41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2011ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2011ko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2011ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n.

Iturenen, 2011ko otsailaren 16an.-Alkatea, José M.ª Gorosterrazu Elizalde.

I. eranskina

Iturengo Udaleko langileen plantilla organikoa

Funtzionarioak

1. Idazkaria. A maila. Oposizio-lehiaketa bidez betea. Zubieta eta Iturengo Udalen artean erdi bana. Lanpostuko osagarriak: %24,88, %30, %10,62 (azkeneko hau finkatu da lanpostuaren aparteko dedikazio eta erantzukizunarengatik). Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), Hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.

2. Zerbitzu anitzetako langilea. D maila. Oposizio-lehiaketa bidez betea. Zubieta eta Iturengo Udalen artean erdi bana. Lanpostuko osagarriak: %12, %19,35, %1,44 (azkeneko hau finkatu da lanpostuaren aparteko zailtasun tekniko eta dedikazioarengatik). Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 1. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), lau kurtso gainditurik izatea hizkuntz eskola ofizial batean, edo bederatzi urrats gainditurik Nafarroako Gobernuak antolatutako kurtsoetan. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak

1. Administrari laguntzailea. D maila. Oposizio-lehiaketa bidez betea. Zubieta eta Iturengo Udalen artean erdi bana. Lanpostuko osagarriak: %12, %24,35, %1,50 (azkeneko hau finkatu da lanpostuaren aparteko dedikazioarengatik). Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), Hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.

II. ERANSKINA

Iturengo udaleko langileen izenen zerrenda

Idazkaria: hutsik.

Zerbitzu anitzetako langilea: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. Lanpostuko osagarriak: %12, %19,35, %1,44. Antzinatasuna: 2004/06/26.

Administrari laguntzailea: hutsik.

Iragarkiaren kodea: L1102881