41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

15/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Raquel Lavín Aramburu andrea Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko Kontu-hartze Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatiak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena.-Raquel Lavín Aramburu andrea, Nafarroako Gobernuko funtzionarioa, Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko Kontu-hartze Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

Bigarrena.-Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko otsailaren 10ean.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F1102922