1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. MANUNET Europar Programan (ETEen nazioarteko lankidetza bultzatzeko I+G+B proiektuen finantziaziorako programa) parte hartzeko epeak.
MANUNET Europar Programan parte hartzeko epeen berri ematen da. Programa horren barrenean, Nafarroako enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoek, atzerriko enpresa batekin lankidetzan, aurkezten dituzten "Fabrikazio sistemei" buruzko I+G+B proiektuak egin daitezke.
HELBURUA:
MANUNET programa 2012-2013 aldian atzerriko ETE batekin lankidetzan "Fabrikazio sistemei" buruzko I+G+I jarduerak egiten dituzten edo egin nahi dituzten Nafarroako ETEentzat da bereziki. Atzerriko ETE horrek proiektuaren lurralde eremuaren barrenean egon beharko du.
Halaber, programa honetan zentro teknologikoek, unibertsitateek, aholkularitza enpresek eta bestelako enpresek ere parte hartzen ahalko dute, betiere baldintza hauek betetzen badituzte: proiektuan gutxienez bi ETEk parte hartzea, horietako bat atzerrikoa izatea eta atzerriko ETE hori proiektuaren lurralde eremuaren barrenean egotea.
Aurkezteko epea:
Eskaerak eta memoria teknikoak aurkezteko epea 2011ko urtarrilaren 17tik martxoaren 17ra da.
Parte hartzeko baldintzak eta finantzaketa:
Parte hartzeko baldintzak eta hasierako eskaera egiteko inprimakiak proiektuaren webgunean begiratu eta jaso daitezke (http://www.manunet.net).
Eskualdeen arteko lankidetza proiektuetan parte hartzen duten bazkide nafarren finantzaketa Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren indarreko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen da, zehazki, azaroaren 20ko 360/2000 Foru Dekretuan adierazi bezala, horren bidez onetsi baitzen ikerketarako, garapenerako eta berrikuntzarako laguntzen araubidea (2000ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13koa): http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/2896/Ayudas-para-proyectos-de- investigacion-desarrollo-e-innovacion-(I-D-I)
Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:
Enpresa Zuzendaritza Nagusia.
Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzua.
Tomás Caballero parkea, 1, 4. solairua.
Tel.: 848 42 76 58.
Iruñean, 2010ko abenduaren 17an.-Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuko zuzendaria, Rafael Muguerza Eraso.
Iragarkiaren kodea: F1020867