41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Herrilur baten okupazioa, abentura parkerako

Oibarko Udalak, 2011ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, aho batez eta legeak eskatzen duen quoruma zuela, erabaki zuen onestea Oibarko abentura parkearen kudeaketa errentan emateko baldintzen agiria; hura herrilur batean paratuko da, Oibarko landalurraren katastroko 5. poligonoko 638E lurzatian, Artamendia alderdian, 20.059,45 m² baitu; horietarik, parkeak 7.000 m² okupatuko ditu, herrilur horren hegoaldean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Alegaziorik ez bada, Foru Komunitateko Administraziora igorriko da, onets dezan.

Oibarren, 2011ko otsailaren 16an.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L1102992