2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
UA 12.3 birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena
Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, 2010eko abenduaren 15eko Alkatetzaren 60/10 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko UA 12.3 birzatitzeko proiektua, María Jesús Gorraiz Guembek, Oscar López de Ondategui Gorraizek eta Javier López de Ondategui Gorraizek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean alegaziorik ez bada, proiektua behin betiko onetsiko da, aipatu Legearen 168. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Fontellasen, 2010eko abenduaren 15ean.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L1020662