4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2010eko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2010eko aurrekontuan, hain zuzen ere 1.4.2 eta 1.4.6 lotespen burtsei eta 1.121 kontu-sailari dagokienez. 466-.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Getze Galarren, 2010eko abenduaren 10an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L1020342