41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

149/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 360/2010 prozedura laburtuari dagokion espediente administratiboa Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Espedientea María Selma García Espiga andreak jarritako errekurtsoari dagokio.

Maria Selma García Espiga andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du (360/2010 prozedura laburtua) Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 30eko 858/2010 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, OLT/EUD izateko 328 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren behin betiko emaitzaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea María Selma García Espiga andreak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 30eko 858/2010 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoari (360/2010 prozedura laburtua) dagokion espediente administratiboa. Ebazpen haren bidez, OLT/EUD izateko 328 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren behin betiko emaitzaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta inpugnatutako ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei edo dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea, epaitegi horretan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako, bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazi ondotik.

3. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 24an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1101643