4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

UA 12.4 birzatitzeko proiektua.. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkateak, 2010eko abenduaren 15eko Alkatetzaren 58/10 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko U.A.12.4 unitatea birzatitzeko proiektua, honako hauek sustaturik: Ricardo Lahoz Gayán, Angeles Lahoz Grima, Amparo García Pérez, María Amparo, María Teresa, María Casilda, Inmaculada, José Antonio, María Inés, Francisco Javier eta Carlos Lahoz García.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean alegaziorik ez bada, proiektua behin betiko onetsiko da, aipatu Legearen 168. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Fontellasen, 2010eko abenduaren 15ean.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1020666