41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

102/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Herri Lanetako zuzendari nagusiak emana, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena, kargua hutsik dagoenean edo zuzendaria kanpoan edo eri dagoenean edo arrazoi pertsonalengatik aritzerik ez duenean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, zuzendari nagusiei dagokie beren zuzendaritza nagusietako zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzea, kargua hutsik dagoenean edo zuzendaria kanpoan edo eri dagoenean edo arrazoi pertsonalengatik aritzerik ez duenean.

Horrenbestez, eta aipatu artikuluek ematen didaten ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezko hauek izendatzea, kargua hutsik dagoenean edo zuzendaria kanpoan edo eri dagoenean edo arrazoi pertsonalengatik aritzerik ez duenean:

a) Proiektuen Ataleko buruak ordeztuko du Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Obren III. Ataleko buruak ordeztuko du Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

c) Zainketa Ataleko buruak ordeztuko du Zainketa Zerbitzuko zuzendaria.

2. Indarrik gabe uztea Herri Lanetako zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 544/2005 Ebazpena.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasunak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 21ean.-Herri Lanetako zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F1101502