2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Goizuetan, Magdalenako zubia-Olatxo bitarteko oinezkoentzako bidea exekuzio proiektuaren onespena, eta proiektua hau betearazteko desjabetze espedientearen hasierako onespena
Goizuetako Udalak, 2010eko abenduaren 20ean egindako osoko bilkuran, ondoren heldu den testuan adierazten den akordioa onetsi zuen:
"2000. urteko irailean Udalak 1.223-N lursaila erostea eta Udalaren ondare bihurtzea erabaki zuen, Urumearen ezkerreko aldeko kanalak zeharkatzen zituen lurrei, presari eta makinei erabilera publikoa emateko asmoz, kanalaren plataforma oinezkoentzako bide edo pasealeku bihurtuz.
Nafarroako Gobernuaren otsailaren 19ko 37/2001 Foru Dekretuak erabilera publikoa deklaratu zuen eta Udalari baimena eman zion aipatutako lursaila trukatze bidez eskuratzeko. Horri dagokion eskritura 2001eko irailaren 25ean eman zen eta 2002ko maiatzaren 21ean inskribatu zen Iruñeko Jabetza Erregistroan.
2001eko maiatzaren 25eko eta 2002ko abenduaren 16ko akordioen bitartez aipatutako finkaren hasierako eta behin betiko mugatze administratiboa onartu zen. Akordio horiek berretsi zituzten 2003ko ekainaren 16ko eta 2004ko martxoaren 22ko Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren epaiek.
Aipatutako kanaleko plataformaren gain, haren zatirik handienean, Udalak burututako ekintzez gainera, baina haiekin zuzenean lotuta, 2009ko urtarrilaren 20ko, martxoaren 3ko eta 18ko, eta apirilaren 7ko akordioen bitartez, honako proiektua onartu eta gauzatu zen: "Goizuetako Urumea ibaiaren ezkerreko aldean dagoen bidegorria argiztatzeko eta zolatzeko proiektua". Proiektua Toki Inbertsioetarako Estatuko Fondoan sartuta dago.
Enrique Montero Santa Eugenia de Basartea, S.L. ingeniariaren 2010eko abenduaren 7ko "Goizuetan Magdalenako Zubia-Olatxo oinezkoentzako bidea ezartzeko proiektuak ukitutakoen ondasunen eta eskubideen zerrenda jasotzen du. Proiektu horretan, bestalde, aurreko paragrafoan aipatutako proiektuan gauzatutako ekintzei jarraipena ematen dieten beste ekintza batzuk aurreikusten dira. Ekintza horien helburua da Bidegorria eta oinezkoen bidea bukatzea, ibilbide osoa erabilgarria izan dadin, eta herritarrek NA-4150 errepidea erabili beharrik izan ez dezaten; izan ere, errepide hori estua da, ez dauka bazterbiderik, eta gidarientzako ikuspen murritzeko zatiak ditu. Hori guztia dela eta, premiazkoa da lanak egitea.
2010eko abenduaren 10eko udal arkitektoaren txostenak Bidegorriaren lur-eremuari buruz Udal Planak ezartzen dituen baldintzak jasotzen ditu. Hura sistema orokor gisa hartzen du, eta sistema horren baitan dauden lurrak eskuratzeko modua desjabetzea da.
2010eko urriaren 6ko akordioaren bitartez, eta Nafarroako Probintzia Auzitegiaren 2. Atalak urriaren 13an emandako 152/2009 epaia betearaziz, 3. poligonoko 150. zenbakidun lurzatiari (Labekobordako parajeko zatian) dagokion aldaketa katastrala onartu zen, titulartasuna Jose Julian Salaberria Loiarteren alde aldatuz. Aldaketa katastralaren tramitazioa Tracasaren esku dago.
Aurreko puntuetan azaldutakoa ikusita, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 3., 9., 15., 17. eta hurrengoak, 21. eta 52. artikuluen eta haren Arautegiarekin bat datozenen arabera, Goizuetako Udalak,
ERABAKI DU:
1. Hasiera batez onestea Goizuetan Magdalenako zubia-Olatxo oinezkoentzako bidea ezartzeko proiektua, Enrique Montero Santa Eugenia de Basartea, S.L. ingeniariarena eta 2010eko abenduaren 7ko datakoa, eta bertan jasotzen den okupatu beharra erabilera publikokoa dela aitortzea eta deklaratzea. Eta onestea, orobat, proiektuan jasotzen den ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere.
2. Bai proiektua eta bai ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, 15 egun balioduneko epean, horrela desjabetze-prozedurari hasiera emanez. Epe horretan, proiektuak eragiten diola uste duen orok egoki juzgatzen dituen alegazioak aurkeztu ahalko ditu; horretaz gain, argitaratutako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko behar diren datuak ere idatziz aurkeztu ahalko dira, eta horretarako Udaleko Idazkaritzako dokumentazio osoa eskuragarri egonen da.
3. Nafarroako Gobernuari eskatzea desjabetzea premiazkotzat jo dezala.
4. Akordio hau eta ukitutako ondasunen nahiz eskubideen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Erkidegoko egunkarietako batean eta udaletxeko iragarki-oholean argitaratzea.
5. Akordio honen berri ukitutakoei jakinaraztea."
Goizuetan, 2010eko abenduaren 21ean.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.
Goizuetan Magdalenako zubia-Olatxo
oinezkoentzako bidea ezartzeko proiektuak
ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda
| TITULARRA | UKITUTAKOA | KATASTROA | EZAUGARRI |
Des. (m²) | Pol. | Lur. |
1 | M.ª Loyarte Arribillaga José Julián Salaberría Loyarte | 296,60 | 3 | 41 | Lurzorua |
2 | M.ª Loyarte Arribillaga José Julián Salaberría Loyarte | 542,40 | 3 | 42 | Lurzorua |
3 | M.ª Loyarte Arribillaga José Julián Salaberría Loyarte | 200,54 | 3 | 137 | Lurzorua |
4 | Goizuetako Udalaren herri-lurra | 2.130,72 | 3 | 150 | Lurzorua |
5 | Goizuetako Udalaren herri-lurra | 639,02 | 3 | 151 | Lurzorua |
6 | Goizuetako Udalaren herri-lurra | 701,76 | 3 | 152 | Lurzorua |
GUZTIRA | 4.511,04 | |
Iragarkiaren kodea: L1021148