41. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

20/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzen duena, Nafarroako Gobernuak zorpetze-eragiketak egitea xedatzeko otsailaren 7an hartutako Erabakiaren babesean.

Nafarroako Gobernuak otsailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, xedatu zen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluan agertzen diren zorpetze-eragiketak egitea, gehienez 200.000.000 euro arte. Erabaki horren 4. artikuluan xedatu zen, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren foru aginduaren bidez, baloreen jaulkipenen baldintza guztiak zehaztuko zirela, eta hango titularrari foru lege horren 66.1 artikuluko c) eta d) letretan bildutako eskumenak eskuordetu zitzaizkion.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak otsailaren 10ean emandako 14/2011Foru Aginduaren bidez 12. bonu-jaulkipena arautu zen, 100.000.000 eurokoa. Orain Nafarroako Zorraren 13. bonu-jaulkipenaren baldintzak zehazten dira, 35.000.000 euroko zenbateko nominalekoa.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1 artikulua. Jaulkipenaren ezaugarriak.

Nafarroako Zorraren jaulkipenak behin betiko ezaugarri hauek izanen ditu:

Izena: Nafarroako Zorra.

Zenbatekoa: 35.000.000 euro.

Instrumentazioa: bono arruntak, bakoitza 1.000 euroko balio nominalekoa, konturako idazpenen bidez adieraziko direnak.

Jaulkipen data: 2011ko martxoaren 4a.

Jaulkipenaren prezioa: %99,17.

Amortizazioa: 2016ko martxoaren 4a.

Amortizazioaren prezioa: parean.

Interes tasa: finkoa, %5,25 urtean.

Kupoiaren ordainketa: urtero mugaeguna iritsi ondoren, urte bakoitzeko martxoaren 4an.

2 artikulua. Jaulkipenen ezarpena.

Jaulkipenen esleipena ezarpen sistema erabiliz eginen da, eta horretarako bidezko kontratua sinatuko da finantza entitatearekin, behar den komisioa zehaztuta.

3 artikulua. Likidezia.

Nafarroako Zorrak Zor Publikoaren Merkatuan kotizatuko du idazpenetan.

4 artikulua. Tratamendu fiskala.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboentzat interesek sortutako etekinek atxikipena izanen dute, indarra duen legezko araudiaren arabera. Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek lortutako errentetan ez da beharrezkoa izanen atxikipenik egitea, ez eta konturako diru-sarrerarik ere, urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera.

5 artikulua. Jaulkipenaren produktua eta gastuak.

Jaulkipen honen produktu guztia 2011ko otsailaren 7ko Erabakian ezarritako helbururako erabiliko da.

Jaulkipenaren komisioak eta haren ondoriozko gainerako gastuak 2011ko gastuen aurrekontuko "Zor publikoa eta bestelako maileguak jaulki, aldatu eta kitatzeko gastuak" izeneko 112003-11430-3010-951100 kontu-sailaren kargura izanen dira.

Jaulkipenaren interesak 2012tik 2016ra bitarteko ekitaldietako gastuen aurrekontuetan bidezkoa den kontu-sailari aplikatuko zaizkio, bi ekitaldi horiek barne.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko otsailaren 25ean.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F1103608