41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Ediktua. Berraztertzeko errekurtsoaren ezespena

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulan xedatuarekin bat, eta banan banako jakinarazpena egiten saiaturik, egin ahal izan ez denez, hau ematen da aditzera:

Espedientea: 137/10. Izena: Miguel Angel Pantoja Moreno. Arau-haustea: segurtasun kolektiboa urratzea eta nahasmenduak eragitea eremu, espazio edo establezimendu publikoetan. Isunaren zenbatekoa: 150 euro. Arau urratuak: 1/1992 Legearen 26 i) artikulua. Alkatetzaren dekretua: 595-P/2010.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, ebazpen hau eman da:

Ezestea Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Legearen 26 i) artikulua urratzeagatik Alkatetzak irailaren 29ko 483-P/2010 ebazpenaren bidez ezarritako zehapenaren kontra interesdunak paratu berraztertzeko errekurtsoa; berretsi da egintza hori, Zuzenbidearen araberakoa baita.

Ebazpen horren aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazten denetik aitzina.

Orobat, aditzera ematen da espedientea interesdunaren eskura dagoela Udaltzaingoaren egoitzan, herriko Etxeko beheitian baitago (Sorkunde Garbiaren pasealekua, 1); hantxe aztertzen ahalko du, 10:30etik 13:30era, lanegunetan.

Lizarran, 2011ko otsailaren 15ean.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1102865