta horiek zuzen betetzeko laguntza.

c) Tributu arloko betebeharrak eta betekizunak errazago betetzea.

7. artikulua. Udalak baimena ematen ahalko du, tributuak kudeatzeko zerbitzuak eman ohi dituzten entitate edo pertsonekin kanpoko lankidetza-hitzarmenak sinatuta, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aitorpen eta autolikidazioak aurkeztu eta beste hainbat izapide egiteko.

Dagokien Hitzarmenari atxiki eta aitorpenak edo bestelako izapideak telematika bidez egin ahal izateko, hirugarrenen izenean aritzekoak diren pertsona edo entitateek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

1. Udalaren aplikazioekin bateragarri diren sistema eta programa informatikoak erabiltzea, betiere Udalaren webgunean ezartzen diren zehaztapenekin bat.

2. Zein tributudunen izenean aritu eta horien ordezkaritza edukitzea, behar adina frogatua, betiere Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 36. artikuluan ezarritakoarekin bat. Udalak noiznahi eskatzen ahalko du ordezkaritza horren akreditazioa.

3. Indarra duten legeek datu pertsonalen tratamendu automatizaturako galdatzen dituzten baldintzak betetzea.

4. Tributu arloko betebeharrak eguneratuak izatea.

5. Baldin eta ordezkaria administrazio publiko bat ez bada, edo lan, enpresa edo lanbideetako sektore edo interesen ordezkari den entitate, instituzio eta erakunderen bat, izena emanda egon beharko du Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren tarifak eta Jarraibidea onetsi zituen maiatzaren 28ko 7/1996ko Foru Legearen I. Eranskineko Lehen Sekzioko 841 edo 842. multzoetan edo 849.7 epigrafean, edo, bertzenaz, Bigarren Sekzioko 722. multzoan edo 73 eta 74. taldeetan.

Artikulu honetan edo kasuan kasuko hitzarmenean ezarritako betebeharrak huts eginez gero, kudeaketan lagun den pertsona edo entitatea baztertuta geldituko da ordezkaritza sistematik, eta bertze inoren zerga arloko aitorpen edo autolikidazioak telematika bidez aurkezteko aukera desagertuko da, bai eta bertze izapide batzuk telematika bidez egitekoa ere, bertze inoren izenean.

Informatika- eta telematika-teknologiak

8. artikulua. 1. Villatuertako Udalak teknika eta baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzera joko du, bere jarduna garatu eta eskumenak baliatzeko, betiere Konstituzioak eta legeek ezarritako mugen baitan.

2. Herritarrek, hala haien eskubideak baliatzeko nola betebeharrak betetzeko, teknika eta baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzen ahalko dituzte, Udal Administrazioarekiko harremanetan, baliabide horiek eta administrazioarenak bateragarriak badira, eta betiere prozedura bakoitzean adierazitako berme eta baldintzei helduta.

3. Udal Administrazioak baliabide elektroniko, informatiko edo telematikoz emandako agiriek edota bitarteko horietan jasota dauden jatorrizkoen kopiatzat ematen dituztenek, bai eta jatorrizko agirien edo horien kopien irudi elektronikoek ere, jatorrizko agirien balio eta eraginkortasun berak izanen dituzte, euskarria edozein dela ere, betiere bermatzen bada agiriak benetakoak direla, eta osorik eta egoera onean daudela, eta, interesdunak hartzekoak badira, hartu dituela, eta lege honetan nahiz gainerakoetan eskatutako bermeak eta baldintzak bete direla.

III. KAPITULUA

Zerga harremanaren elementuak

Zergapeko egintza

9. artikulua. Zergapeko egintza izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko betebeharra sorrarazten du.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzak osatuko du zergapeko egintzaren zehaztapena, lokabetasunerako arrazoiak zein diren eta zerga ordaindu beharra zer baldintzetan sortzen den aipatuz.

Ordainarazpenak erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira, baldin eta, beren ezaugarriak direla medio, zergapeko egintzak jarraitutasunez gertatzen badira.

Subjektu pasiboa

10. artikulua. 1. Subjektu pasiboa pertsona natural edo juridikoa da, Legearen arabera zerga-prestazioak betetzeko obligazioa duena, zergaduna edo haren ordezkoa izateagatik.

Zergaduna pertsona natural edo juridikoa da, Legearen arabera zergapeko egintzatik sortutako tributuaren zama bere gain hartzen duena.

Zergadunaren ordezkoa da, Legearen aginduaren ondorioz, haren ordez zerga betebeharren prestazio material eta formalak betetzera behartuta dagoen subjektu pasiboa.

2. Zergapeko egintza bati titular bi edo gehiago batera egokitzeak berekin ekarriko du horiek elkarrekin beharturik izanen direla, Udal Ogasunari begira, salbu eta Legeak, tributua erregulatzean, kontrakoa ezartzen badu.

11. artikulua. Subjektu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ezin dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatu.

Egintza eta hitzarmen horiek ez dute eraginik izanen Udal Administrazioan, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak ukatu gabe.

Egoitza fiskala

12. artikulua. Pertsona fisikoendako zerga ondorioetarako helbidea bere ohiko bizitegia izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, bere egoitza soziala, betiere bertan baldin badago zentralizatua haren administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza kokatzen den tokira igorriko dira afera horiek.

Udal administrazioak beren egoitza fiskala aitor dezaten eskatzen ahal die subjektu pasiboei. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, tributu administrazioari jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez. Administrazioari dagokionez, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko zerga aitorpen hori aurkezten ez deino. Administrazioak egiaztapen egokiaren bitartez zuzentzen ahal du subjektu pasiboen egoitza fiskala.

Karga-oinarria

13. artikulua. Tributuei buruzko ordenantzetan, zorra zehazteko oinarritzat zerga-oinarriak hartzen direnean, horiek zehazteko behar diren bitartekoak eta metodoak paratuko dira.

14. artikulua. Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian, hala egokituz gero, eginiko murrizketen emaitzak, murrizketa horiek tributua arautzen duen legean edo dagokion ordenantza fiskalean xedaturik daudenean.

Kuotaren zehaztapena

15. artikulua. Tributu-kuota hauetako bat izanen da, dagokion ordenantza fiskalaren arabera:

a) Horretarako ezarritako kopuru finkoa.

b) Tarifa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

c) Bi prozedura horiek batera aplikatzearen ondoriozko kopurua.

d) Oinarriari karga-tasa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

e) Kontribuzio berezietan, subjektu pasibo bakoitzari zerga-oinarriaren zati bat egotzi, hori arautzen duen ordenantzan jasotako banaketa irizpideei jarraituz, eta horren ondoriozko kopurua.

Zerga-zorra

16. artikulua. Tributu-zorra subjektu pasiboak udal administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru horretan tributu-kuota sartzen da eta, hala behar denean, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Berandutze interesa, sorrarazten den aldi horretan indarra duena.

c) Tributuei buruzko Lege Orokorraren 52. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusitako errekarguak.

d) Derrigorrezko epeko errekarguak.

e) Diru bidezko zerga-zehapenak.

Erantzukizuna tributu-zorra ordaintzean

17. artikulua. 1. Ordenantza honen 20. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoa izan ezik, zordunak borondatezko ordainketa egiteko aldian daukan zerga-zor osoraino iritsiko da erantzukizuna.

Borondatez ordaintzeko aldia iragan eta erantzuleak diru-sarrerarik egin ez badu, premiamendu aldia hasiko da eta zorra, bidezkoak diren errekargu eta interesekin batera, premiamendu bidez eskatuko da.

Erantzukizuna ez da zehapenetara iritsiko, legeetan ezartzen diren salbuespenekin.

2. Kontrakorik agintzen duen legezko arau espresik izan ezean, erantzukizuna beti subsidiarioa izanen da.

18. artikulua. 1. Betiere, tributu-zorra ordaintzera behartzeko administrazio ekintza erantzuleei bideratu ahal izateko, beharrezkoa da administrazio egintza bat, zeinean, interesdunari entzunaldia eman ondoren, erantzukizuna deklaratu eta haren zenbaterainokoa zehaztuko baita.

Egintza hori jakinaraziko zaie, likidazioaren funtsezko osagaiak adieraziz, eta une horrexetatik zordun nagusiaren eskubide guztien jabe eginen dira.

Erantzukizuna adierazteko akordioaren kontrako errekurtsoaren bidez, gaitzen duen egintzaren aurrekontuaren kontra ez ezik, aurrekontu horretako likidazioen aurka ere egin daiteke. Errekurtso edo erreklamazio horien ondorioz, ezin izanen dira berrikusi bertze zergadunentzat irmo bilakatu diren likidazioak, ezpada errekurtsoa aurkeztu duen erantzulearen beharkizunaren zenbatekoa.

Dena dela, ordenantza honen 20. artikuluaren 4. idatz-zatian ezarritako kasuetan, ezin izanen da aurrekontu horrek hartzen dituen likidazioen kontra egin, erantzukizunaren zenbateko osoaren kontra baizik.

2. Administrazio ekintza erantzule subsidiarioei bideratu ahal izateko, nahitaezkoa da aldez aurretik zordun nagusiaren eta gainerako erantzule solidarioen ordainezintasuna deklaratzea, aitorpen horren aitzin bidezko diren zuhurtasunezko neurriak hartzen ahal badira ere.

19. artikulua. 1. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, zorra oso-osorik galdatzen ahalko zaie horietako edonori.

2. Erantzuleak eskubidea izanen du berak ordaindutako edo bere ondarearen kargura berdinduriko kuotak zordun nagusiari (dela zergaduna, ordezkoa edo tributu-zorraren oinordekoa) eskatzeko. Pertsona batzuek gradu bereko erantzukizuna, solidarioa edo subsidiarioa, daukatela deklaratu baldin bada, kuota ordaindu dutenek atzerabideko akzioa erabili ahalko dute gainontzeko erantzuleen aurka.

20. artikulua. 1. Tributuei dagokien arau-hauste baten egile edo laguntzaile diren pertsonek orok elkarrekin eta batera erantzun beharko diete tributu obligazioei.

2. Aitorpena bateratua baldin bada, taldeko sozietateak tributu-zorraren erantzule solidario izanen dira, zehapenen kasuan salbu.

3. Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen entitate juridiko nahiz ekonomikoen partaidekideek edo titularkideek elkarrekin eta batera erantzun beharko dute entitate horien tributu obligazioetan, bakoitzak duen partaidetzaren neurrian.

4. Ondoren aipatzen diren pertsona edo entitate hauek ere tributu-zorraren eta, bidezkoa bada, tributu arloko zehapenen erantzule subsidiarioak izanen dira, eta premiamendu aldiko errekargua eta berandutze interesak ere ordaindu beharko dituzte, Udaleko tributu-administrazioak bahitu edo besterentzen dituen ondasunen edo eskubideen balioa berdindu arte:

a) Udaleko tributu-administrazioaren lana galarazteko asmoz, ordaintzera behartutakoaren ondasunak edo eskubideak eskualdatzen edo ezkutatzen dituztenak edo horretan laguntzen dutenak.

b) Beren erruz edo zabarkeriaz bahitzeko aginduak betetzen ez dituztenak.

c) Bahituraren edo bertze aurreneurri edo berme baten jakitun izanda, bahitutako ondasun edo eskubideen ostentzea edo kautelazko neurri baten edo berme baten xede diren ondasun eta eskubideen ostentzea onartzen dutenak edo eginkizun horretan laguntzen dutenak.

d) Zordunaren ondasunak gordetzen dituzten pertsona edo entitateak, bahituraren jakinarazpena jaso ondoren, ondasunen ostentzea onartzen edo eginkizun horretan laguntzen dutenak.

21. artikulua. 1. Pertsona fisikoen edo juridikoen ustiapen eta jarduera ekonomikoen ondorioz sortutako tributu-zorrak eta erantzunkizuna, edo Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 25. artikuluan aipatzen diren entitateenak, eskatzen ahalko zaizkie haien titulartasunean edo jardunean edozein kontzeptu dela bide haien ondorengo direnei, legeria zibilak herentzia eskuratzeko xedatzen duenagatik ere.

Erantzukizun mota hau ez zaie aplikatuko zordun konkurtsatu batenak ziren ustiapen edo jarduera ekonomikoen titulartasunaren erosleei, erosketa konkurtso-prozedura baten bidez egin baldin bada.

2. Erantzukizuna ustiapen eta jardueretan aritzeagatik sortzen diren zorretara hedatuko da, likidatuetara zein likidatu gabeetara, are horietatik ateratako errentetara ere. Zor diren konturako diru-sarrerak eta egindako edo egin beharreko atxikipenak ez ordaintzetik datozen betebehar guztietara ere hedatuko da, bai eta ezarritako edo ezartzekoak diren zehapenetara ere.

3. Eskuratzailearen erantzukizuna solidarioa da, eta ez du transmititzailea bere tributu-betebeharretatik askatzen.

4. Ustiategi edo jarduera ekonomikoaren titulartasuna eskuratu nahi duenak zilegi izanen du, oraingo titularra ados badago, Administrazioari eskatzea ustiategi edo jardueran aritzeak sortu dituen tributu arloko zor nahiz erantzukizunen ziurtagiri xehakatua. Ziurtagiri horren edukia negatiboa bada, edo bi hilabeteko epean luzatzen ez bada, artikulu honetan ezartzen den erantzukizunetik libre egonen da hura.

22. artikulua. 1. Pertsona juridikoek egindako arau-hauste arinen erantzule subsidiarioak nahiz tributu-zor osoaren erantzule, arau-hauste larriak direnean, haien administratzaileak izanen dira, baldin eta asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, horiei dagozkien egitekoak ez badituzte gauzatu, hautsitako tributu obligazioak betetzeko, edota beren mendekoei utzi badiete arauak hausten, edota arau-haustea ahalbidetu duen erabakirik hartu badute.

Halaber, administratzaileek erantzun beharko dute subsidiarioki, beren jarduera bertan behera utzi duten pertsona juridikoek ordaindu gabeko tributu obligazioen kasuan.

Agindu honetan aurreikusten denak ez die deusetan eragiten tributuei buruz indarra duen legeriak aurreikusten dituen bertze erantzukizun kasuei.

2. Kasuan kasuko konkurtso-administrazioaren partaideak -eta, oro har, sozietate eta entitateen likidatzaileak ere- erantzule subsidiario izanen dira, egoera horien aurretik sortutako tributu-betebeharrak oso-osorik betetzeko behar ziren gestioak zabarkeriagatik edo asmo txarrez egin ez bazituzten. Egoera horien ondotik eskatzen diren tributu-betebeharrei eta ezartzen diren zehapenei dagokienez, administratzaile gisa erantzunen dute, administrazio eginkizunak esleituak dituztenean.

23. artikulua. Ondoko hauek ere erantzule subsidiarioak izanen dira:

a) Pertsona juridikoen benetako kontrola, erabatekoa edo partziala, zuzenean edo zeharka duten pertsona edo entitateak, edo haiekin batera aritzeko asmoa dutenak, betiere frogatzen baldin bada pertsona juridikoak gehiegikeriaz edo iruzurrez sortu edo erabili direla, Ogasun publikoaren aurrean dagoen ondare-erantzukizun unibertsala saihesteko, eta pertsonen edo esparru ekonomikoen bakartasuna badago, edo ondare-nahasketa edo desbideraketa. Erantzukizuna eskatzen ahal diren tributu-zorretara eta pertsona juridiko horiei ezartzen ahal zaizkien zehapenetara hedatuko da.

b) Tributudunek osorik edo parte batean kontrolatzen dituzten pertsona edo entitateak edo tributudun horiekin batera aritzeko asmoa erakutsi dutenak, tributudun horien tributu arloko betebeharrengatik, frogatzen baldin bada pertsona edo entitate horiek gehiegikeriaz edo iruzurrez sortu edo erabili direla Ogasun Publikoaren aurrean dagoen ondare-erantzukizun unibertsala saihesteko, eta pertsonen edo esparru ekonomikoen bakartasuna badago edo ondare-nahasketa edo desbideraketa. Horrelako kasuetan, erantzukizuna zehapenetara ere hedatuko da.

Tributu-zorraren iraungipena

24. artikulua. Tributu-zorra honela iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribatu delako.

c) Ordainezintasuna frogatuta dagoelako.

d) Konpentsatu delako.

25. artikulua. 1. Edonola ere, lau urteko epean preskribituko dira ondoko eskubide eta ekintzak:

a) Tributu-zorra likidazioaren bidez zehazteko eskubidea, eskubide hori sorrarazi zen egunetik hasita.

b) Likidaturiko tributu-zorren ordainketa eskatzeko ekintza, non epea hasiko baita borondatezko ordainketaren epea amaitzen den egunean.

c) Tributu arau-hausteak direla medio zehapenak ezartzeko ekintza, non epea hasiko baita arau-hausteak gauzatu ziren egunean.

2. Orobat, lau urteko epean preskribituko da beharrik gabe egindako ordainketa atzera jasotzeko zergadunek duten eskubidea, non epea hasiko baita ordainketa egiten den egunean.

3. Iraungipena eteten denean, etendura gertatzen den egunean hasiko da lau urteko epea".

26. artikulua. 1. Aurreko artikuluaren 1. atalak aipatzen duen preskripzio epea honakoetan eteten da:

a) Edozein administrazio-ekintza egiten bada, subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean dagoela, kreditu edo eskubide hori aitortu, erregularizatu, ikuskatu, segurtatu, egiaztatu, likidatu edo jasotzeko asmoz.

b) Edozein erreklamazio edo errekurtso paratzen bada.

c) Subjektu pasiboak tributu-zorra ordaindu edo likidatzeko egiten duen edozein ekintzagatik.

2. Aurreko artikuluaren 2. atalaren kasuan, preskripzio epearen etendura etorriko da diru-sarrera bidegabea atzera jasotzeko xedez subjektu pasiboak egiten duen edozein egintza fedemailerekin, edo hori hala izan dela aitortzeko udal administrazioak egiten duen edozein egintzaren bidez.

27. artikulua. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, subjektu pasiboak eskatu edo salbuespen gisa alegatu behar izan gabe.

28. artikulua. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen ordainezintasun egiaztatua dela bide ordaindu ezin izan diren tributu-zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barrenean birgaitzen ez diren bitartean. Epe horretan zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungita geldituko da.

Gerora etorritako kaudimena suertatuz gero, eta preskripziorik ez badago, prozedura exekutiboa irekiko da berriz. Erabaki hori aldi berean jakinaraziko zaio dagokion bulego kudeatzaileari, baja emanda dauden kredituen likidazio berria egin dezan, eta, honela, kasuan kasuko titulu exekutiboak luza daitezen ordainezintasuna deklaratu zen momentuan zeuden kobrantza egoera berean.

IV. KAPITULUA

Tributu gaietako arau-hausteak eta zehapenak

Tributuen arloko arau-hausteak

29. artikulua. 1. Tributu arloko arau-hausteak dira, bai ordenantza honetan bai toki entitateen ogasuna arautzen duten gainerako legezko xedapenetan azaldu eta zehatzen diren ekintzak eta ez-egiteak. Arau-hausteak zabarkeria hutsezkoak badira ere zeha daitezke.

2. Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat hartutako ekintzak edo omisioak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, bereziki, ondoko hauek:

a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak nahiz ordezkoak izan.

b) Jarduteko gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkaria.

c) Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Administrazioari informazioa edo laguntza eman beharrean dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak.

3. Legez arau-haustetzat hartzen diren egintzek edo egin gabe utzitakoek honako kasuetan ez dute erantzukizunik sortuko:

a) Tributu gaietan obratzeko gaitasunik ez dutenek eginak direnean.

b) Ezinbertzekoetan.

c) Erabakia anitzen artean hartua delarik, beren botoa gorde dutenendako edo erabakia hartu zeneko bileran egon gabeendako.

4. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, subjektu pasiboen edo gainerako behartuen tributu egoera erregularizatzean, tokatzen diren kuota eta errekarguez gain, dagokion berandutze interesa eskatuko da.

5. Toki administrazioak arau-hausteei Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela deritzen kasuetan, jurisdizio eskudunari jakinaraziko dio dagokiokeen errua, eta ez dio administrazio prozedurari segidarik emanen epai agintariek epai sendoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Ministerio Fiskalak espedientea itzultzen ez duen bitartean.

Epaileek zigortzeko epaia emanez gero, ez da administrazio zehapenik izanen.

6. Deliturik antzematen ez bada, toki entitateak segida emanen dio zehapen espedienteari epaitegiek frogatutzat jo dituzten gertaerak oinarritzat harturik.

30. artikulua. Arau-hausteak bi motatakoak izan daitezke:

a) Arinak.

b) Larriak.

31. artikulua. Arau-hauste arintzat hartzen da tributuen kudeaketan edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, eskatzen zaizkion tributu-obligazio edo betekizunak ez konplitzea, arau-hauste larriak ez direnean, eta horiek zehapena graduatzeko osagai gisa hartzen ez direnean.

32. artikulua. Arau-hauste larriak honako hauek dira:

a) Tributu-zor osoa edo horren parte bat ez ordaintzea legeek edo kasuan kasuko ordenantzek ezarritako epeetan, salbu hori ordenantza honen 76.2 artikuluarekin bat arautzen bada edo ordenantza honen 75. artikuluan aurreikusitako interes eta errekarguen aplikazioa bidezkoa bada.

b) Salbuespenak, zerga-onurak edo itzulkinak bidegabe baliatu edo erdiestea.

c) Toki entitateak autolikidazio bidez eskatzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztea, epez kanpo aurkeztea edo modu osatugabe edo okerrean aurkeztea.

Zehapenak

33. artikulua. 1. Arau-hausteak zigortzeko, diru bidezko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala aplikatuko da zerga kuotaren, ordaindu gabeko kopuruen eta bidegabe lorturiko onura edo itzulkinen zenbatekoaren gainean.

2. Arau-hauste arin bakoitzak 6,01 eurotik 901,52ra bitarteko zehapena izanen du.

3. Ikuskatzaileen jardunari, haien eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, Udal Administrazioak eskatutako frogak eta kontabilitate-agiriak ez aurkeztea edo horiek erakusteari uko egitea barne, 300,51 eta 6.010,12 euro bitarteko isuna ezarriko da.

4. Arau-hauste larriei diru-isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren %50etik 150era bitartekoa, 35. artikuluan aipatutako gutitzea deusetan galarazi gabe.

Orobat, zilegi izanen da berandutze interesak eskatzea borondatezko epea bukatu eta zerga-egoera erregularizatuko duen likidazioa egiten den egunera bitarteko denboragatik.

Zehapenen graduazioa

34. artikulua. Arau-hauste soilei dagozkien zehapenen graduazioa.

1. Tributu zehapenak graduatzeko honako hauek hartuko dira kontutan:

a) Tributu arloko arau-hausteak behin baino gehiagotan egin diren. Hori horrela ulertuko da subjektu arau-hauslea tributuzko arau-hauste soila egiteagatik zehatu dutenean, administrazio-ebazpen irmoaren bitartez, espedientearen xedea den arau-haustea noizkoa izan eta bortz urte lehenagoko aldian. Inguruabar hori gertatuz gero, gutxieneko zehapenaren portzentajea handituko da, zenbat eta aurreko bost urteetan egindako arau-hauste soilengatik irmoki ezarritako zehapen bakoitzari dagokion gehieneko zehapenaren portzentaje jakin batek jotzen duen kopurua, betiere ondoko irizpideekin bat:

-Aurretik arau-hauste bat izanez gero: %25.

-Aurretik bi arau-hauste izanez gero: %35.

-Aurretik hiru arau-hauste izanez gero: %45.

-Aurretik lau arau-hauste edo gehiago izanez gero: %50.

-Zehapen irmoa bertzelako tributu arau-hauste bat baina zehatzen denaren izaera berekoa egiteagatik bada, zehapenari %15 gehituko zaio, eta %10, mota bereko arau-hauste bakoitzeko bi edo gehiago badira, betiere, %50 gehienez gehitzen ahal delarik.

b) Toki entitatearen ikerketa lanei kontra, uko edo traba egin zaien. Hori horrela ulertuko da tributudunek, behar bezala jakinarazita eta ohartarazita, ez badiete erantzuten Udal Administrazioak tributuez bezainbatean garrantzia duten datu, txosten edo aurrekariak eskatzeko egindako errekerimenduei. Inguruabar hori gertatuz gero, aurreikusitako gutxieneko zehapenari gehieneko zehapenak zenbat jo eta horren %20tik %40ra bitartean gehituko zaio.

c) Arau-haustea egitean iruzurrezko bideak erabili diren edo bertze norbait tarteko egin den. Honi dagokionez, nagusiki honakoak hartuko dira iruzurrezko bidetzat: kontabilitatean funtsezko irregulartasunak izatea eta faktura, frogagiri edo bertze agiri faltsu edo faltsutuak erabiltzea. Inguruabar hori gertatuz gero, aurreikusitako gutxieneko zehapenari gehieneko zehapenak zenbat jo eta horren %25 gehituko zaio.

d) Formazko edo laguntza emateko betebeharrak nork bere kabuz bete ez ote duenedo berandu bete ote duen. Inguruabar hori gertatuz gero, aurreikusitako gutxieneko zehapenari gehieneko zehapenak zenbat jo eta horren %5 gehituko zaio -betebeharra betetzean hiru hilabetetik gora berandutu ez bada-, %10 -berandutzea hiru hilabetetik seira bitartekoa bada-, eta %15 -berandutzeak sei hilabetetik gora jotzen badu-.

e) Zerga kudeaketarako zer-nolako munta duten eman gabeko datu, txosten edo aurrekariek eta, oro har, ez betetzeak eginbide formalak, kontabilitatekoak edo erregistrokoak, eta toki entitateari lagundu edo informatzekoak.

2. Graduatzeko irizpideak batean aplika daitezke. Ezarri beharreko zehapenak zenbat jotzen duen zehazteko, gutxieneko zehapenari aurreko ataletan aplikatzetik sortzen diren zenbatekoak gehituko zaizkio, betiere hortik ateratako zenbatekoak ezin izanen dituelarik gainditu legeek aurreikusitako gehieneko zenbatekoak.

35. artikulua. Arau-hauste larriei dagozkien zehapenen graduazioa.

1) Tributu arloko arau-hauste larriek eragindako zehapenak kasuan-kasuan graduatuko dira, betiere ondoko irizpideekin bat:

a) Tributu arloko arau-hausteak behin baino gehiagotan egin diren. Hori horrela ulertuko da subjektu arau-hauslea tributuzko arau-hauste larria egiteagatik zehatu dutenean, administrazio-ebazpen irmoaren bitartez, espedientearen xedea den arau-haustea noizkoa izan eta bortz urte lehenagoko aldian. Inguruabar hori gertatuz gero, zehapenaren portzentajeari 10 puntu gehituko zaizkio tributu berari dagokion tributu arloko arau-hauste larria egiteagatik ezarritako zehapen irmo bakoitzeko, eta 5 puntu, bertze tributuei dagokien tributu arloko arau-hauste larri aegiteagatik ezarritako zehapen irmo bakoitzeko. Zehapenaren portzentajearen gehikuntza ezin izanen da 10 puntu baino gutxiagokoa izan, ezta 50 baino gehiagokoa.

b) Toki-entitatearen ikerketa-lanei trabak jarri, uko edo aurka egin zaien. Horrelakotzat joko da tributudunek, behar bezala jakinarazita eta ohartarazita, ez erantzutea Udal Administrazioak egindako errekerimenduei, haien tributu-egoera erregularizatzeko abiatutako egiaztapen- eta ikerketa-jarduketetan, baldin eta horietan agerian gelditzen bada arau-hauste larriak egin dituztela. Halako inguruabarrak gertatuz gero, zehapenaren portzentajea 10etik 50 puntura bitarte gehituko da, ondoko irizpideekin bat:

-Subjektu pasiboak behin eta berriz uko egiten badio prozeduran zehar eskatu dizkioten eta tributuez bezainbatean garrantzia duten datu, txosten edo aurrekariak aurkezteari, eta, horren ondorioz, Udal Administrazioak ezin badu eskatutako informazioaren berri izan, zehapenaren portzentajea 30etik 40 puntura gehituko da.

-Subjektu pasiboa ez bada dena delako organoaren aurrean agertzen, gutxienez horretara hiru aldiz deitua izan eta gero, zehapenaren portzentajea 20tik 30 puntura gehituko da. Baldin eta behin eta berriz ez agertzeagatik egoera tributuduna bertan egon gabe erregulatu behar bada, zehapenaren portzentajea 40tik 50 puntura gehituko da.

-Kontra, uko edo traba egiteari dagokionez aurrekoez bertzeko kasuetan, zehapenaren portzentajea 10etik 30 puntura gehituko da.

c) Arau-haustea egitean iruzurrezko bideak erabili diren edo bertze norbait tarteko egin den. Honi dagokionez, nagusiki honakoak hartuko dira iruzurrezko bidetzat: kontabilitatean funtsezko irregulartasunak izatea eta faktura, frogagiri edo bertze agiri faltsu edo faltsutuak erabiltzea. Halako inguruabarrak gertatuz gero, zehapenaren portzentajea ondoko irizpideekin bat gehituko da:

-20tik 45 puntu bitartean, kontabilitatean funtsezko irregulartasunik izanez gero.

-25etik 40 puntu bitartean, faktura, egiaztagiri edo bertzelako agiri edo euskarri faltsurik edo faltsuturik erabiliz gero. Hori ez da horrela interpretatuko, faltsututako agiriek edo euskarriek batera hartuta, horien eraginak atzemandako tributu-zorraren %10 baino gutxiago jotzen badu.

-35etik 50 puntu bitartean, arau-haustea bertze norbait tarteko dela egin bada.

Irizpide horiek zein bere aldetik hartuko dira kontuan, eta zein bere kabuz aplikatuko dira zehapenaren portzentajean zenbat gehitu behar den zehazteko. Zehapenaren portzentajean gehitu beharreko zenbatekoa gehikuntza guztiak batuta zehaztuko da, hori, gehienez ere, 75 puntu izaten ahalko delarik.

d) Aitorpenik aurkeztu ez ote den edo aitorpen faltsu, osagabe edo zehaztugabeak aurkeztu ote diren, horrek tributu-zorra gutxitzea badakar berekin. Horrelakotzat joko da horregatik Udal Administrazioari tributu-zorra zehazteko beharrezkoak diren datuak ezkutatzea, eta horrek zorra gutxitzea badakar berekin, eta horrela ulertuko da, nahiz eta Administrazioak datu horien berri izaten ahal duen, dela hirugarrenen adierazpenen bitartez dela zehapenari dagokionaz bertzeko tributu-kontzeptuen gainean subjektu arau-hausleak egindako adierazpenen bidez, eta datuak kontabilitatean jasota egonda ere. Inguruabar hori gertatuz gero, arau-hauste larri baten kasuan, zehapenaren portzentajea 10 eta 25 puntu artean gehituko da, eta hori ezkutatutako datuek zenbatean gutxitu tributu-zorra eta horren arabera zehaztuko da, ondoko irizpideekin bat:

-%10 baino gutxiago gutxituz gero: ez da handituko.

-%10 baino gehiago eta %25 baino gutxiago gutxituz gero: 10 puntu gehiago.

-%25 baino gehiago eta %50 baino gutxiago gutxituz gero: 15 puntu gehiago.

-%50 baino gehiago eta %75 baino gutxiago gutxituz gero: 20 puntu gehiago.

-%75 baino gehiago gutxituz gero: 25 puntu gehiago.

Ez da halakorik kontuan hartuko subjektu arau-hausleak bere aitorpenean tributu-zorra zehazteko beharrezkoak diren datu guztiak adierazi eta tributu-arauak oker aplikatu dituelako gutxitu bada zorraren zenbatekoa. Inguruabarra ez da, ezta ere, kontuan hartuko jokamoldea ordenantza honen 32. artikuluaren c) letran arau-hauste larritzat tipifikatutakoa denean.

2. Graduazio-irizpideak aldi berean aplika daitezke. Ezarri beharreko zehapenak zenbat jotzen duen zehazteko, gutxieneko zehapenaren portzentajeari aurreko ataletan xedatutakoa aplikatzetik sortzen diren portzentaje-puntuak gehituko zaizkio. Graduatzeko irizpideak gutxieneko diru-zehapenei aplikatuko zaizkie, betiere hortik ateratako zenbatekoek ezin izanen dituztelarik gainditu legeek aurreikusitako gehieneko zenbatekoak.

3. Tributu arloko arau-hauste larrien zehapenen zenbatekoa %30 murriztuko da, subjektu arau-hausleak edo, bertzenaz, erantzuleak adierazten badu egiten zaion erregularizazio proposamenarekin ados dagoela. Murrizketak %40 joko du, bat etortzen badira hala erregularizatze- nola zehapen-proposamenarekin.

Zehatzeko prozedura

36. artikulua. Tributu arloko zehapenak ezartzeko espedientea ez da izanen subjektu arau-hauslearen tributu-egoera egiaztatu eta ikertzeko instruitutako bera, baizik eta bertze bat, eta hartan interesdunari entzunaldia emanen zaio.

Zehapenak erabaki eta ezarriko dituzte tributuen behin-behineko edo behin betiko likidazioak burutzeko egintza administratiboak eman behar dituzten organo berberek.

Erantzukinaren iraungipena

37. artikulua. 1. Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean iraungitzen da edo preskripzioz.

2. Subjektu arau-hausleak hiltzean, gauzatu gabeko tributu eginbeharrak oinordeko edo legaziodunei transmitituko zaizkie, legeria zibilean herentzia eskuratzeari buruz finkatzen dena ukatu gabe. Inoiz ez zaio zehapenik bertze bati transmitituko.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatzen direlarik, haien tributu eginbehar burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei pasatuko zaizkie, eta haiek solidarioki hartuko dute erantzukizun hori, esleitu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.

V. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

Tributu kudeaketa hasteko moduak

38. artikulua. Tributuen kudeaketa honela hasiko da:

a) Aitorpena, aitorpen-likidazioa edo autolikidazioa egitean, edo tributudunaren ekimenez.

b) Ofizioz.

c) Ikerketa bidez.

Tributu-aitorpena

39. artikulua.

a) Tributu-aitorpentzat hartuko da zergapeko egintza baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa emanen zaio zergapeko egintza biltzen edo eratzen duen dokumentua aurkezte hutsari.

b) Inondik inora ere ez da eskatuko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian, aitorpenaren hartu-agiria emanen zaie interesdunei; aitorpenaren kopiak ere horretarako balioko du.

d) Froga agiria aurkeztean, interesdunek eransten ahal diote kopia soil bat edo fotokopia bat, hain zuzen ere, udal administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaien, non ez den erabakitzen ez dela itzuli behar prozedurari buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen, agiria pribatua izateagatik edo bidezkotzat jotzen den bertze arrazoiren batengatik.

Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra

40. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zergapeko egintza gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste soiltzat hartuko da eta dagokion zehapena ezarriko zaio.

Aurkezpenaren ondorioak

41. artikulua.

a) Aitorpena udal administrazioan aurkezteak ez du erran nahi zerga bidezkoa dela ontzat eman edo aitortzen dela.

b) Udal administrazioak aitorpenak eska ditzake, eta datu gehiago ematea ere bai, eta orobat aurkitu diren okerrak zuzentzea ere, ordainarazpenaren likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.

c) Aurreko lerroaldeak aipatzen dituen betebeharrak ez egitea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.

Tributuen likidazioa

42. artikulua.

a) Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du: likidazioa eginen da, tributu-zorra finkatzeko. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.

b) Behin betikotzat hartuko dira:

-Zergapeko egintzaren ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga-oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan edo ez.

-Preskripzio epearen barrenean egiaztatu ez direnak.

c) Aurreko atalean adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, kauziokoak, partzialak edo osokoak izan.

43. artikulua.

a) Likidazioak egiterakoan administrazioak egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, subjektu pasiboari adierazi beharko zaio, handitze hori sorrarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak zehatz azalduz, egiten den likidazioarekin batera.

44. artikulua.

a) Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, honako hauek adierazita:

-Haien funtsezko elementuak.

-Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, bai eta zer epetan eta zein erakundetan paratu behar diren ere.

-Tributu-zorra ordaintzeko tokia, epea eta modua.

b) Subjektu pasiboari behar bezala jakinarazitako likidazio orok behartuko du subjektu pasiboa tributu-zorra ordaintzera.

c) Jakinarazpen akastunak eragina izaten hasiko dira subjektu pasiboak jakinarazi zaiola espresuki onartzen duenean, dagokion errekurtsoa aurkezten duenean edo tributu-zorraren ordainketa egiten duenean.

d) Dena den, subjektu pasiboei pertsonalki emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, bertze edozein baldintza saihestu badute, salbu eta Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatuz epe horretan arau bidezko protesta egin bada.

45. artikulua. Subjektu pasibo batek eta berak ordaindu beharreko tributuen likidazioak egintza batean bateratzen ahalko dira; kasu horretan, kontzeptu guztien oinarriak eta tasak edo kuotak adierazi beharko dira likidazioan, halako eran non metatzen diren likidazioak oro zehazturik eta banakaturik geldituko baitira.

Autolikidazioa

46. artikulua. 1. Autolikidazioa aitorpen mota bat da non tributudunak, Administrazioari tributua likidatzeko behar diren datuak eta bertze datu informatibo batzuk jakinarazteaz gain, tributu-zorra zehaztu eta ordaintzeko egin behar diren eragiketak -zorra nondik sortzen den nahiz zenbat egiten duen zehaztekoak- bere kabuz egiten baititu, edo, honela badagokio, itzuli edo konpentsatu behar zaion kopurua zehazten baitu.

2. Tributudunek, baldin eta tributuen ordenantza partikularrek autolikidazio-sistema onartzen badute, tributu-zorraren aitorpen-likidazioa aurkeztu beharko dute, eta zenbatekoa ordaindu, entitate laguntzaile baimenduen bidez, betiere dagokien ordenantzak zehazten duen epearen barnean.

3. Tributudunek aurkeztutako autolikidazioak behin-behinekoak izanen dira, eta egiaztatzen eta ikuskatzen ahalko dira. Udal Administrazioak, beharrezkoa izatera, behar den likidazioa eginen du, betiere aitorpenean adierazitako datuekin, horri erantsitako agiriekin eta Administrazioak berak dituen aurrekariekin bat. Baldin eta subjektu pasiboak tributuzko arau-haustea egin badu, kasuan kasuko zehapen espedientea irekiko da.

4. Baldin tributudun batek autolikidazio batek bere interes bidezkoak nolabait kaltetu dituela uste badu, autolikidazio hori zuzentzeko eskatzen ahalko du. Subjektu pasiboa likidatu behar zen kuota baino handiago bat ordaintzera bultzatu duen autolikidazioa zuzendu behar izanez gero, Udalak bidegabeko diru-sarrerak itzuliko ditu, bai eta berandutze interesa ere.

47. artikulua. 1. Tributudunek autolikidazio osagarriak edo aitorpen edo jakinarazpen osagarri edo ordezkoak aurkezten ahalko dituzte, horretarako ezarritako epean edo epe hori gainditu eta gero. Azken kasu horretan, garaiz kanpokotzat hartuko dira.

2. Tributudunek aitorpen edo jakinarazpen osagarri edo ordezkoak aurkezten ahalko dituzte, lehenago aurkeztutakoak osatu edo ordezkatzeko, betiere mota batekoak edo bertzekoak diren adierazita.

Tramitatzeko epeak

48. artikulua.

a) Ordenantza partikularretan tramite bakoitza egiteko zein izanen diren bete beharreko epeak adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren egunera arteko denbora; betiere hori galarazteko behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira behintzat.

b) Administrazioak epeak betetzen ez baditu ere, horrek ez du erran nahi administrazio ekintza iraungi egiten dela, baina, hala ere, interesdunei arrangura erreklamazioa aurkezteko baimena ematen die.

c) Tramitazio akatsen kontrako kexako erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, bereziki, akats horiengatik prozedura gerarazten bada, jarritako epeak hausten badira edo arazoa behin betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen tramiteak egiten ez badira. Kexa baiesten bada, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekiko da, horretarako arrazoirik izanez gero.

Zergadunen zentsuak

49. artikulua. Ordenantza partikularrean berean zehazten diren kasuetan, udal administrazioak, interesdunen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenaren ondoan, dagozkion zergadunen erroldak prestatuko ditu. Zergadunen errolda, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta erabiliko da Udalak paratzen duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela.

50. artikulua.

a) Zergadunen zentsua eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak onesteko, egin beharko da erreklama daitekeen administrazio egintza bat, eta aldaketak subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaizkie legeak agindu bezala.

b) Erroldan gerora zernahi alta, baja edo aldaketarik sor dezakeen mudantzaren berri eman beharko dio zergadunak udal administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

51. artikulua. Zergadunen zentsuek zerga gaietarako agiri balioa izanen dute, haiek erabiliko baitira zerrenda, ordainagiri eta kobrantzako bertzelako agirietan, kasuan kasuko ordainarazpena gauzatzeko.

VI. KAPITULUA

Ikerketa eta ikuskapena

Ikerketa

52. artikulua. Udal administrazioak ikertuko ditu zergapeko egintza osatzen edo baldintzatzen duten gertaera, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko du karga-oinarriaren balorazioa.

53. artikulua. Ikerketa egiteko, subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta idazpenak aztertuko dira, eta orobat ondasunak, elementuak, ustiapenak eta tributua zehazteko beharrezko diren bertze aurrekari guztiak, informazioa ematen badute.

54. artikulua. Subjektu pasiboek kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasuan-kasuan ezar daitezkeen gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzeko betebeharra dute.

Tributu Ikuskaritzaren eginkizunak eta antolamendua

55. artikulua.

a) Udaleko Tributu Ikuskaritzari dagokio subjektu pasiboen eta gainerako tributudunen zerga egoera ikuskatzeko eginkizuna, Udalarekiko zerga betebeharrak eta eginbeharrak zehazki konplitzen dituzten ala ez egiaztatzeko, eta, hala balegokio, beharrezko erregularizazioa egiteko.

b) Manu hori betetzeko, ondoko eginkizunak gauzatu beharko ditu:

Zergapeko egintzak ikertzea, Udal Administrazioak kontuan hartu ez dituenak aurkitzeko eta haiek subjektu pasiboari edo tributudunari eratxikitzeko.

Aitorpenak egiaztatzea, egiazkoak direla eta arauak zuzen aplikatu direla segurtatzeko.

Proposatzea, hala egokituz gero, egiaztatze- eta ikertze-jarduketen ondoriozko tributu-likidazioak.

Norberaren ekimenez edo Administrazioaren gainerako organoek eskatuta, partikularren edo bertze erakundeen gainean egin beharreko ikerketa edo informazio lanak egitea, baldin eta zuzenean nahiz zeharka tributuen aplikazioa eragiten ahal badute.

Errenten, produktuen, ondasunen eta zergapeko egitateak dituen elementuen balioa egiaztatzea.

Zerga-onurak eman edo jasotzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

Subjektu pasiboei eta gainerako tributudunei arau fiskalen edukia eta horien ondoriozko betebeharren nahiz eskubideen ezaugarriak jakinaraztea.

Bertze edozein jarduketa, baldin eta arauek kasuan-kasuan ezarritako egiaztapen prozedura bereziek sortuak badira, betiere bereziki zainduta erroldetan egon behar duten subjektu pasiboak haietan behar bezala sarturik egon daitezen.

Udal Administrazioko organo eskudunek ematen dizkioten gainerako guztiak.

56. artikulua.

a) Ikuskapen-jarduketak Udaleko Tributu Ikuskaritzari atxikitako funtzionarioek eginen dituzte, betiere Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuak tributuen ikuskaritzari esleitzen dizkioten eskumenekin bat. Aurrekoa gorabehera, prestatzeko bakarrik diren jarduketak, edo tributuen arloan garrantzitsu diren egitate edo inguruabarrak egiaztatzekoak edo frogatzekoak, funtzionario ez diren bertze langile publikoei ere ematen ahal zaizkie.

b) Tributu Ikuskaritzako funtzionarioak, ikuskatze-eginkizunak betetzen ari direnean, agintaritzaren agente gisara joko dira, haiei, zerbitzu-egintzetan edo horiek medio, dela hitzez dela egitatez gogor, eraso edo desmen egiten dietenen administrazio- zein zigor-erantzukizuna zedarritzerakoan.

Agintariek, euren izaera edozein izanik ere, eta, oro har, eginkizun publikoak betetzen dituztenek laguntza eta babesa emango dizkiete Tributu ikuskaritzako funtzionarioei eta gainerako langileei, horiek halakorik eskatzen dutenean. Hori egin ezean, kasuan kasuko erantzukizunei egin beharko zaie aurre.

c) Ikuskariek agiria edo bertze identifikazioren bat edukiko dute, beren eginkizunak gara ditzaketela egiaztatzeko.

Ikuskapen jarduketak

57. artikulua. 1. Udaleko Tributu Ikuskaritzak objektibotasunez eginen die zerbitzu interesdunei, eta legeei eta Zuzenbideari erabat men eginik ariko da, Konstituzioan ezarritako printzipio hauekin bat: eraginkortasuna, hierarkia, deszentralizazioa, pilaketarik eza eta koordinazioa.

2. Bere eginkizunak gauzatzean, bere agintea eta betebeharrak murriztu gabe, Udaleko Tributu Ikuskaritzak behar den kortesia agertuko du, eta interesdunei nahiz, orokorrean, jendeari ahalik eta begirune handiena gordeko die; gainera, ikuskapen jarduketei dagokienez, informazio guztia emanen die, bai haien eskubideei eta bai tributu-obligazioei zein administrazioarekiko harremanetan izan beharreko jokabideari buruz, haien tributu-betebeharrak errazago bete ditzaten.

Udaleko Tributu Ikuskaritzako funtzionarioek erabateko sekretua gorde beharko dute, karguaren eraginez ezagutzen dituzten gaiei dagokienez, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 105.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ikuskapen arloko eskumenak dituzten organoetako edo egoitzetako langile guztiek ere sekretua gordetzeko betebehar horri heldu beharko diote, beren lanpostuak direla medio dakizkiten egitateen gainean, aurreko atalean ezarritakoa haiei ere aplikatzekoa delarik.

58. artikulua. 1. Ikuskapen jarduketak hauek izaten ahal dira:

Egiaztatu eta ikertzea.

Tributuen arlorako garrantzia duen informazioa eskuratzea.

Txostenak egin eta aholku ematea.

Jarduketa horien irismena eta edukia Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduan daude zedarriturik.

Udaleko Tributu Ikuskaritza, berezko dituen eginkizunak gauzatzean, kasuan-kasuko organo eskudunak onetsitako ikuskapen jarduketei buruzko planei egokituko zaie, deusetan ukatu gabe aktuarioen ekimena, betiere eraginkortasun eta aukera printzipioekin bat.

2. Bertze tributu administrazioekin lankidetzan ari behar duenean, Udaleko Tributu Ikuskaritzak haiekin koordinatuko ditu planak eta jarduketa programak, halako eran non jarduketa horiek kasuan kasuko lankidetza-erregimenaren arauetan aurreikusitako irismena izanen baitute.

Ikuskaritza Zerbitzuak balorazio-jarduketak egiten ahalko ditu, tributuen edo diru-bilketaren kudeaketaren ardura duten bertze organoek eskatuta.

59. artikulua. 1. Egiaztapen eta ikerketa jarduketak honako toki hauetan egin ahal izanen dira:

Tributudunaren zerga-egoitzean edo ordezkariaren egoitzan nahiz bulegoan, baldin eta azken hori Villatuertako udal mugapean badago.

Zergapeko jarduketa guztiak edo batzuk egiten diren tokian.

Zergapeko egitatearen frogaren bat dagoen tokian, froga hori partziala bada ere.

Villatuertako Udalaren bulegoetan.

Udalaren Tributu Ikuskaritzak kasu bakoitzean jarduketak egiteko tokia zehaztu eta toki hori kasuan kasuko jakinarazpenean jasoaraziko du.

2. Jarduketen denbora Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduan horri buruz ezarritakoarekin bat zehaztuko da.

3. Tributudunak ordezkari baten bitartez aritzen ahalko dira, halako eran non hark ordezkari dela egiaztatu beharko baitu; halako kasuetan ulertuko da tributudunekin egin direla kasuan kasuko jarduketak.

60. artikulua. 1. Udalaren Tributu Ikuskaritzaren jarduketak hasteko moduak ondokoak izanen dira:

Tributu Ikuskaritzaren ekimenez, horretarako aurreikusitako plan berezien ondorioz.

Organo eskudunak idatziz eta arrazoituta emandako aginduaren ondorioz, betiere aurrez ikuskapen plana aldatuta.

Tributudunak eskatuta, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 138. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Salaketa baten ondorioz. Kasu honetan, salatzailea ez da interesduntzat joko, salaketaren ondorioz hasiko den ikerketa-jarduketan, ezta halako gisara errekurtsorik aurkeztu edo erreklamaziorik egiteko legitimatutzat ere, eta nabarmen funsgabeak diren salaketak bertze izapiderik egin gabe artxibatzen ahalko dira.

2. Udaleko Tributu Ikuskaritzaren jarduketak jakinarazpena eginda has daitezke, edo aurrez jakinarazpenik egin gabe, interesdunaren bulego zein instalazioetan edo zergapeko egitatearen froga partzialen bat non egon eta toki horretan agertuta. Jarduketok Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduan ezarritako irismenak, eskumenak eta ondorioak izanen ditu.

3. Egiaztapen, ikerketa eta likidazio arloko jarduketak egiteko, 2 urteko epea izanen da, gehienez ere, tributudunari jarduketa horien hasiera jakinarazten zaionetik jarduketok eraginen duten administrazio-egintza eman bitarte.

Epe hori kontatzeko, ez dira zenbatuko tributudunari leporatzeko moduko luzapenak ezta justifikaturiko etenaldiak ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduaren 28. artikuluan adierazitakoaren arabera.

4. Jarduketak eginbideetan, jakinarazpenetan, txostenetan eta aktetan jasoko dira. Agiriok Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduan ezarritako eginkizun, helburu eta ondorioak izanen dituzte.

Ikuskapen jarduketen agiriak

61. artikulua. 1. Eginbideak Tributu Ikuskaritzak ikuskapen prozedura bitartean ematen dituen agiriak dira, prozeduraren instrukzioan komenigarritzat jotzen diren egitateak edo gertaerak zein tributu arloko ikuskapenaren jasotzailearen edo jasotzaileen adierazpenak jasotzeko.

2. Eginbideetan ez dago tributu-likidazioei buruzko proposamenik.

3. Eginbideetan horiek emateko tokia eta data jasoko dira, baita zein egoitza, bulego edo etxebizitzetan egiten diren ere; halaber, eginbidea sinatzen duten Tributu Ikuskaritzako funtzionarioen identifikazioa ere jasoko da, eta jarduketetan parte hartzen duen pertsonaren izen-deiturak, NAN zenbakia eta sinadura nahiz esku hartzeko duen izaera edo ordezkapena ere; era berean, jarduketen jasotzaile den tributudunaren nortasuna ere jasoko da, eta, azkenik, eginbidearen edukia osatzen duten egitateak edo gertaerak.

4. Eginen diren eginbideen ale bat emanen zaio, beti, jarduketetan parte hartzen duen pertsonari. Ale hori jaso nahi ez badu, Zuzenbidean onartutako bertze edozein bide erabiliz bidaliko zaio. Pertsona horrek eginbidea sinatu nahi ez badu, edo sinatu ezin badu, edo nola egin ez badaki, hori eginbidean jasoko da, kasuan kasuko kopia ematea ezertan galarazi gabe, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera.

62. artikulua. 1. Jakinarazpenak Tributu Ikuskaritzak bere eginkizunak betetzean edozein pertsonarekin harremanak edukitzeko erabiltzen dituen agiriak dira.

2. Jakinarazpenetan, Tributu Ikuskaritzak egitateak edo gertaerak jakinarazi eta behar diren errekerimenduak egin ahalko dizkie interesdunei. Jakinarazpenak gauzatzen diren eginbideen edukian txertatu ahal izanen dira.

3. Jakinarazpenak, Ikuskaritzak sinatu ondoren, interesdunei jakinaraziko zaizkie, legeek agindutako eran, eta zein aktuariok igorriak diren eta horrek berak sinatuko ditu.

4. Jakinarazpenetan hau adieraziko da: non eta noiz egin diren, pertsonaren edo erakundearen identitatea, nora zuzentzen diren, bidaltzailearen identifikazioa eta sinadura, jakinarazten diren egitateak edo gertaerak eta jakinarazpenaren bitartez egiten den eskaeraren edukia. Jakinarazpenek interesdunei ikuskapen jarduerak hasi direla jakinarazteko balio badu, bertan jakinarazpenak eragiten duen preskripzioaren etetea adierazi beharko da.

5. Jakinarazpenen bina kopia eginen dira, eta Ikuskaritzak kopia bat gordeko du.

63. artikulua. 1. Tributu Ikuskaritzak, ofizioz edo hirugarrenek eskatuta, honako txosten hauek bidaliko ditu:

Antolamendu juridikoaren arabera manuzkoak diren txostenak.

Administrazioko bertze organo nahiz zerbitzu batzuek edo botere legegileak zein judizialak eskatzen dizkioten txostenak, legeetan ezarritakoaren arabera.

Tributuak aplikatzeko behar diren txostenak, eta halakoetan, txostenak bidaltzeko egokitasuna arrazoitu beharko da.

2. Bereziki, Tributu Ikuskaritzak txostena eman beharko du, ondoko kasuetan:

Abiarazitako desadostasun- edo aurretiazko froga-aktak osatzeko.

Zergen oinarriak zeharka kalkulatzeari buruzko araubidea aplikagarria denean edo zantzu metodoak erabiltzea bidezkoa denean.

Lege iruzurra adierazteko prozedura berezia abiarazten denean, tributu aferetan.

Adostasunez sinaturiko ikuskapen akten ondoriozko likidazioen gainean ezartzen diren errekurtsoak edo erreklamazio ekonomiko-administratiboak egiten direnean.

Ogasun Publikoaren kontrako delituaren aztarnarik atzematen bada, organo judizial eskudunari edo Ministerio Fiskalari igorri beharreko espedienteari eransteko.

3. Aktuarioak, tributuak aplikatzeko beharrezkotzat jotzen badu, txostena eman ahal izanen du, hori egiteko egokitasuna arrazoituz. Orobat, Tributu Ikuskaritzak txostena eman dezake, subjektu pasiboaren edo erantzulearen ondasunen nahiz eskubideen egoera deskribatzeko eta, horrela, likidaturiko tributu-zorren kobrantzari dagokion bilketaren kudeaketa errazteko.

4. Tributu Ikuskaritzaren txostenek, akta batean jasotako likidazio proposamenaren osagarri direnean, proposamen horrek euskarri dituen egitateak eta zuzenbideko funtsak jasoko dituzte.

64. artikulua. 1. Aktak Tributu Ikuskaritzak egiaztapen eta ikerketa arloko jarduketen emaitzak jasotzeko egiten dituen agiri publikoak dira, tributudunaren tributu egoera egoki jotzen duen moduan erregularizatzeko proposaturik edo egoera hori zuzena dela aldarrikatuta.

2. Tributu Ikuskaritzak egindako aktak agiri publikoak dira, eta haien formalizazioa eragin duten egitateen frogagarri, kontrakoa frogatu ezean.

3. Ikuskapen aktetan tributudunek onartutako egitateak egiazkotzat jotzen dira, eta ezin izanen dira zuzendu, egitatezko errakuntza egin dela frogatzen ez bada.

65. artikulua. 1. Ikuskapen jarduketen emaitza dokumentatzeko, aktek ondokoen aipuak jaso behar dituzte, gutxienez:

Formalizazioaren tokia eta data.

Akta sinatzen duten aktuarioen identifikazio pertsonala.

Tributudunaren izen-deiturak edo sozietate izena, osorik, identifikazio fiskalaren zenbakia eta haren zerga egoitza, bai eta jarduketetan parte hartzen duen pertsonaren izen-deiturak eta identifikazio fiskaleko zenbakia ere, jarduketetan parte hartzeko duen izaera edo ordezkapena adierazita.

Jarduketak hasteko data.

Zergapeko egitatearen edo tributu arloko betebeharraren egitatezko baldintzaren oinarrizko elementuak nahiz hura subjektu pasiboari eratxikitzekoak, bai eta erregularizaziorako zuzenbideko oinarriak ere.

Orobat, interesdunak Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 85. artikuluaren babesean alegaziorik aurkeztu duen ala ez ere jasoko da, eta alegaziorik aurkeztu badu, horien balorazioa egin beharko da.

Interesdunaren tributu egoeraren erregularizazioa, aktuarioek bidezkotzat joa; halakoetan, tributudunari kuota, errekargu, eta berandutze interes gisara galdaturiko tributu zorra adierazi beharko da.

Tributudunaren adostasuna edo desadostasuna.

Aktaren ondoko prozeduraren tramiteen adierazpena; eta, akta adostasunekoa denean, horren ondoriozko likidazio egintzaren aurka aurkez daitezkeen errekurtsoak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta haiek aurkezteko epea.

2. Tributuduna enpresaburu edo profesionala denean, eta zer tribututarako garrantzizko jo eta horien kasuan, interesdunaren derrigorrezko liburuen edo erregistroen egoera jaso beharko da aktan, ikusitako akatsak edo hutsak adieraziz; bertzenaz, adierazi beharko da ondoriozta daitekeela horiek aztertu eta gero ez dagoela akatsik, kasuan kasuko zergaren ordainarazpenari begira funtsezko denik.

3. Egiaztatu beharreko aldi osorako akta bat eta bakarra egin ahal izanen da, tributu edo zerga-kontzeptu bakoitzeko. Hala eta guztiz ere, likidazioak banan-banan egin beharko dira, zerga-aldi bakoitzerako.

4. Udaleko Tributu Ikuskaritzak horretarako onetsitako eredu ofizialetan eginen ditu bere aktak.

66. artikulua. 1. Aurretiko aktek behin-behineko likidazioak eraginen dituzte, organo eskudunek eginen dituztenak.

2. Bidezko izanen da aurretiko akta bat abiaraztea, ondoko kasuetan:

a) Subjektu pasiboak Tributu Ikuskaritzak zerga egoera erregulatzeko egin dion proposamenaren alderdi batzuk baino onartzen ez dituenean. Kasu honetan, subjektu pasiboak adostasuna zein kontzeptu eta elementurekin espresuki adierazi eta horiek aurretiko aktan jasoko dira, eta desadostasun akta eginen da, gainerako kontzeptuei buruz. Akta horietako bakoitzean bertzearen formalizaziori buruzko aipua jasoko da. Aurretiko aktaren ondorioz egindako likidazioa konturakoa izanen da, aldi berean abiarazitako desadostasun aktaren ondorioz dela behin-behineko dela behin betiko gisara eginen den aktaren konturakoa, alegia.

b) Ikuskaritzak zergapeko egitate edo oinarrien egiaztapena eta ikerketa burutu ezin izan dituenean, baldin eta jarduketak eten beharra badago, betiere behin-behineko likidazioa egiten ahal delarik.

c) Bertze edozein egitatezko baldintzatan, baldin eta aurrekoen antzekotzat jotzen bada.

3. Tributu Ikuskaritzak aurretiko akta bat ematen duenean, espresuki adierazi beharko du hori, halako eran non azaldu beharko baititu akta hori horrela egitera behartu duten inguruabarrak eta zergapeko egitatearen edo horren balorazioaren elementuak, betiere Ikuskaritzak zein elementu egiaztatu eta horiek berak kontuan hartuta.

67. artikulua. 1. Zorpekorik gabeko aktak dira tributudunak zorrik ordaindu beharrik gabeko likidazioa ekartzen dutenak. Zorpekorik gabeko aktak behin egiaztatuta adostasuna adieraztekoak izan daitezke, edo tributudunaren egoeraren erregularizazioa ekar dezakete. Tributu Ikuskaritzak tributudunaren tributu egoera zuzena dela uste badu, aktan jasoko du, eta akta horretan berean zehaztuko ditu adostasunak barne hartzen dituen kontzeptuak eta aldiak. Akta horri "akta egiaztatu eta adostua" erranen zaio.

2. Orobat, akta eginen da Ikuskaritzak subjektu pasibo baten tributu egoeraren erregularizazioa bidezkoa jo eta horrek Udalarekiko tributu zorrik eragiten ez badu. Nolanahi ere, subjektu pasiboa ados dagoen ala ez adieraziko da.

68. artikulua. 1. Haien izapideei dagokienez, Ikuskaritzaren aktak adostasunezkoak edo desadostasunezkoak izan daitezke, interesdunak egindako likidazioaren proposamena, ikuskapen aktan jasoa, osorik onartzen duen edo ez.

2. Nolanahi ere, tributu ikuskapenaren aktak bi alderdiek sinatuko dituzte, eta interesdunari ale bat emanen zaio. Interesduna azaltzen ez denean, akta sinatu nahi ez duenean edo horren ale bat jaso nahi ez duenean, akta desadostasuneko gisara bideratuko da. Interesdunak akta sinatzen ez badaki edo sinatu ezin badu, aktuarioak egoera hori jaso beharko du.

3. Akta hauek bideratzerakoan, men eginen zaio ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren 55 eta 56. artikuluetan xedatutakoari, Dekretu horrek onetsi baitzuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamendua.

69. artikulua. 1. Zergapeko egitatearen aurrez eraturiko froga badago, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 136.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, akta tributuduna edo bere ordezkaria bertan egon beharrik gabe egin ahal izanen da. Zergapeko egitatearen aurrez eraturiko froga existituko da, baldin eta egitatea frogatzat jotzen ahal bada, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 106. artikulutik 111.era bitarteko artikuluetan frogak baloratzeko jasotako arauen arabera, betiere. Aktan, frogatzeko erabilitako egitate eta baliabideak adieraziko dira, behar den bezain zehatz adierazi ere, eta hari aktuarioaren txostena ere erantsiko zaio.

2. Akta formalizatu baino lehen, tributudunari kasuan kasuko prozedura abiarazi dela jakinaraziko zaio, eta hamabortz eguneko epea irekiko da, eta hartan espedientearen berri emanen zaio, interesdunak bere eskubideen aldeko alegazioak egin eta bidezko agiri nahiz ziurtagiri guztiak aurkez ditzan.

Bertze arauetara igortzea

70. artikulua. Tributu ikuskaritzaren eskumen eta jarduketekin, aktak zein tributu-likidazioak bideratzearekin eta zehapen prozedurarekin ikusteko duten afera guztietarako eta, oro har, ordenantza honetan xedatu ez den orotarako, men eginen zaio Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean eta ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Tributu Ikuskapenari buruzko Erregelamenduan xedatutakoari.

VII. KAPITULUA

Diru-bilketa

Ordainketa aldiak

71. artikulua.

a) Diru-bilketa egin daiteke:

-Borondatezko aldian.

-Derrigorrezko aldian.

b) Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Derrigorrezko ordainketaren aldian, indarra duen legeriari atxikiz, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere eginbeharra betetzen ez badu, diru-bilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez.

c) Borondatezko epean ordainketa geroratu, zatikatu edo konpentsatzeko eskaera aurkeztuz gero, espediente horiek bideratu bitartean ezin izanen da premiamendu aldia hasi.

Isun baten kontra errekurtso edo erreklamazioa behar den moduan eta epean aurkeztuz gero, premiamendu aldia ezin izanen da hasi harik eta zehapena administrazio-bidean irmo bilakatu eta borondatez ordaintzeko aldia bukatu arte.

Zorren sailkapena diru-bilketari dagokionez

72. artikulua.

a) Udal agintariek eginiko likidazioen ondorioz sortutako tributu-zorrak, diru-bilketari dagokionez, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatutakoak.

b) Jakinarazi beharrekoetan ezinbertzekoa da jakinarazpena igortzea, subjektu pasiboak tributu-zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.

c) Jakinarazpen gabeko zorrak dira bana-banako jakinarazpenik behar ez dutenak, subjektuek aurretik ezagunak dituzten zergadun erroldetatik datozelako.

Konparaziora, epez epe errezibo bidez kobratu beharreko tributuetan, behin errolda, padroi edo matrikula hartan alta hartuaren likidazioa jakinarazi denean, zilegi izanen da hurrengo likidazioak multzoka jakinaraztea, ediktu bidez horren berri emanez, baldin likidazio horiek lehengoen berdin-berdinak badira, edo izan diren aldaketak orokorrak badira.

d) Norberak likidatuak dira subjektu pasiboak, aitorpen-likidazio baten bitartez, tributu-zorra aldi berean ordaintzen duenean.

Ordainketa tokia

73. artikulua. 1. Villatuertako Udalaren aldeko zorrak ondokoetan ordaindu ahalko dira, kasuen arabera:

a) Udaleko Diruzaintzan.

b) Diru-bilketan laguntzen duten kreditu-entitateetan, baldin eta zorrak ordainagiri edo ordainketa gutunen bidezko kobrantzei badagozkie.

c) Villatuertako Udalaren web gunera joaz (www.villatuerta.es), baldin eta zor horiek ordaintzeko modu hori ezarrita badute.

2. Diru-bilketan laguntze aldera kreditu-entitateei emandako baimenek edo haiekin formalizatutako hitzarmenek ez dituzte inolaz ere haiek diru-bilketarako organoak bilakatuko.

3. Baldin eta ordainketa 1. puntuko a), b) edo c) letretan ezarritako lekuetan egiten bada, dirua jasotzen duen pertsonak ordainketa egiaztatzeko agiria emanen du, baliozkotze mekanikoa eginez edo entitatearen zigilua eta kutxazainaren sinadura jarriz, ordaintzaileak aurkeztutako ordainagiriaren edo ordainketa-gutunaren gainean; hartan diru-sarrera zein datatan egin den adieraziko da. Ordainketa modu telematikoaren bidez egiten bada, ordaintzaileak ordainagiria eskatzen ahalko du Udal Diruzaintzan

Ordainketa epeak

74. artikulua. Tributu-zorrak honela ordainduko dira:

1. Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

2. Epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, banan-banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitako epean; borondatezko ordainketarako epearen lehenbiziko eta azkeneko egunak zehaztuko dira, tributu horiei dagozkien kuotak onesten dituen ebazpenean.

Kobratzeko epea zein den multzoka jakinaraziko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean.

Lur-ondasunaren gaineko kontribuzioa ordaintzeko epea hura arautzen duen ordenantzan ezarritakoarekin bat xedatuko da.

3. Subjektu pasibo berak autolikidatutako zorrak, dagozkien aitorpenak aurkezterakoan ordaindu beharko dira, tributu bakoitza arautzen duen Ordenantzak seinalatzen dituen egun eta epeetan, eta hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zergapeko egintza sortzen den egunetik aurrera.

Korrituak eta errekarguak

75. artikulua. 1. Premiamendu aldiaren hasierak berandutze interesak eta epeari dagozkion errekarguak sortuko ditu, betiere borondatezko aldian ordaindu gabe gelditu den zorraren gainean.

2. Tartean eten, geroratze edo zatiketarik izan ez delarik ordaindu gabeko tributu-zorra ordaintzen baldin bada, betiere premiamenduzko probidentzia jakinarazi baino lehen, errekargua %5 izanen da.

3. Behin premiamenduzko prozedura hasita, zorra ordaintzeko ezarritako epea bukatu baino lehen ordainduz gero, premiamenduzko errekargu murritza aplikatuko da, hau da, %10.

4. Premiamendu errekargu arrunta %20 izanen da eta aurreko ataletan aipatu inguruabarretako bat ere ez denean aplikatuko da.

5. Berandutze interesak eta premiamenduzko errekargu arrunta bateragarri izanen dira.

6. Halaber, zordunak premiamenduzko probidentziaren kostuak ordaindu beharko ditu.

76. artikulua. 1. Behin ordainketaren mugaeguna iritsita, ordainketa egin gabe, berandutze interesak sortuko dira.

Halaber, berandutze interesa egintzaren betearazpena eteten den kasuetan galdatuko da, bai eta geroratzeetan, zatiketetan edo edozein motatako luzapenetan ere.

Nolanahi ere, zorraren zenbateko osoa bermatzen bada, dela kreditu entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal solidario bidez dela kauzio aseguruaren egiaztagiriaren bidez, galda daitekeen berandutze interesa diruaren legezko interesa izanen da, betiere diru-sarrera egiten den egunera artekoa.

2. Aitorpen-likidazioei edo autolikidazioei dagozkien diru-sarrerei, haiek epetik at baina aldez aurretik errekerimendurik izan gabe aurkeztu badira, bai eta epetik at eta aurreko errekerimendurik gabe aurkeztutako aitorpenek eragindako likidazioei ere, ondoko errekarguak eginen zaizkie:

a) Diru-sarrera egiteko edo aitorpena aurkezteko borondatezko epea amaitu eta ondoko hiru hilabeteetan gauzatzen badira horiek, %5eko errekargua aplikatuko da, eta ez dira galdatuko bertze zenbait kasutan galda zitezkeen berandutze interesa eta zehapenak.

b) Behin 3 hilabete horiek igarota, baina diru-sarrera egiteko edo aitorpena aurkezteko borondatezko epearen ondoko hamabi hilabeteak igaro gabe, %10eko errekargua aplikatuko da, eta ez dira galdatuko bertze zenbait kasutan galda zitezkeen berandutze interesa eta zehapenak.

c) Behin diru-sarrera egiteko eta aitorpena aurkezteko borondatezko epearen ostean 12 hilabete igaro eta gero, errekargua %20 izanen da, eta ez dira galdatuko bertze zenbait kasutan galda zitezkeen zehapenak. Halako kasuetan, beranduntze interesak galdatuko dira, halako eran non halakotzat joko baitira 12 hilabeteko epe hori amaitu eta kasuan kasuko ordainketa egin bitarte sortutakoak.

Errekargu horiek premiamendu errekarguarekin batera galdatzen ahalko dira, baldin eta tributua ordaintzera beharturik daudenek ez badute dirua sartzen aitorpen-likidazioa edo epetik kanpoko autolikidazioa aurkeztearekin batera.

Ordaintzeko modua

77. artikulua. 1. Tributu zorrak ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:

a) Indarra duen dirua.

b) Banku txekea.

c) Villatuertako Udalaren web gunera joaz eta kreditu- edo kargu-txartela bidez, datafonoa paratua duten ordainketa-tokietan.

d) Legeek onartutako bertze hainbat bitarteko erabilita.

2. Ordainketa banku-txekearen bidez egiten bada, merkataritzako legeriak eskatzen dituen baldintzez gain, honako hauek ere bete beharko ditu:

a) Izenduna izatea, Villatuertako Udalaren alde.

b) Entrega egiten den egun bereko data izatea edo aurreko bi egunetakoa.

c) Entitate libratuak adostua edo ziurtatua egotea.

d) Libratzailearen izena edo sozietate izena, sinaduraren azpian argi-argiro adierazia.

Txekea entregatzeak txekea pagatzen denean libratuko du zorduna bertan ageri den zenbatekoan. En tal caso, surtirá efectos desde la fecha de su entrega. Txeke bat partez nahiz osorik dirutzen ez bada, borondatezko aldia iraganda, administrazioaren premiamendu prozeduraren bidea erabiliz galdatuko da haren zenbatekoa; txekea egoki adostua edo ziurtatua bazegoen, bera adostu edo ziurtatu zuen entitateari galdatuko zaio; bertzenaz, zordunari.

78. artikulua. 1. Diru-bilketan laguntzen duten kreditu entitateetan ordaintzeko, ordaindu behar duenari emanen zaion ordainagiria edo ordainketa gutuna aurkeztu beharko da aitzinetik. Baldin eta ordaindu behar duenak ordainagiria galtzen badu, edo hori ez badu eskura, aldizka kobratzekoak izaki banakako jakinarazpena nahitaezko ez duten tributu-zorrak ordaintzeko, kopia bat eskatu beharko dio Udal Administrazioari, ordainketa egin baino lehen.

Ordainagiria, gordailu entitate laguntzaileak behar bezala zigilatuta, haren bidez ordaindutako zorrak ordaindu izanaren egiaztagiri bilakatzen da.

Zordunak kreditu entitateari ordaintzeko emandako aginduek ez dute eraginik izanen, berez eta haiek bakarrik, Udalaren aitzinean, deusetan ukatu gabet agindua eman duenak kreditu-entitatearen kontra agindua ez betetzeagatik gauzatu ditzakeen ekintzak.

2. Tributu zorrak ordainagiri bidez aldizka kobratzekoak badira, haien ordainketa kreditu entitateetan irekitako kontuetara helbideratzen ahalko da, halako eran non horiek subjektu pasiboaren administratzaile modura jokatu eta horrek baimendutako zorrak ordainduko baitituzte.

Helbideratzeak baldintza bakarra du: idatziz ohartaraztea Villatuertako Udalari eta dagokion kreditu entitateari helbideratze hori zein zerga kontzepturi buruzkoa den; hori zorra ordaintzeko borondatezko aldia hasi eta, gutxienez, bi hilabete lehenago egin behar da.

Helbideratzeko erabakia aldizkako ordainagiri bat ordaintzerakoan ere jakinarazten ahal zaio diru-bilketan laguntzen duen kreditu entitate bati. Helbideratze horrek hurrengo aldiari dagokion ordainagaritik aitzina hartuko du indarra.

Helbideratzearen balioa epemugarik gabea izanen da, baldin eta interesdunak ez badu baliogabetzen, edo kreditu entitateak gibelera egiten, edo, bertzenaz, Udal Administrazioak, justifikatutako arrazoiak direla medio, haren baliogabetasuna aitortzen ez duen bitartean.

3. Geroko mugaeguna duen ordainagiri baten kobrantzak ez du lehenagokoak ordaindu direla erran nahi, eta ez du zorpekoak direnak eskuratzeko Udalak duen eskubidea iraungitzen ere.

Ordainketa geroratzea eta zatikatzea.

79. artikulua. Geroratzea edo zatikatzea eskatzeko zer baldintza behar diren, haiek erdiesteko zer jardunbide segitu behar den, zer berme eta bertzelako baldintzari iritzi zaien beharrezko, hori dena, udal aurrekontuak betearazteko oinarrietan jasoko da.

Zuhurtasunezko neurriak

80. artikulua. 1. Tributu zorra kobratuko dela bermatzeko, udal administrazioak behin-betikoz badaezpadako neurriak hartzen ahalko ditu susmorik badu, bertzela egitera, kobrantza ez dela eginen edo hagitz zaila izanen dela.

2. Neurriak saihestu nahi den kaltearen heinekoak izanen dira. Inola ere ez da hartuko kalte konponezina edo konpongaitza ekar lezakeen neurririk.

Badaezpadako neurriak honelakoak izan daitezke:

a) Tributu itzulketen ordainketa atxikitzea, zorren kobrantza segurtatzeko bezainbat, ez gutiago ez gehiago.

b) Ondasunen edo eskubideen prebentziozko bahitura.

c) Legez aurreikusitako bertze edozein.

Prebentziozko bahitura bermatze aldera, dagozkion erregistro publikoetan jasoko da horren oharra. Bertzenaz, bahitutako ondasunak gordailuan utziko dira.

Diru-bilketarako arau bereziak

81. artikulua. 1. Egintza batean bateratzen ahalko da subjektu pasibo berari dagozkion tributuen bilketa; horrelakoetan, banaka jasoko dira kontzeptu bakoitzari dagozkion zorrak, eta horien baturak zehaztuko du ordainarazi beharreko zor metatua.

2. Subjektu pasibo baten zorren diru-bilketa gauzatzeko egintzak jakinaraziko badira, zor horiek metaturik egiten duten zenbatekoak gutxieneko kostu estimatua -6 euro, alegia- gainditu behar du.

82. artikulua. 1. Ondasun bahituak gauzatzean bi printzipio erabiltzen dira, kostuaren proportzionaltasuna eta estaldura; horiekin bat, Udalak ondoko hurrenkerari jarraikiz eginen ditu bahiturak, 300 euro baino gutiagoko zorretan:

a) 150 euro bitarteko zorrak:

-Eskudirutan edo gordailu entitateetan irekitako kontuetan.

b) 150,01etik 300 euro bitarteko zorrak:

-Eskudirutan edo gordailu entitateetan irekitako kontuetan.

-Soldata, ordainsari eta pentsioak.

Bahitura gauzatzeko jarduketek huts eginez gero -eta, betiere, hainbat irizpide kontuan harturik, kasu baterako, zorren jatorria, izaera edo antzinatasuna-, kreditua kobratu ezinezkoa deklaratzen ahalko da, deusetan ukatu gabe haren birgaitzea, tartean preskripziorik ez bada.

2. Gordailu entitateetan irekitako kontuak bahituz gero, traba altxatzeko agindua ematen ahalko da, baldin eta atxikitako kopurua 6 euro baino txikiagoa bada eta hori eginik kreditua gauzatzea kaltetzen ez bada.

VIII. KAPITULUA

Errekurtsoak

83. artikulua. Behin ordenantza fiskalak eta horien aldaketak behin betikoz onetsirik, onespen horren kontra egiten ahalko da, bai eta kudeaketa, ikuskapen eta tributu bilketarako egintzen kontra ere, Nafarroako toki entitateen egintzak eta erabakien kontra jotzeko indarrean dagoen errekursoen araubide orokorrari jarraikiz.

84. artikulua. 1. Bidezko errekursoak paratzeko ez da beharrezkoa izanen galdatutako diru kopurua aurretik ordaintzea.

2. Errekurtsoa paratzeak ez du geldiaraziko inpugnatu den egintzaren betarazpena, horrek dakartzan legezko ondorioekin, likidatutako kuota edo eskubideen, korrituen, errekarguen eta kostuen bilketa barne. Nolanahi ere, interesdunak hala eskatzen badu, inpugnatutako egintzaren betearazpena eten eginen da, ondoko kasuetan:

a) Ondoko bermeetako bat udal diruzaintzaren eskutan jartzen bada:

-Eskudirua gordailatzea

-Abal edo fiantza solidarioa, kreditu entitate edo elkarren bermerako sozietate batek emana.

b) Salbuespenez, bermerik gabe etetea bidezkoa bada, indarra duten arauekin bat.

3. Emaniko bermea balioduna izanen da bide administratiboan etendura mantentzen den bitartean. Bermeak bere indarra galdu badu edota bermatu beharreko kopurua handiagoa bada, errekarguak, korrituak edo gehitutako bertze erantzukizun batzuk direla eta, berme berri bat aurkeztu beharko da edota aurrekoa osatu.

Zorra premiamenduko prozeduraren barnean dagoenean, bermeak, zor nagusiaz gain, %25 berdindu beharko du, premiamenduzko errekargu, korritu eta sor daitezkeen kostuak direla medio.

4. Tributudunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen badu, bide administratiboan erabakitako etenaldiak segituko du, betiere aski bermerik badago, harik eta organo judizial eskudunak aipatu etenaldiari dagokion erabakia hartzen duen arte.

5. Paratutako errekurtsoa ezetsi eta tributu zorraren diru-sarrera egiten, tributuaren berandutze interesa ere ordaindu beharko da, etenaldiak zenbat iraun, eta hori bitartekoa.

6. Bermea askatu edo itzuli eginen da zorra eta errekarguak, interesak eta kostuak eta etenaldian sortu interesak ere pagatu direnean. Egintzaren baliogabetzea erabakitzen bada, orduan ere itzuliko da bermea.

Likidazio batean errekarguak, korrituak edo kuotaz bertzeko osagaiak baliogabetzen direnean, bermea oraindik ere geratzen den zorra pagatzeko atxikita geldituko da, baina zilegi izanen da haren ordez azken hori soilik estaltzeko moduko bertze bat jartzea.

7. Tributu zehapenen betearazpenoa bertzerik gabe etenik geldituko da, inolako bermerik aurkeztu behar gabe, baldin eta haien kontra bidezko den errekurtsoa aurkezten bada, behar den era eta epeetan; hala bada, ezin gauzatuko dira bide administratiboan irmoak izan arte.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.-Ordenantza fiskal orokor hau edo toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren tramite berdinak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

LUR-ONDASUNEN GAINEKO KONTRIBUZIOA

1. ordenantza

Ordaintzeko epea

Likidazioak urtean urteko martxoaren 31 baino lehen eginen dira.

Banako jakinarazpena derrigorrezkoa ez denean, likidazioak hilabete baino gutxiagokoa izanen ez den epean ordaindu beharko dira, ordainagiriak noiz jakinarazi eta data horretatik aitzina. Ordainagiriak jakinarazitzat joko dira, behin eginak izan eta 15 egunera.

Likidazioak onesten dituen ebazpenean borondatez ordaintzeko aldiaren azkeneko eguna adieraziko da, eta, behar izatera, kuotaren zatiketa zehaztuko da.

Kobratzeko epea zein den multzoka jakinaraziko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean.

-Karga-tasa:

Hirilurreko unitateak: %0,1476.

Landalurreko unitateak: %0,672.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA

2. ordenantza

I.-1,2744 indizea aplikatuko zaie jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuotei.

II.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ikuskapena.

1. Villatuertako Udalak zergaren gaineko ikuskapena gauzatuko du, udal kuotei dagokienez, horiek Villatuertako udal mugapean egiten diren jarduerek sortutako kuotak direnean, betiere Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifak eta jarraibidea onetsi zituen Jarraibidearen 17. Arauan xedatutakoarekin bat -maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi baitzuen-, eta Ekonomia eta Ogasuneko Kontseilariak ekainaren 8an emandako 87/2009 Foru Aginduan xedatutako eskuordetzaren irispenarekin, baldintzekin eta iraupenarekin.

2. Villatuertako Udala elkarlanean ariko da Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun Departamentuarekin zergaren ikuskaritzan, Udalaren mugapean subjektu pasiboaren zerga-egoitza izateagatik Villatuertako Udalak ordainarazi behar dituen lurralde-kuota eta kuota nazionalez bezainbatean, betiere Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifak eta jarraibidea onetsi zituen Jarraibidearen 17. Arauarekin bat -maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi baitzuen-, eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 8an emandako 87/2009 Foru Aginduan xedatutako elkarlanaren irispenarekin, baldintzekin eta iraupenarekin.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO
ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

3. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko V. Kapituluko 167.etik 171.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zerga honen zergapeko egintza da udalaren mugapean zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, hori ematea Villatuertako Udalari dagokion guztietan, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe.

Zergari atxikitako zergapeko egintzatzat har daitezke hauek:

1. Mota guztietako eraikin eta instalazioak eraikitzeko obrak, eraikuntza berrikoak badira.

2. Lehendik eginak dauden mota guztietako eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

3. Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak, edozein motatakoak direla ere.

4. Eraikinen barreneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere haien erabilera.

5. Behin-behinekoz egin beharreko obrak.

6. Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

7. Lur-erauzketak, hala nola, zelaiketa, hondeaketa eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu barneko obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

8. Finken itxiturak.

9. Eraikinak botatzea, aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

10. Zorupea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11. Eremu publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

12. Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra edo hirigintza lizentzia behar badute.

Salbuespenak

3. artikulua. 1. Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea salbuetsirik egonen da baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomi erkidegoak edo toki entitateak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepide, burdinbide, portu, aireportu, lan hidrauliko, hiri saneamendu edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatzen dituzten, dela eraikuntza berriko lana, dela kontserbaziozkoa.

2. Salbuetsirik egonen dira, baita ere, ondoko jabeak dituzten eraikuntzak, instalazioak eta obrak:

a) Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak bere helburuak betetzeko sortu dituen entitate juridikoak, betiere eraikuntzak, instalazioak edo obrak erabilera edo zerbitzu publiko bati loturik badaude.

b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, betiere Villatuertako Udala kide bada, baita helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

3. Tasa hauek direla medio Telefónica de España, S.A.U. enpresari egokitu lekiokeen ordainketa dirutan egin beharreko urteko ordainaz ordezkatzen da, Nafarroako Foru Erkidegoan Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. 1. Zerga honen subjektu pasiboak honakoak dira, zergadun gisa: pertsona fisiko nahiz juridikoak, herentzia banatu gabeak, ondasun elkarteak, eta nortasun juridikorik ez dutelarik, obraren jabetasuna duten bertze entitate, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen dutenak.

2. Villatuertako Udalaren aitzinean argi eta garbi egiaztatzen ez bada obren jabea obra horretako eraikinaren jabeaz bertze pertsona bat edo entitate bat dela, obrena bera hartuko da eraikinaren jabetzat.

5. artikulua. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak dira hartarako lizentzia eskatzen dutenak edo eraikuntza, instalazio edo obrak egiten dituztenak, ez baldin badira zergadunak berak.

Zerga-oinarria

6. artikulua. 1. Zerga-oinarria eraikin, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da.

2. Kostu erreal eta benetakoa izanen da exekuzio materialari dagokiona, eta horren zati ez dira ez balio erantsia, ez tokiko tributuak edota prezio publikoak eta tokiko izaera publikoko ondareko gainerako prestazioak, horiek eraikuntza, instalazio edo obra alorrekoak badira, ez eta profesionalen ordainsaria, kontratistaren enpresa-mozkina edo bertze edozein kontzeptu, hori obra gauzatzeko kostuan hertsiki sartzen ez bada.

Kuota

7. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskineko karga mota ezartzetik heldu dena.

Sorrarazpena

8. artikulua. Zerga hau, eraikina, instalazioa edo obra hasten delarik sorrarazten da, nahiz eta hartarako lizentziarik lortu ez den.

Zergaren kudeaketa

Kudeaketa arauak

9. artikulua. 1. Udalak behin-behinekoz likidatuko du zerga, obra lizentzia ematen duenean. Obrak bururatutakoan, tributu administrazioaren eskumena izanen da zergaren behin betiko likidazioa egitea, betiere ordenantza honetan aurreikusitako kudeaketa arauekin bat.

2. Zergaren kuota gehienez ere hilabetez ordaindu beharko da lizentzia jakinarazten denetik, edo eraikuntza hasten denetik, lizentzia eskatu, eman edo ukatu ez bada; bigarren kasu horretan, ordainketak ez du berekin ekarriko inongo presuntzio edo aldarrikapenik subjektu pasiboaren aldeko eskubideei dagokienez.

10. artikulua. 1. Lizentzia bat eskatzen den orotan, hasierako autolikidazioaren zerga-oinarria interesdunek aurkeztutako aurrekontuaren arabera zedarrituko da, betiere aurrekontu horrek kasuan kasuko elkargo ofizialaren oniritzia eramaten badu, halakorik nahitaezko baldintza denean. Bertzelakoetan, udal teknikariek zehaztuko dute zerga-oinarria, egitasmoaren kostu zenbatetsian oinarrituta.

2. Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua aldatzen bada, eta horren aurrekontuak goiti egiten badu, behin aldaketa Udal Administrazioak onartu eta gero, subjektu pasiboek zergaren autolikidazio osagarria aurkeztu beharko dute, hasierako aurrekontuaren eta aldaketaren ondoriozkoaren artean dagoen aldearen gainean, betiere ordenantza honetan ezarritako epe, betekizun eta ondorioei lotuta.

11. artikulua. 1. Behin eraikuntzak, instalazioak eta obrak bururatu eta egiazki egin direnak ikusita, hilabeteko epean haien amaiera edo behin-behineko onarpenetik aitzina, tributudunak deklarazio bat aurkeztuko du inguruabar hori azalduz eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako eta egiazko kostua adieraziz, eta, deklarazioarekin batera, obraren zuzendari eskudunak haren gainean emandako egiaztagiria, betiere dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, eta, halakorik behar izatera, kostu hori egiaztatzeko fakturak edo bertzelako agiriak, 12.3. artikuluan aipatzen baitira. Agiri horiek epearen barnean aurkezterik ez badago, hilabeteko luzapena eskatzen ahalko zaio Toki Ogasuneko Alorrari -betiere epe horren baitan-, agiriak aurkezteko. Irekitzeko lizentziarik, erabilera aldatzekorik, lehen erabilerakorik edo bertze zenbait lizentzia bideratu behar izanez gero, agiri horiek kasuan kasuko lizentziarako eskaerarekin batera aurkezten ahalko dira.

2. Subjektu pasiboek bukatutako eraikuntzen, instalazioen edo obren benetako kostuaren gaineko aitorpena aurkezteko betebeharra dute, nahiz eta hasierako autolikidaziorik aurkeztu ez eta Administrazioak kontzeptu hori dela medio aurrez ordaintzeko ez errekeritu.

3. Behin benetako kostua ezagututa, eta administrazioak egitekoa den egiaztapena eginik, tributu arloko administrazioak behin betiko likidazioa eginen du, subjektu pasiboak hasieran autolikidatutako kuotarekin dagoen diferentzia positibo edo negatiboaren gainean, halako eran non, behar izatera, subjektu pasiboari behar den kopurua galdatu edo itzuliko baitzaio.

4. Eraikuntzen, instalazioen edo obren bukaerako datatzat joko da Zuzenbidean onargarri den edozein frogabide erabilita xedatzen ahal dena, eta partikularki, haiek zer xede edo erabileratarako aurreikusi eta gerora inongo jarduketa material egin gabe horiek betetzeko prestaturik dauden uneari dagokiona.

5. Baldin eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak gauzatu bitartean zergaren subjektu pasiboen aldaketa edo ordezkapena gertatzen bada, bukaerako likidazioa obrak noiz amaitu eta data horretan subjektu pasiboa denari eginen zaio.

12. artikulua. Villatuertako Udalak errekerimendu egiten ahalko dio subjektu pasiboari, eraikuntza, instalazio eta obren kostu egiazkoa jaso dezan, hala nola behin betiko aurrekontua, obren ziurtagiria, exekuzio kontratuak, proiektuari dagokion kontabilitatea, obra berriaren deklarazioa edo bertzelako edozein dokumentu. Eskatutako agiriak aurkeztu ezean, edo osatu gabe aurkezten badira, edo haietatik ezin bada atera benetako eta egiazko kostua, Udal Administrazioak zerga-oinarria zedarrituko du, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritako prozedurarekin bat.

13. artikulua. Lizentziaren titularrak uko egiten badio baimendutako eraikuntza, instalazio edo obrak egiteari, espresuki eta idatziz egin ere, Udal Administrazioak zerga honen kontura ordaindutako zenbatekoak itzuliko dizkio.

Orobat, behin lizentzia bat iraungita, Udal Administrazioak zenbateko horiek itzuliko ditu, salbu lizentziaren titularrak hori berritzeko eskatu eta Udalak baimentzen badu.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Tributu arloko arau-hausteen kalifikazioari nahiz kasu bakoitzean horien ondorioz ezarri behar diren zehapenen xedapenari dagokien orotan, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskapenaren ordenantza fiskalean xedatuari eginen zaio men.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

Karga-tasa: Ondoko tasa ezarri da: %4,50.

ORDENANTZA FISKALA, HIRILURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

4. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko VI. Kapituluko 172.etik 178.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergapeko egintza

2. artikulua. 1. Hiri-lurren balioa handitzearen gaineko zerga tributu zuzenekoa da eta kargatzen du lur horiek izan duten balio gehikuntza, bai edozein titulu dela bide jabetzan eskualdaketa izan delako bai lur horien gaineko jabaria mugatu duen edozein gozamen eskubide erreal eratu edo eskualdatu delako.

2. Zerga honi dagokionez, ondoko kategoriaren batean sailkatutako lurrak hartzen dira hirilurtzat, katastroan edo katastroko erroldan hiri unitate higiezin gisara jasota dauden ala ez alde batera utzita:

a) Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko foru legeek hirilurtzat hartutako lurzorua edo hirigintzako planeamendu orokorrean urbanizagarri sektorizatutzat hartzen duen lurzorua, bai eta urbanizagarri gisa sailkatutako gainerako lurzorua ere, hura sektorizatu duen hirigintza tresna onetsi denetik beretik.

b) Gutxienez ibilgailuendako sarbidea, ur hornidura, urak hustekoa eta argindarraren hornidura dituzten lurrak, hirigintzan haien sailkapena zeinahi dela ere; edo azaleraren erdia bederen eraikinek finkaturiko eremuetan dauden lurrak.

c) Landalurrak, baldin eta bertan nekazaritzarako erabilera hutsaldu duten jarduketarik egin bada, nahiz eta horrek lurzoruaren izaeran aldaketarik eragin ez.

d) Eraikuntzek okupatutako lurzoruak eta horiei itsatsiak zein horien mendekoak.

e) Industria jardueretarako okupatutako lurzoruak, baldin eta jarduera horiek bertan gauzatzen badira.

3. Aurreko atalean xedatutakoarekin bat hirilurtzat jotzen ez diren lurzoruak landalurtzat joko dira, eta aipatu lurzoru horiek izaten ahal duten balio gehikuntza ez da zerga honi loturik egonen.

Salbuespenak

3. artikulua. Honako egintzengatik agertzen diren balio igoerak zerga honetatik salbuetsirik egonen dira:

a) Ezkontideek ezkontza unitatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren esleipenak eta beren ondasun komunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdatzeak.

b) Herentziaz, legatuz, ezkonsariz, emaitzaz edo, dohainik dela, bertze nolanahi egiten diren ondasun eskualdatze guztiak, aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten badira.

Hala ere, erran diren negozio juridiko horiek egiten direnean, ez dute etenen ordenantza honen seigarren artikuluan xedatzen den hogei urteko epea.

c) Ezkontideen arteko edo haiengandik seme-alabenganako ondasun eskualdatzeak, baldin ezkontza baliogabetze, banantze edo dibortzio kasuetako epaia betetzeagatik bada.

d) Menpekotza eskubide edozertarikoak eratu eta eskualdatzea.

4. artikulua. Halaber, zerga honetatik salbuetsirik daude balio igoerak, zerga hori ordaintzeko eginbidea honakoei egokitzen zaienean:

a) Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua, autonomia erkidegoak, baita horien erakunde autonomoak ere, izaera administratiboa badute.

b) Villatuertako udalerria eta bertan sartutako gainerako toki entitateak edo udalerri hori kide dutenak, eta haien erakunde autonomoak, izaera administratiboa badute.

c) Ongintzako kalifikazioa edo ongintza-irakaskuntzakoak duten erakundeak.

d) Gizarte Segurantza, montepioak eta mutualitateak kudeatzen dituzten entitateak, indarra duen legerian aurreikusitakoaren arabera eratuak.

e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo entitateei.

f) Itzulkizun diren kontzesio administratiboen titularrak, haiei atxikitako lurrei dagokienez.

g) Espainiako Gurutze Gorria.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Honakoak dira zergaren subjektu pasiboak zergadun gisa:

a) Lurren eskualdatzeetan nahiz baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, irabazi asmoz eratu edo eskualdatzean, lurraren erostuna, edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten zaion pertsona.

b) Lurren eskualdatzeetan nahiz baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, kostu bidez eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzaileak edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten duen pertsona. Hala ere, erosleak zergadunaren ordezkoak eginen ditu, non eta erosle hori ez den subjektu salbuespena duten pertsona edo erakundeetakoa.

Erostunak zergadunaren ordezkoak egiten baditu, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izanen du betiere kargaren zenbatekoa eskualdatzaileari erasatea.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Zerga honen oinarria da hirilurren balio igoera erreala, sorrarazpenaren unean agertzera emana eta gehienez hogei urteko epean izandakoa.

7. artikulua. 1. Lurren eskualdaketetan, lurrek sorrarazpenaren unean duten balioa izanen da une horretan indarra duen balorazio txostena aplikatzetik ateratzen den balio bera, nahiz eta lurrak ondasun berezitzat deklaratutako ondasun baten parte izan, edo eskualdatutako ondasun higiezinaren banakako balioa oraindik xedatu gabe egon.

Hirilurren balioaren igoera erreala zenbatekoa den zehazteko, ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

ZO= KB * U * %X

Non:

ZO = Zerga-oinarria edota lurren balioaren igoera erreala.

TB = Balorazio txostenetik ateratzen den balioa.

U = Urte kopurua, balioaren igoera zenbat urtetan zehar gertatu den.

% X = Portzentajeak, lurraren balio igoera zenbat denboratan sortu den, horren arabera finkatuak. Portzentajeak ordenantza honen eranskinean jaso dira.

2. Erranak erran, behin behineko likidazioa aplikatuko da, balorazio txostenetik ateratzen den balioaren arabera, baldin eta lursaila eskualdatzen den unean indarra duen balorazio txostenak ez badu jaso lurraren hiri izaera, zerga honen xedeetarako, edo lursailaren hirigintzako inguruabarrak aldatu eta txostenean jasotakoez bertzekoak badira. Behin balorazio txosten berria onetsitakoan, non sorrarazpenaren unean egoera berriarekin bat datorren balioa esleituko baitzaio lurrari, behin betiko likidazioa igorriko da, zergaren sorrarazpenaren datarekin, eta ordaindutakoak hori baino gehiago jotzen badu, itzuli eginen zaio interesdunari.

Horiek horrela, balorazio txosten berrian ateratzen den balioa zuzenduko da; izan ere, aipatu balioa biderkatu eginen da sorrarazpenaren unean indarra duen txostenak hirilurtzat hartutako lur guztiek metro koadroko duten balioaren banaz bertzeko haztatuak adina jotzen duen koziente batez eta txosten berriak lursail horiei metro koadroko haztatutako banaz bertzekoaz.

8. artikulua. Jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eraketa eta eskualdaketan, balioaren gehikuntza zein epetan gertatu den Udalak haren arabera kalkulatzen duen portzentajea finkoa, balio-zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu diren arauak aplikatuz kalkulatzen den eskubide horien balioa izanen da.

9. artikulua. Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago goititzeko eskubidearen edo azalerako eskubide erreala izan gabe lurpean eraikitzeko eskubidearen eraketan edo eskualdaketan, balioaren igoera zein epetan gertatu den Udalak haren arabera finkatzen duen portzentajea, balioaren zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionez, balio hori aterako da eskualdaketa eskrituran finkatzen den proportziotasun-modulutik edo, hori ez badago, hegalkin edo zorupean eraikiko diren solairuen azalera edo bolumenaren, eta behin horiek eraiki ondoren, eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioa ezarri ondoren aterako denetik.

10. artikulua. Nahitaezko desjabetzapenak daudenean, azkenik, balio justuak lurraren balio osoan zenbateraino egiten duen, atal horren gainean aplikatuko da Udalak balioaren igoera gertatu deneko epeari begira finkatzen duen portzentajea.

Kuota

11. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskineko karga mota ezartzetik heldu dena.

Sorrarazpena

12. artikulua. 1. Zerga sorrarazten da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostu bidez edo doan, bizien artean edo heriotzagatik, eskualdatzen den egunean berean.

b) Baliatzeko edozein eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa ematen den egun berean.

2. Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo horren gaineko gozamenduaren eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua deuseztatu, eten edo ebatzi dela, subjektu pasiboak eskubidea izanen du ordaindutako zerga itzul diezaioten, betiere egintza edo kontratu horrek irabazirik ekarri ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo bihurtu eta bost urteko epean, egin diezaiotela eskatzen badu; irabazi-ondorioak izan direla usteko da, interesdunek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela egiaztatzen ez denean. Itzulketa horiek Nafarroako Foru Berriko 506. Legeak eta horiekin bat datozenek eta Kode Zibileko 1295. artikuluak aipatzen dituzte. Egintzak edo kontratuak irabazirik ekarri ez badute ere, etetea edo ebazpena deklaratzen bada subjektu pasiboak zergarekiko dituen betebeharrak bete ez dituelako, ez da deus itzuliko

3. Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratu-emaile biek adostasun osoz hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpeko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko erabakitzat hartuko da adostasuneko adiskidetze egintza eta eskaria bera onartzea.

4. Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek emanen dute. Baldintza hori esekitzekoa bada, baldintza hori bete arte zenbatekoa ez da likidatuko. Baldintza hori iraungitzailea bada, zerga eskatuko da, baldintza hori betetzen denean, behar den itzulketa egin behar bada ere, aurreko lerroaldeko erregelari jarraikiz.

Zergaren kudeaketa

13. artikulua. 1. Zergadunak edo, bertzenaz, horien ordezkoak, beharturik daude, zergapeko egintzaren aitorpena aurkeztera, bai eta Udalak egiten duen likidazioaren zenbatekoa ordaintzera ere.

2. Aitorpen hori subjektu pasiboak egin beharko du, zerga sorrarazten denetik hasita ondoko epe hauetan:

a) Bizidunen arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izanen da.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea 6 hilabetekoa izanen da, luzagarria, urtebetekoa izanen baita subjektu pasiboak hala eskatzen badu

14. artikulua. 1. Udal Administrazioak laguntza emanen die tributudunei aitorpenak egitean.

4. Subjektu pasiboak Udal Administrazioari aurkeztuko dio behar den aitorpena, zerga sorrarazi duen agiriarekin batera.

15. artikulua. 1. Subjektu pasiboak uste badu gertatu den balio igoerak salbuespen kasu bat dakarrela, eta hori preskripzioari loturik ez dagoela, bere aitorpean adieraziko du, baita adierazi ere zein lege xedapenek babesten duen onura hori, eta, hala behar badu, horren frogagiriak aurkeztuko ditu, aitzineko artikuluan eskatzen ziren agiriez landa.

2. Alegatuagatik ere ordaindu beharra badago, Udal Administrazioak behar den likidazioa eginen du.

16. artikulua. Aitorpena aurkezten duena, aurkeztu hutsagatik, zerga ordaindu behar duenaren ordez ari balitz bezala jokatuko da, eta tributua kudeatzeko jardunbidean egiten diren jakinarazpenek orok, aurkeztu dituen agiriei dagokienez, nahiz sinatzen dituen eginbideek interesdunekin beraiekin egin izan balira bezainbateko balioa izanen dute, eta ondorio berdinak eraginen.

17. artikulua. Udal Administrazioak zergaren behin betiko likidazioa ezartzeko beharrezko diren bertzelako agiriak aurkezteko eskatzen ahal die subjektu pasiboei, hogeita hamar eguneko epean aurkezteko ere, non, interesdunak eskatuta, epe hori bertze hamabost egunez luzatu ahalko baita, halako eran non errekerimendu horiek ezarritako epeetan betetzen ez badute, hori arau-hauste soiltzat joko baita, betiere zehapen larriaren graduazioaren osagarri gisa bezala ez badu jarduten, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskapenaren ordenantzan xedatutakoarekin bat.

18. artikulua. Udal Administrazioak, zerga honen likidazioak onesten dituenean, legezko eran jakinaraziko die hori subjektu pasiboei, betiere ordaintzeko epeak eta bidezkoak diren errekurtsoak adierazita.

19. artikulua. 13. artikuluan xedatua ukatu gabe, halaber beharturik daude subjektu pasiboek dituzten epe eta molde beretan Udalari aditzera ematera zergapeko egintzaren gauzatzea zein izan den, lurren eskualdatzaileak edo jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eratzaile edo eskualdatzaileak, betiere irabazi asmoz eta bizien arteko negozio juridikoaren ondorioz eman badira.

20. artikulua. Notarioak beharturik egonen dira Villatuertako Udalari igortzera, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, zerga honen zergapeko egintza gauzatu dela agerian uzten duten gertakari, egintza edo negozio juridikoei buruzkoak, azken borondatezko egintzak izan ezik.

Halaber, beharturik egonen dira, epe berean, sinadura ezagutu edo legitimatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, gertakari, egintza edo negozio juridiko berberek osatutakoa, igortzera.

Artikulu honetan aurreikusitakoak ez du galarazten lege orokor eta tributuzkoetan ezarritako betebehar orokorra.

Arau-hausteak eta zehapenak

21. artikulua. Tributu arloko arau-hausteen kalifikazioari nahiz kasu bakoitzean horien ondorioz ezarri behar diren zehapenen xedapenari dagokien orotan, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskapenaren ordenantza fiskalean xedatuari eginen zaio men.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

Zerga-oinarria

Ezarri beharreko portzentajeak, lurren balio igoera errealaren zenbatekoa finkatzeko, sorrarazpen unearen arabera:

Balio igoera zenbat denboran sortu den. Portzentajeak.

-1etik 20 urte bitarte: %2,80

Karga-tasa: Ondoko tasa ezarri da: %14.

ORDENANTZA FISKALA, KONTRIBUZIO BEREZIAK ARAUTZEN DITUENA

5. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 8. ataleko 109tik 120ra bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Honako hau da kontribuzio berezien zergapeko egintza: subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea Udalak herri lanak egitearen ondorioz edo zerbitzu publikoak ezarri edo handitzearen ondorioz.

3. artikulua. 1. Honakoak hartuko dira Udalaren obra eta zerbitzutzat:

a) Udalak bere eskumenen esparruan esleitu zaizkion eginkizunak betetzeko egiten dituenak, salbu eta bere ondareko ondasunen jabe titular gisa egiten dituenak.

b) Udalak bertze entitate publikoren batek esleitu edo eskuordetuta egiten dituenak eta legeari jarraikiz titulartasuna bere gain hartuta egiten dituenak.

c) Udalak diru-laguntza emanik bertze entitate publikoren batek edo haien kontzesiodunek egiten dituztenak.

2. Aurreko zenbakiko a) letran sartzen direnak Udalaren esparruko lan edo zerbitzutzat joko dira nahiz eta haien egileak izan kapital soziala osorik Udalarena duten erakunde autonomo edo merkataritza elkarteak, edo Udalak diru-laguntza emandako kontzesiodunak edo zergadunen administrazio elkarteak.

4. artikulua. Zein obra edo zerbitzutarako biltzen diren kontribuzio bereziak, haien gastuak ordaintzeko bakarrik erabiltzen ahal dira.

5. artikulua. 1. Obren kostu osoak jabeen bizkar izan behar duenetan izan ezik, toki entitate honek kontribuzio bereziak eskatzen ahal ditu ondoko obra eta zerbitzuengatik, betiere betetzen badira ordenantza honetako 7. artikuluan ezarritako baldintzak:

a) Kale eta plazak irekitzea, lehendik irekitako kale eta plazak zabaldu eta haietan lerrokadura berriak egitea.

b) Hiriko eremu publikoetako galtzada, espaloi, hustubide eta ur harguneak jartzea edo zaharrak aldatzea.

c) Hondakin uren estolderia eta hustubide sareak egin eta berritzea.

d) Argindarra banatzeko sareak paratzea eta argiteria publikoa ezarri, aldatu edo hobetzea.

e) Ur hornidura sareak paratu, aldatu eta hobetzea, eta sektore baten intereserako beharrezko bada, ur biltegiak handiagotzea hornidura hobetzeko.

f) Su itzaltze zerbitzuak ezarri eta hobetzea.

g) Ura hartu, urtegiratu, biltegiratu, bideratu eta arazteko lanak, ur hornidurarako, betiere interes orokorrekoak ez badira.

h) Hondakin uren araztegiak eta kolektore nagusiak, biztanleria guztiarendako ez badira.

i) Kale eta plazetan arbolak aldatzea, parkeak eta lorategiak egin eta hobetzea, halako sektore batendako interesa badute.

j) Lurrerauzketak, betelanak eta eustormak egitea.

k) Lehortze eta saneamendu lanak, lurrak uberroen eta uholdeen kontra babertzekoak, baita ur-ibilguak erregulatu eta desbideratzekoak ere.

l) Lurpeko galeriak egitea, ura, gasa, argindarra eta bertzelako isurkiak banatzeko sareak eta hodiak jartzeko, eta komunikazio eta informazio zerbitzuetarako.

m) Toki entitatearen bertzelako obra edo zerbitzu publikoak egin, ezarri edo handitzea.

2. Ez da inoiz kontribuzio berezirik galdatzen ahal, toki entitatearen obra edo zerbitzu publikoak biztanle guztiendako badira.

Salbuespenak

6. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian erabakitakoaren arabera, kontribuzio berezietatik salbu daude mankomunitateak eta batasunak, baita horien xedeak garatzeko sortzen dituzten entitate juridikoak eta administrazio barrutiak ere.

Subjektu pasiboa

7. artikulua. 1. Unitate ekonomikoa edo ondare banatua osatzen duten pertsona fisikoak zein juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak dira kontribuzio berezien subjektu pasiboak, haiek ordaintzera behartuak, obrak egiteagatik edo Udalaren zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik onura berezia jasotzen badute.

2. Onura berezien hartzailetzat jotzen dira:

a) Kontribuzio berezia delarik ondasun higiezinak ukitzen dituzten obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik, haien jabeak.

b) Kontribuzio berezia delarik enpresa ustiapenen ondorioz obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik, haien titular diren pertsona edo entitateak.

c) Kontribuzio berezia delarik su-itzaltze zerbitzuak handitu edo hobetzeagatik, ukitutako ondasunen jabeak eta, gainera, arlo horretan udalerrian diharduten aseguru konpainiak.

d) Kontribuzio berezia delarik lurpeko galeriak egiteagatik, haiek erabili behar dituzten hornidura enpresak.

3. Jabetza horizontaleko kasuetan, jabeen komunitateko ordezkaritzak udal administrazioari emanen dizkio jabekideen izenak eta komunitate horretan bakoitzak duen parte hartzearen koefizientea, banako kuotak igor ditzan. Horrela egiten ez bada, kuota bakarra igortzea onartzen dela ulertuko da, eta komunitateak berak eginen duela banaketa.

Zerga-oinarria

8. artikulua. 1. Gehienez ere, obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik Udalak pairatzen duen kostuaren %90k osatuko du kontribuzio berezien zerga oinarria. Udalak, ordenatzeko erabakia hartzean, kasu bakoitzean aplikatu beharreko portzentajea finkatuko du.

2. Kostu hori honako kontzeptu hauek osatuko dute:

a) Peritu lan, proiektu prestatze eta obra zuzentze, plan eta egitarau teknikoen kostu benetakoa.

b) Egin beharreko obren edo zerbitzuak ezarri edo handitzeko lanen zenbatekoa.

c) Lan edo zerbitzuek etenik gabe okupatu behar dituzten lurren balioa, non eta erabilera publikoko ondasunak ez diren, edo Udalari dohainik eta nahitaez emandako lurrena edo Estatuak nahiz Nafarroako Foru Komunitateak Udalari emandako eraikinena.

d) Eraikinak lurreratu eta laborantzak, obrak edo instalazioak desegiteagatik ordaindu behar diren kalte-ordainak, baita lurreratu edo okupatu beharreko ondasunen errentariei dagozkienak ere.

e) Zerbitzu eta obretan inbertitu den kapitalaren korritua, Udalak kreditura jo behar duenean kontribuzio bereziek ez dutelako kostu osoa berdintzen edo, berdinduta ere, kontribuzioak orokorki zatikaturik daudelako.

3. Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuak jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko.

4. Obra edo zerbitzuak direlarik 3.1 artikuluko c) letrak aipatzen dituenetakoak, edo artikulu horrexetako 2) zenbakiak aipatzen dituenetakoak, Udalak diru-laguntza emanda kontzesiodunek egindakoa alegia, kontribuzio berezien zerga-oinarria finkatzeko, diru-laguntza horien zenbatekoa hartuko da kontuan; horrek ez ditu galarazten bertze administrazio publikoek lan edo zerbitzu horrexengatik ezar ditzaketenak. Nolanahi ere, artikulu honen lehen zenbakiak aipatzen duen muga begiratuko da, %90 alegia.

5. Zerga-oinarria finkatzeko, honako hau izanen da udal administrazioak bere gain hartutako kostua: osotarako kostuaren zifrari udal administrazioak erdiesten dituen diru-laguntzak kenduz ateratzen den zenbatekoa.

6. Diru-laguntza edo laguntza hori kontribuzio bereziaren subjektu pasibo batek emana bada, haren zenbatekoak pertsona edo entitate horren kuota konpentsatzea izanen du lehen helburua. Diru-laguntzaren edo laguntzaren zenbatekoak kuotari gainez egiten badio, gaindikina, hainbana partiturik, bertze subjektu pasiboen kuotak gutxitzeko erabiliko da.

Kuota

9. artikulua. Kontribuzio berezien zerga-oinarria subjektu pasiboen artean banatuko da, obra eta zerbitzuak zer motatakoak eta nolakoak diren kontuan hartuz eta arau hauei jarraikiz:

Kasu guztietarako, batera nahiz bereiz, banaketa modulutzat ezarriko dira eraikinen fatxadako metro linealak, haien azalera, haien bolumen eraikigarria eta lurraren gaineko kontribuziorako duten katastroko balioa.

b) Su-itzaltze zerbitzua ezarri, handitu edo hobetu beharra delarik, udalerrian dauden ondasunengatik arriskua estaltzen duten entitate edo sozietateen artean eginen da banaketa, aurre-aurreko urtean bildutako primen zenbatekoaren proportzioan egin ere. Subjektu pasibo bakoitzari eskatuko zaion kuota baldin bada berak bildutako primen %5 baino gehiagokoa, gaindikina hurrengo ekitaldietara pasako da, erabat amortizatu arte.

c) Ordenantza honetako 5. artikuluko 2. zenbakiko d) atalean aipatzen diren obren kasuan, haiek erabili behar dituzten konpainia edo enpresen artean banatuko da kontribuzio bereziaren zenbateko osoa, bakoitzari erreserbatzen zaion espazioaren arabera edo haien osotarako sailarekiko proportzioan, nahiz eta berehala erabiltzekoak ez izan.

10. artikulua. Lege edo hitzarmen nazioartekoek onura fiskalak ematen badituzte, onuradunei egokitzen zaizkien kuotak ez dira banatuko bertze zergadunen artean.

11. artikulua. Ordaindu beharreko kuota finkatu delarik, Udalbatzak zilegi izanen du, subjektu pasiboak hala eskatuta, kuota zatikatu edo gerokotu dadin agintzea gehienez bost urtez.

Tributuaren sorrarazpena

12. artikulua. 1. Obrak egiten diren unean berean gertatzen da kontribuzio berezien sorrarazpena, edo zerbitzua ematen hasten denean. Obrak zatikatzea zilegi baldin bada, tarte edo zatiki bakoitza burutu denetik izanen da sorrarazpena subjektu pasibo bakoitzarentzat.

2. Aurreko zenbakian xedatu dena ukatu gabe, ezartzeko eta ordenatzeko erabaki zehatza hartu delarik, Udalak zilegi izanen du eskatzea aurrez ordain daitezela kontribuzio bereziak, hurrengo urterako aurreikusten den kostuaren arabera. Aurrerakina zer obratarako eskatu zen, hura burutu ez bada ez da zilegi izanen bertze urtealdi bat aurreratzeko eskatzea.

3. Kontribuzio bereziak sorrarazteko unea kontuan hartuko da ordaintzera nor beharturik dagoen finkatzeko 5. artikuluaren arabera, nahiz eta ordenatzeko erabaki zehatzean bertze subjektu pasibo bat agertu, hura onetsi zen datan hala zena alegia, eta kuoten ordainketa berak aurreratu bazuen ere, artikulu honetako 2. zenbakiak xedatzen duenarekin bat. Ordenatzeko erabaki zehatzean subjektu pasibo gisa ageri den pertsonak jakinaren gainean egon eta ezarpena sortzen duten ondasun edo ustiapenen gainean dituen eskubideak eskualdatzen baditu, erabaki hori onestetik hasi eta sorrarazpena gertatu arteko epean, egin den eskualdatzearen berri eman beharko dio Udalari eskualdatzearen datatik hasi eta hilabeteko epean, eta hala egiten ez badu, administrazio horrek zilegi izanen du espedientean subjektu pasibo gisa ageri zenaren kontra jotzea kobratzeko ekintza.

4. Obrak osorik nahiz partez bururatu direlarik, edo zerbitzua ematen hasi delarik, subjektu pasiboak, oinarria eta kuota indibidualizatu behin betikoak seinalatuko dira, bidezko likidazioak igorriko eta aurreratuta egon litezkeen ordainketak konturako entrega gisa konpentsatuko. Udalak eginen du behin betiko seinalamendu hori, zein obra edo zerbitzutarako antolatzen den tributua, hartarako erabakiaren arauei jarraituz.

5. Ordainketa aurreratuak tributua sortu zen egunean subjektu pasibo ez diren pertsonek egin badituzte, edo berez tokatzen zaien kuota indibidual behin betikoaz goiti egiten badute, udal administrazioak bere kabuz eginen du behar den itzulketa.

Ezarpena eta ordenazioa

13. artikulua. 1. Kontribuzio bereziak ordainarazteko, kasu bakoitzean hura ezartzeko erabaki hartu beharko da aldez aurretik.

2. Ez da zilegi izanen kontribuzio berezien bidez ordaindu beharreko obra bat egiteari edo zerbitzu bat ezarri nahiz handitzeari buruzko erabakia betetzea, harik eta kontribuzio berezien ordenazio zehatza onesten ez den arte.

3. Ordenatzeko erabakia nahitaez hartu beharrekoa izanen da eta obra eta zerbitzuen kostu zenbatetsia finkatu beharko du, baita onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa eta banaketa irizpideak ere. Ordenatzeko erabaki zehatzak ordenantza honi eginen dio aipua.

4. Behin kontribuzio bereziak ordenatzeko erabaki zehatza hartu delarik eta ordaindu beharreko kuotak finkatu, subjektu pasibo bakoitzari emanen zaizkio aditzera kuota horiek, baldin subjektua edo bere helbidea ezagunak badira, eta, bertzela, ediktu bidez. Interesdunek zilegi izanen dute errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen Bederatzigarren Tituluko II. Kapituluak aurreikusten duen moduan.

14. artikulua. 1. Udalaren eskumeneko obrak eta zerbitzuak Udalak bertze toki entitate baten laguntzarekin egiten dituenean, eta baldin kontribuzio bereziak ezartzen badira foru arauetan xedatzen denaren arabera, obra egitea edo zerbitzuak ezartzea bere gain hartzen duen entitatea arduratuko da kontribuzio horiek kudeatu eta biltzeaz, nahiz horrek ez duen galarazten entitate bakoitzak dagokion eskumena atxikitzea, ezartzeko eta ordenatzeko erabakiei dagokienez.

2. Entitate horietako batek onesten ez badu ordenatzeko erabaki zehatza, jarduketa unitatea baliogabetuko da eta haietako bakoitzak bakarka hartuko ditu behar diren erabakiak.

Herritarren elkarlana

15. artikulua. 1. Lanek ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboa sortzen ahal dute, Udalak lanak egin edo zerbitzuak paratu edo handitu ditzan sustatzeko, konpromisoa hartuz, lana edo zerbitzua zein izan, dagokien zatia ordaintzeaz gain, hari dagokion zatia ere ordaintzeko, Udalaren finantza egoera larria denean.

2. Orobat, Udalak sustatutako lanak egitean edo zerbitzuak ezartzean edo handitzean, ukituriko jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboak sortzen ahal dituzte, kontribuzioak ordenatzeko erabakia jendaurrean egon artean, Udalak aurretik erabakita eginen den lanean edo zerbitzuan parte hartzeko.

3. Zergadunen elkarteen funtzionamendu eta eskumenak haien estatutuetan xedatzen direnak izanen dira. Estatutuak Udalak onetsi beharko ditu. Nolanahi dela ere, zergadunen elkarteak gehiengo osoz hartzen dituen erabakiak, ukitutako jabetzaren bi herenak biltzen baldin badituzte, lotesleak izanen dira gainerakoentzat. Elkarteak, behar den quoruma bildurik, zuzendaritza batzordea izendatzen baldin badu, horrek hartutako erabakiak lotesleak izanen dira interesdun guztientzat.

16. artikulua. Aurreko artikuluak aipatzen dituen zergadunen elkarte administratiboak sortu ahal izateko, ukitutakoen erabateko gehiengoaz hartu beharko da erabakia; betiere, ordaindu beharreko kuoten bi herenak biltzen baldin badira edo, kuotak zehaztu gabe izanez gero, ukitutako jabetzaren bi herenak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU
ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

6. ordenantza

Xedapen orokorra

1. artikulua. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak emateagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zergapeko egintza.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri luzatzea eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1.-Lizentziak:

a) Obra txikirako lizentzia: 6 euro.

b) Obra proiektua aurkeztea behar duten obren lizentzia: 60 euro.

c) Establezimenduak irekitzeko lizentzia behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 12 euro.

d) Jarduera lizentziak: lizentzia emateko behar diren txosten teknikoen kostua.

e) Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak: 60 euro.

f) Irekitzeko lizentziak: lizentzia emateko behar diren txosten teknikoen kostua.

2.-Documentos:

a) Ziurtagiriak:

1. Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: 1,00 euro.

2. Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 7,00 euro.

3. Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: Txosten bakoitza: 20,00 euro.

b) Agirien kopultsa: 1 euro, orrialdeko.

c) Fotokopiak:

-DIN-A4 tamainakoak: 10 zentimo bakoitza.

-DIN-A3 tamainakoak: 20 zentimo bakoitza.

d) Fax bidezko igorpenak:

-Nafarroako herrietara: euro 1 bakoitza.

-Nafarroatik kanpoko herrietara: 2 euro bakoitza.

e) Planoen eta fitxategien kopiak:

1. Udal Planaren planoak edo espediente publikoetan daudenak, paperezko euskarrian eta A4z eta A3z bertzeko formatuetan. Interesdunari eman behar zaizkion kopiak lortzeak Udalari dakarkion kostua.

2. Euskarri digitaleko fitxategien kopiak, CDan edo DVDan, 10 euro.

3. Kopia arkatz elektroniko partikularrean: 5 euro.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. 1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren Erregistro Orokorrean aurkezten denean eta udal bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk ez da hartuko, ezta tramitatuko ere, aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2. Udal zigiluaren itzulketa behar duen agiririk ez da emanen, agiria ematen duen funtzionarioak zeregin hori bete ez badu.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sorraraziko du, emaitza negatiboa bada ere.

7. artikulua. Udal administrazioaren agiri eta berriemateen Sarrera eta Irteerako Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek emanen dituzten agiri zigiludun guztiak zenbatuko dituzte eta Udal Diruzaintzan egunero diru-sarrerak eginen dituzte, dagozkien likidazioekin.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Udal administrazioaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioak eta Udal Diruzaintzaren langile arduradunak izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan aurreikusitako eran zigortuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Indarrik gabe utzi dira bai ordenantza honetan arautzen diren gaiei buruz orain arte izan den ordenantza, bai ordenantza honi kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko arauak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

ORDENANTZA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

7. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da Udal Hilerriko zerbitzuak ematea, ondotik zehazten baitira, salbu eta ongintza kasuak badira.

a) Ehorzketak eta berrehorzketak.

b) Hilotzak hobitik ateratzea.

c) Panteoietako gorpuzkinak garbitzea.

d) Lurreko hilobien, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioa.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

Tarifen aplikazioa

4. artikulua. Villatuertako hilerriko bertze hilobi batzuetatik gorpuzkiak atera eta berriz ere ehortziz gero, hilotza ateratzeagatik eta ehorzteagatik ordaindu beharko dira tasak, salbu eta lehenago hilobitik bertze behin atera diren gorpuzkinak badira, izan ere hala bada ez da tasarik eskatuko kontzeptu horrengatik. Gorpuzkiak bertze hilerri batetik ekarriz gero, berriz ehorzteari dagokion tasa ordainduko da bakarrik.

5. artikulua. Hilotzak nahiz gorpuzkiak erretzetik sortutako errautsek gorpuzkinak hobiratzerakoan hartzen duten tratamendua izanen dute ordenantza honi dagokionez.

6. artikulua. Hilotzak edo gorpuzkiak okupaturik dauden nitxo eta kolunbarioetan ehorzteko ematen diren lizentziak kontzesioa berritzat hartuko dira, eta IV. epigrafeko tarifei epigrafe horretako 5. puntuan aurreikusitako beherapena aplikatuko zaie, aurreko kontzesioa edo haren luzapena eman zenetik igaro den urte bakoitzeko.

Gorpuzkiak murriztu beharra dagoenean, gorpuzkiak hilobitik ateratzeko tarifa aplikatuko zaio murrizketa bakoitzari.

7. artikulua. Hilobien kontzesioen luzapenetan, eskaera egitean indarra duen tarifa aplikatuko da.

8. artikulua. Interesdunek aurretik eskatuta, Udalak osoko bilkuran emanen du hilobien kontzesioa, eskaeren ordenari jarraikiz.

9. artikulua. Hilobiak segur, xahu eta apain atxikitzea titularren betebeharra da.

Kontserbazio egoera behar bezalakoa ez bada, Alkatetzak errekerimendu eginen die interesdunei, 30 eguneko epean egin behar diren obrei ekin diezaieten. Hala egiten ez badute, ehorzketak egiten ez uzteko arrazoi aski izanen da.

10. artikulua. Aipatzen diren zerbitzuei dagozkien tasak aldez aurretik ordaindu behar dira, premia larriko kasuetan edo udal bulegoek egun baliogabea dutenetan izan ezik. Horrelakoetan langileak oharra jasoko du eta horren berri emanen die udal bulegoei, behar den tarifa ordainarazteari ekin diezaioten.

11. artikulua. Hilarriak, gurutzeak, oroigarriak etab. paratzen utziko da, haien luze-zabalak ez badira hauek baino handiagoak:

Garaiera, gehienez: 80 zentimetro.

Zabalera, gehienez: 40 zentimetro.

Fondo de grosor: 20 zentimetro.

Xutik paratu beharko dira, ez baita onartuko etzanik paratzea elementu hauek.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Indarrik gabe utzi dira bai ordenantza honetan arautzen diren gaiei buruz orain arte izan den ordenantza, bai ordenantza honi kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko arauak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Tarifak

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Ehorzketak eta berrehorzketak:

-Hobietan: 175,00 euro.

-Gorpuzkiak edo errautsak, kolunbarioetan: 50,00 euro.

II. epigrafea.-Hobitik ateratzea:

-175,00 euro.

III. epigrafea.-Lurreko hilobien, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioa:

1.-Hobiak:

a) 20 urterako kontzesioa, luzapenarekin:

-20 urteko kontzesioa: 150,00 euro.

-10 urteko luzapena: 60,00 euro.

b) Umeendako kontzesioa, 12 urte bitarte:

-20 urteko kontzesioa: 100,00 euro

-10 urteko luzapena: 40,00 euro

2.-Errauts eta gorpuzkiendako kolunbarioak:

a) 20 urteko kontzesioa: 150,00 euro.

b) 10 urteko luzapena: 60,00 euro

VI. epigrafea.-Titulartasun aldaketa hilobien kontzesioetan:

-Titulartasun aldaketa bakoitzeko: 25,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

8. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematean datza, Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ezkontza zibila egiten den unean berean sortuko da ordaindu beharra. Udal bulegoetan ezkontza zibila egin izanaren eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren luzatuko da.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik ordenantza honetan aurreikusitako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaindu behar dute, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonek.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Tarifak:

-Ezkontza bakoitza: 30,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

9. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da erabilera publikoko tokiko lurretan, tokiko errepide, bide eta gainontzeko eremu publikoak barne, zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bertzelako instalazioak jarri eta konpontzeko, bai eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea ere.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean sortzen da.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Tasa oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua egin ahal izateko mugitu edo ireki beharreko toki entitatearen jabari publikoko azalera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo horiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, birrezarri edo konpontzea.

6. artikulua. Ordaintzeko beharturik dagoenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, birrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesdunak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

8. artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzera beharturik dagoenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Gordailua berreskuratu ahal izateko aldeko txostena beharko da, indarra duen arautegia eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.

9. artikulua. Aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz. Gordailua eskudirutan ordaintzen ahalko da, edo kreditu-entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal zein fidantza solidario bidez. Tramite laburreko lizentzien kasuan, gordailua eskudirutan ordaindu behar da.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Edozein arrazoi dela medio tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladura edo espaloiak mugitu nahi dituzten pertsona natural edo juridikoek behar den baimena eskatuko diote Udalari.

11. artikulua. Udalak likidazioa eginda, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskaleko kudeaketa arauek ezarritako epeen barnean ordaindu edo eratu beharko dira ordenantza honetan arautzen diren tasa eta gordailuak; horiek aplikatzekoak izanen dira ordenantza honetan espres aurreikusi ez duen orotan.

TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza fiskal honetan aplikatuko diren tarifak honako hauek dira:

I. epigrafea.-Zangak irekitzea:

I.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 20,00 euro.

I.2. Zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edo bide edo gune zabal samarra itxiz, aitzineko epigrafeetako tarifak hau igoko dira: %50.

II. epigrafea.-Gordailuak zanga, laginketa edo zuloak irekitzeagatik edo zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteagatik:

1. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzagatik: 100,00 euro.

2. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro luze bakoitzagatik: 130,00 euro.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, ZORUPE ETA HEGALKINAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

10. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zerga honen gaia hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen edozein erabilera pribatu edo aprobetxamendu berezi da, betiere tarifen eranskinean zedarritu bada, eta ondoko adibideen zerrendan sartzeko modukoa bada:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

c) Irabazteko xedearekin mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bertzelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

d) Eremu publikoan kioskoak paratzea.

e) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honen xede diren erabilera pribatuak edo aprobetxamendu bereziak tasa aldizka sortzea eskatzen badute, tasa urtero sorraraziko da, urtarrilaren 1ean, eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Aprobetxamendua hasi edo bukatzen diren kasuetan, horren arabera moldatuko da zergaldia, halako eran non kuota hiruhilabete naturalen arabera hainbanatuko baita, hasierakoa edo bukaerakoa ere barne harturik.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkin edo zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

6. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizitazio publikoko prozedurak erabiltzen direnean, tasaren zenbatekoa zehazteko, kontzesioa, baimena edo esleipena zein proposamenentzat egiten den, haren balio ekonomikoaren arabera finkatuko da.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aitzinetik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

8. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbertze emanen dio ordainetan Udalari.

Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

9. artikulua. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2. "Mahai, aulki eta mahaitxoak" izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

Irabazteko xedearekin mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bertzelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea. 20 euro, mahai bat eta lau aulkitik.

Kupoiak eta loteriak saltzeko kiosko eta kabinak, paratutako kabina edo kiosko bakoitzagatik, 50 euro urtean.

Erabilera publikoko lurrak okupatzea salgai, eraikuntzako material, hondakin, edukiontzi, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez. 2 euro metro karratu eta egun bakoitzagatik.

Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere: baimena ematen den besta bakoitzagatik, 20 euro.

ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

11. ordenantza

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza honetako prezio publikoa.

2. artikulua. Ordainarapen hauek ordaintzera beharturik daude igerilekua eta gainerako kirol instalazioak erabiltzen dituzten pertsonak.

3. artikulua. Kirol instalazioen eremura sartuz hasten den erabilerarekin batean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra.

4. artikulua. Pertsona naturalak edo zerbitzuen onuradun diren pertsona juridikoentzat gordetako plazak izanen dira ordainarazpen hau biltzeko oinarria.

5. artikulua. Tarifa honen arabera jasoko dira eskubideak:

Tarifa:

A) Igerilekuak:

-6 urtetik behetikoak: sarrera dohainik.

-6tik 13 urte bitarte, biak barne:

  • Denboraldiko abonamendua 20 euro.
  • Hilabeteko abonamendua: 10 euro.
  • Eguneko sarrera: 2 euro.

-14tik 17 urte bitarte, biak barne:

  • Denboraldiko abonamendua: 25 euro.
  • Hilabeteko abonamendua: 15 euro.
  • Entrada de día: 2 euro.

-18 urtetik goitikoak:

  • Denboraldiko abonamendua: 40 euro.
  • Hilabeteko abonamendua: 25 euro.
  • Eguneko sarrera: 4 euro.

-65 urtetik goitikoak:

  • Denboraldiko abonamendua: 20 euro.
  • Hilabeteko abonamendua: 10 euro.
  • Eguneko sarrera: 2 euro.

-Minusbaliatuak eta laguntzaile beharrezkoa (bereizirik kobratzen da):

  • Denboraldiko abonamendua: 20 euro.
  • Hilabeteko abonamendua: 10 euro.
  • Eguneko sarrera: 2 euro.

-Familia larriak (3 edo seme-alaba gehiago): abonamendua, %15 merkeago.

-Beherapenak familiendako abonamenduetan: 3 edo gehiago, familia larria izan gabe, %10 merkeago.

Familiendako abonamenduetan beherapen hauei familia larriei dagozkienak ezarriko zaizkie ere, hala dagokionean.

B) Kirol pistak alokatzeko:

-Pilotako kantxa/ordubete: 4 euro.

-Futbitoa, saskibaloia eta eskubaloia/ordua: 6 euro.

-Argia, fokoa/ordua: 0,50 euro.

-Dutxa, pertsona bakoitzeko: 0,60 euro.

6. artikulua. Udalaren kirol instalazioetan sartzeko txartela edo baimena eskuratzen den unean sortzen da ordenantza honek araututako tasa ordaintzeko betebeharra.

7. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioak erabiltzekoak, Udalaren kiroldegian ikusgai jarriko baitira.

8. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek txartela eskatu eta aurkezteari uko eginez gero, udal kiroldegiaren eremutik kanporatuta zehatuko da.

9. artikulua. Udalaren kiroldegian sarrera-txartelik edo erabiltzeko baimenik gabe sartzea iruzurtzat joko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Indarrik gabe utzi dira bai ordenantza honetan arautzen diren gaiei buruz orain arte izan den ordenantza, bai ordenantza honi kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko arauak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Iragarkiaren kodea: L1102672