4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2010eko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2010eko aurrekontu orokor eta bakarrean 1/10 aldaketa egiteko espedientea.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Epea erreklamaziorik jaso gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 290. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 219. artikuluan xedatuarekin bat.

Etxaurin, 2010eko abenduaren 16an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L1020766