41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

HAPOko AR 2 eremuko UE 1 unitatea mugatzea (Oncineda). Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2011ko otsailaren 10eko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko AR 2 banaketa eremuko UE 1 unitatea berriz mugatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lizarran, 2011ko otsailaren 14an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1102875