41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2011ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen, hasiera batean, 2010eko abenduaren 14an egin bilkuran.

Jendaurrean eman beharreko denbora iragan baita inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluari jarraituz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 277.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko, haren laburpena ematen da argitara.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 41.873,12 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
100.090,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 11.820,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 118.220,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 133.949,21 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 5.800,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 22.400,00 euro.

Guztira: 434.152,33 euro.

DIRU-SARRERAK.

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 76.375,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 15.111,96 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 21.980,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 163.590,74 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 14.730,07 euro.

6. kapitulua.-Inbertsioak besterentzea: 66.649,41 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak administrazio orokorretik toki entitatera: 75.715,15 euro.

Guztira: 434.152,33 euro.

Iturenen, 2011ko otsailaren 16an.-Alkatea, José M.ª Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L1102878