41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

150/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 14/2011 prozedura laburtuari dagokion espediente administratiboa Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Espedientea Ignacia Elizalde Pérez de Ciriza andreak jarritako errekurtsoari dagokio.

Ignacia Elizalde Pérez de Ciriza andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du (14/2011 prozedura laburtua) Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 27ko 2054/2010 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko larrialdietako mediku alboko izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea Ignacia Elizalde Pérez de Ciriza andreak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 27ko 2054/2010 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (14/2011 prozedura laburtua) dagokion espediente administratiboa. Ebazpen haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko larrialdietako mediku alboko izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta inpugnatutako ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei edo dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea, epaitegi horretan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako, bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazi ondotik.

3. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 24an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1101672