41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEASOAIN-EGILLOR

Aldaketa 2011ko ekitaldiko aurrekontuan. Hasierako onespena

Beasoain-Egillorko Kontzejuak, 2011ko urtarrilaren 22ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2011ko aurrekontuan aldaketa egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, interesdunek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Egillorren, 2011ko otsailaren 8an.-Kontzejuko burua, Bárbara Bassols Wolf.

Iragarkiaren kodea: L1102894