41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun azterlana, Odol Emaileen kaleko 3an dagoen eraikinari dagokionez. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2011ko otsailaren 10ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea hiriko Odol Emaileen kaleko 3ko eraikinean igogailua paratzeko xehetasun azterlana, jabeen elkarteak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lizarran, 2011ko otsailaren 14an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1102873