41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Egiturazko aldaketa, Conservas Martiko S.A.k sustatua, Bertizaranako 1. poligonoko 306. eta 270. (332.a gaur egun) lurzatietan eta 2. poligonoko 106. lurzatian

Hasierako onespena: planeamenduko eta kudeaketarako hirigintza hitzarmena; ingurumen ondorioen azterlana; jendaurrean paratzea testu bategina eta egiturazko aldaketa hori osatzen duten gainerako agiriak.

Hasiera batean onetsi eta espedientea jendaurrean paratu zenetik (2001ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 1ean), bi aldaketa garrantzitsu egin dira, tramitatzen ari den planeamenduko aldaketaren gainean eragina dutenak: ingurumen ondorioen azterlana eta Lurraldea Okupatzeko Eredua eta Estrategiaren onespena. Gauzak horrela, Planeko ingurumen ondorioen azterlana eransteak, espedienteari egindako alegazioak hein batean onesteaz gainera, azterlan hori eta Planeko aldaketa jendaurrean berriz paratzea ere ekarri du, zeren agiri horietako batean edozein aldaketa egiteak bestea ere aldatuko baitu zuzenean. Beste aldetik, Lurraldea Okupatzeko Eredua eta Estrategia onetsita, agiriari atal espezifiko bat erantsi behar zaio, Eredura egokitzen dela nahiz proposamena Udalbatzak indarreko planeamendurako hautatuko ereduarekin bateragarria dela frogatzeko.

Udalak, 2011ko otsailaren 17an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea planeamenduko eta kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Bertizaranako Udalaren eta Conservas Martiko S.A.ren artekoa.

2. Ingurumen ondorioen azterlana onestea, Narbarteko 1. poligonoko 306. eta 270. (332.a egun) lurzatietan eta 2. poligonoko 106. lurzatian hirigintzako egiturazko determinazioetako aldaketa egitearekin batera baitoa.

3. Hirigintzako hitzarmena, aldaketa osatzen duen dokumentazioa eta ingurumen ondorioen azterlana jendaurrean edukitzea eta, hartara, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzea, hala egon daitezen hilabetez; interesa dutenek denbora horretan dokumentazioa aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahal dituzte, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikulua, 70. artikuluaz den berzainbatean xedatua aplikatuz.

4. Jendaurrean egoteko lehendabiziko epean aurkeztu ziren alegazioak bigarren jendaurreko epea bukatutakoan ebatz daitezela proposatzea, betiere alegatzaileei ohartarazita epe berri horretan ere lehenago aurkeztutako alegazioak aldatu, handitu edo kentzea daukatela.

5. Erabakia alegatzaileei jakinaraztea: Oieregiko Kontzejua, Juana María Indart Sarratea, Xabier Iaben Soltxaga, Juan M.ª Burguete Irigoyen, Fermín Oteiza Oyarzun eta Eulalia Ariztia Echenique, José M.ª Molviedro Gil, Anabel Oteiza Sarratea, José Rekarte Juanicorena eta M.ª José Escudero Michelena, Angel Audibert, Ana Oteiza Ariztia eta Francisco Javier Ancín San Miguel, eta espedientearen gainerako interesdunak.

Bertizaranan, 2011ko otsailaren 18an.-Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1103146