2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena.
Hasierako onespena
Udalak, 2010eko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:
Hasiera batean onestea Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Espedientea Gesalazko Udalaren bulegoetan (Kale Berria, 2) egonen da interesdunen eskura, bulego orduetan.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Gesalatzen, 2010eko abenduaren 16an.-Alkate udalburua, María Vicenta Goñi Azanza.
Iragarkiaren kodea: L1020695