2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Xehetasun azterlana.
Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2010eko abenduaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Getze-Galarko 4. poligonoko 139. lurzatiaren xehetasun azterlana (Meseta de Salinas industrialdeko 2.5 lurzatia), Bideko Aterpe, S.C.k sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Getze Galarren, 2010eko abenduaren 20an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L1020768