4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena, UA 12.3 unitatean.
Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkateak, 2010eko abenduaren 15eko Alkatetzaren 61/10 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Kudeaketako hirigintzako hitzarmena, nahitaez laga beharreko hirigintzako aprobetxamenduaren ordez haren parekoa dirutan emateko, Udal Planeko U.A.12.3 unitatean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Fontellasen, 2010eko abenduaren 15ean.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1020664