4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2011ko zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak

Udalak, 2010eko abenduaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak aldatzeko espedientea. Horiek denek 2011ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra eta espedientean agertzen dira.

Hona hemen arauketa:

Zerga-tasak

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3574.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,7138.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,00.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4ko udal indizea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %3,1eko portzentajea tarte guztietarako eta %20ko karga-tasa.

-Zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Ondareko diru-sarrerak

-Ureztapenak: 10 euro/erregua.

Tasak eta prezio publikoak

-Konpultsa: 2 euro.

-Fotokopia: 0,2 euro.

-Kolorezko fotokopia: euro 1.

-Egiaztagiria: euro 1.

-Fax orria: 0,50 euro.

-Lurzati zedula: euro 1.

-Udal planaren kopia, CD ROM-eko euskarri informatikoan: 20 euro.

-Udal planaren kopia, disketeko euskarri informatikoan: 10 euro.

-Ezkontza zibilaren tasa: 10 euro erroldatuek; 50 euro erroldatu gabeek (erroldatuak izanen dira 2011ko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak).

-Nitxoak: 600 euro.

-Pasabideak: 67 euro.

-Igerilekuak (erroldatuak izanen dira 2011ko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak)

Lagun baten abonamendua: 54 euro.

Erroldatu gabeko lagun baten abonamendua: 75 euro.

Erroldatu gabeko lagun baten abonamendua, hilabetekoa: 45 euro.

2 lagunen abonamendua: 83 euro.

Erroldatu gabeko 2 lagunen abonamendua: 120 euro.

3 lagunen abonamendua: 110 euro.

Erroldatu gabeko 3 lagunen abonamendua: 150 euro.

4 lagunen abonamendua: 132 euro.

Erroldatu gabeko 4 lagunen abonamendua: 170 euro.

5 lagunen abonamendua: 140 euro.

Erroldatu gabeko 5 lagunen abonamendua: 180 euro.

Haurren sarrerak (4-10 urte): 2 euro.

Helduen sarrerak: 6 euro.

Deskontuak 65 urtetik goitiko lagunendako abonamenduetan: %50.

-Gimnasioko eta pilotalekuko abonamenduak:

20 saioko abonamenduak: 40 euro.

20 saioko abonamendua erroldatu gabeendako: 45 euro.

Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan: 2 euro.

Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan, erroldatu gabeendako: 3 euro.

-Kirol pisten erabilera, taldeentzat:

Kirol askotarako barreneko pista: 25 euro/ordua.

Futbol zelai txikia: 100 euro/ordua.

Lurzorua obretarako okupatzea: 0,80 euro/metro karratua/eguna, laugarren egunetik aitzina.

-Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia: eraikin berriak: 175 euro/etxebizitza; zaharberritu, handitu edo egitura moldatzea: 135 euro/etxebizitza.

-Irekitzeko lizentziak edo jardueretakoak: 196 euro.

-Lur banantzeak egiteko lizentziak: 46,50 euro.

-Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia), Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

-Bestetako saltokiak, barrakak: 0,70 euro/metro karratua/eguna.

Musika eskola, musika hizkuntza: 15 euro hilean.

Musika eskola, instrumentua baino ez: 25 euro hilean.

Musika eskola, instrumentua eta solfeoa: 45 euro hilean.

Udalaren lokalak lagatzea, oro har: 100 euro/ordua.

Udalaren lokalak udal taldeei lagatzea: 50 euro/ordua.

Ostatuen terrazak: 9 euro/metro koadroa, ordenantzaren arabera.

Aulkiak alokatzea: euro 1 aulkiko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legean eta harekin bat datorren gainerako legerian zehaztutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Halakorik ez bada, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Fontellasen, 2010eko abenduaren 3an.-Alkatea, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: L1020248